Burutü agentziak Politeknika Txorierrirentzat garatutako webgune korporatiboak Summit Creative Awards 2023 saria jaso du Portland-en (AEB). Webguneak “Education Website” kategoriko zilarra saria irabazi du.
Webgune korporatibo berriak erabiltzaile-esperientzia ezin hobea eskaintzen du, nabigazio intuitiboaren eta informazio-arkitektura argi eta eraginkorraren bidez, diseinu moderno, malgu eta hartzailearekin.
Azken 29 urteetan, Summit Awards erakundea sormen bikaintasunaren epaile nagusietako bat izan da, eta harro gaude arlo horretan aintzatetsiak izateaz.
Burutü agentziak garatutako sormen-proposamena 19 herrialde baino gehiagoko agentzien proposamenen aurka lehiatuz saritu dute: Australia, Austria, Kanada, Danimarka, Alemania, Hong Kong, India, Jamaika, Koreako Errepublika, Mexiko, Pakistan, Puerto Rico, Hegoafrika, Espainia, Taiwan, Turkia, Arabiar Emirerri Batuak, Erresuma Batua eta Estatu Batuak.
Eskerrik asko guztioi!