Komunikazio kulturalaren berrikuntzan sormen onenaren saria

by | 3 Uzt, 2020 | Blog-eu

Museoen Eguna kanpaina sortzeagatik saritu gaituzte. Bizkaiko Aldundiarentzat landutako kanpaina honetan, “Museoen Nazioarteko Eguna” eta Bizkaiko ondare historikoa eta kulturala ezagutzera emateko helburua izan dugu. Gainera, egitasmoa Covid-19 birusak eragindako egoera berezian gauzatu dugu.

Proiektu honetan, marketing digitala eta komunikazio estrategikoa uztartzen dira. Madrilen ospatzen den “Publifestival: Nazioarteko giza-publizitatearen jaialdian“,  ekimenak “Komunikazio kulturalaren berrikuntzan sormen onenaren saria” jaso du.

Bizkaiko 34 museo ezberdinek parte hartu dute sortu eta koordinatu dugun erakusketa digital bateratuan. Ekimen arrakastatsua izan da, bai parte hartzaileen aldetik zein museoen, kultur eragileen eta erakundeen ikuspegitik.

Eskerrik asko!