
Gernikako Haziak kimuak ezagutarazteko, urteko garairik onena aprobetxatu eta ekintza berezi bat burutu nahi izan genuen udaberrian. Horretarako, lorezaintza arloko bi aditurekin harremanetan jarri ginen, La Huertina de Toni y Cultivo Paso a Paso, kimuak ezagutarazten laguntzeko beraiek ekoiztutako bideo baten bidez. Ekintza borobiltzeko, bi zozketa egin genituen berain sare sozialetan. Modu horretan, beraien jarraitzaileekin Gernikako haritza etxean landatzeko aukera izango zuten.