Burutü Berlinen saritua izan da: Red Dot Design Awards 2023

by | 6 Aza, 2023 | Blog-eu, Sin categoría

Burutüko lantaldeak garatutako “Museoen erroak. La sostenibilidad en las raíces de los museos” kanpaina Red Dot Design Awardsen saritua izan da, Brands & Communication Design kategorian, Berlinen ospatutako ekitaldian. Kanpaina hau Bizkaikoa-rentzako egin zen, Museoen Nazioarteko Eguna zela eta.

Sari hau diseinuaren arloan ospe handiko nazioarteko saria da, non saritutako proiektuen kalitatea eta berrikuntza aitortzen den. Aurreko edizioetan KIA, Acer edo Nestlé bezalako nazioarteko markak izan dira sarituak.

Hautagaiak publizitatean eta diseinuan adituak diren hainbat nazionalitateko 24 pertsonek osatutako epaimahaiak aztertzen ditu. Originaltasun, sormen, kalitate eta inpaktu irizpideen arabera proiektu irabazleak hautatzen dituzte. Lan bakoitza banan-banan aztertzen dute.

 

“Museoen erroak. La sostenibilidad en las raíces de los museos” Bizkaiko lurralde historikoko Museoen Nazioarteko Eguna zabaltzeko garatutako komunikazio eta publizitate kanpaina integrala da. Kanpainaren ardatza spot original eta sortzaile bat da, non animazio baten bidez zuhaitz digital bat eraikitzen den ekimenean parte hartzen duten museo guztietatik abiatuta.

Emaitza ospe handiko kanpaina izan da, Euskadiko hedabide nagusietan agertu delarik. Museoetan bisitari kopuruak gora egitea lortu da, eta, aldi berean, komunitate digitalak gora egin du; webguneak 12.000 bisita baino gehiago izan ditu.