Euskal publizitateak saltzen al du?

by | 5 Abe, 2013 | Blog-eu

 

Euskara eta publizitateari buruzko ikerketa eta erreportai berezia eman dute ETBko Tribuaren berbak saioan. Burutükideok gustora ikusi dugu, izan ere,  neurri handi baten eguneroko lan kontuetan (kanpaina orokorrak prestatu, publizitate euskarrien diseinua edota sare sozialen kudeaketan adibidez) euskara erabiltzen dugu.

Gure ustez, kanpainak diseinatzerako orduan, euskaldunoi zuzendutako iragarkiak egiteko, hasieratik euskaraz pentsatutako iragarkiak ulergarriak eta zentzudunak izan behar dira. Behintzat, gazteleraz egindakoak eta euskarara zuzenean itzulitakoak baino eraginkorragoak izango dira. Are gehiago, euskaraz idatzitako publizitateak hurbiltasuna, konfidantza eta benetakotasuna transmititzen dutela sinisten dugu.

Zorionak tribuaren berbak saioko lantaldeari eta partaide guztiei, saio interesgarria eta ezberdina eskeintzeagatik. 😉