Burutü agentzian komunikazio estrategikoko eta markagintzako teknikari bila gabiltza

Burutü agentzian komunikazio estrategikoko eta markagintzako teknikari bila gabiltza

Burutü markagintza eta publizitate agentzian komunikazio estrategikoan eta markagintzan aritzeko teknikaria bilatzen ari gara. Laneratzea 2024ko martxoan izango litzateke, on line eta lanaldi osoan lan egiteko baldintzetan.

Oro har, komunikazioaren eta marketinaren arloan unibertsitateko gradua duen pertsona baten bila gabiltza, eta gutxienez sektorean lau urteko esperientzia duena.

Markagintza eta marka-estrategiak menderatzea, eta proiektuak modu independentean koordinatzeko gai izatea baloratzen dugu. Gure lantaldearen parte izateko pertsona arduratsu eta langile baten bila gabiltza, euskara maila altua duena eta ingelera menderatzen duena.

Antolaketa, talde-lana eta sormena baloratzen ditugu. Lanpostu honek ingurune dinamikoan formatzeko aukera ematen du, proiektu potente eta berritzaileetan parte hartuz.

Eskakizunak:

– Marketing, Publizitatea, Komunikazioa edo Enpresagintzan gradua izatea.
– Markagintza eta komunikazio estrategian aditua izatea.
– Lau urteko esperientzia antzeko lanpostuetan.
– Enpresa eta erakundeen komunikazioa kudeatzeko ezagutzak.
– Publizitatea eta komunikazio korporatiboa ondo menperatzea.
– Hizkuntzak: Euskara (goi maila) eta ingelera.
– Gidabaimena eta ibilgailu propioa izatea.

Gaitasunak:

– Proiektuak zuzenean kudeatzen jakitea. Lantaldeen antolakuntza bideratzeko gaitasuna.
– Markak eta komunikazio proiektu korporatiboen gaineko hausnarketa estrategikoak gauzatzea.
– Hainbat proiektu aldi berean kudeatzeko gaitasuna.
– Oso ondo idaztea, zuzentasun gramatikala eta ortografikoa zaintzea.
– Pertsona arduratsua, metodikoa eta autonomoa izatea.

Lanpostuaren erantzukizunak:

– Markagintza proiektuen kudeaketa.
– Marka estrategiak proposatzea eta gauzatzea.
– Komunikazio plangintza korporatiboak sortu eta exekutatzea.
– Marka aholkularitza proiektuak zuzentzea.
– Publizitatea eta komunikazio kanpainen exekuzioa bideratzea.
– Bezero eta proiektuen kudeaketa.
– Komunikazio estrategikoan taldeen formakuntza egitea.
– Proiektuen helburuak eta oinarriak ezartzea.
– Komunikazio helburuak betetzen direla zaintzea.

Baloratuko diren ezagutzak:

– Markagintza eta marka estrategia.
– Naming edo izengintza.
– Publizitate idazkera. Sormen estrategikoa.
– Gaitasun analitikoa.
– Proiektuen aurkezpenak jendeaurrean egiteko trebezia.
– Testuinguru digitalean ondo mugitzea eta komunikazio digitaleko tresnak kudeatzea.

Eskaintzen duguna:

– Markagintza eta Publizitate agentziaren lantaldean integratzea.
– Etengabe hazten eta proiektu berritzaileak gauzatzen dituen enpresaren parte izatea.
– Lan giro bikaina.
– Lanaldia: osoa.
– Profesionalaren profilaren arabera egokituko den soldata.
– Laneratzeko data: 2024ko martxoa.
– Online lan egiteko aukera.

Aurreko baldintzak betetzen badituzu eta Burutü agentzian lan egiteko prest bazaude, bidaliguzu zure CVa aupa[abildua]burutu.eus helbide elektronikora.

    Burutü agentzian marketing digitaleko teknikari bila gabiltza

    Burutü agentzian marketing digitaleko teknikari bila gabiltza

    Burutü markagintza eta publizitate agentzian marketing digitalean aritzeko teknikaria bilatzen ari gara. Laneratzea 2024ko martxoan izango litzateke, on line eta lanaldi osoan lan egiteko baldintzetan.

    Oro har, komunikazioaren eta marketinaren arloan unibertsitateko gradua duen pertsona baten bila gabiltza, eta gutxienez sektorean hiru urteko esperientzia duena.

    Marketing digitala eta komunikazio-estrategiak menderatzea, eta proiektuak modu independentean koordinatzeko gai izatea baloratzen dugu. Gure lantaldearen parte izateko pertsona arduratsu eta langile baten bila gabiltza, euskara maila altua duena eta ingelera menderatzen duena.

    Antolaketa, talde-lana eta sormena baloratzen ditugu. Lanpostu honek ingurune dinamikoan formatzeko aukera ematen du, proiektu potente eta berritzaileetan parte hartuz.

    Eskakizunak:

    – Marketing, Publizitatea, Komunikazioa edo Enpresagintzan gradua
    – Marketing digitalean masterra izatea baloratuko da.
    – Hiru urteko esperientzia antzeko lanpostuetan.
    – Marketing digitala eta Komunikazioa ondo menperatzea.
    – Hizkuntzak: Euskara (goi maila) eta ingelera.

    Gaitasunak:

    – Marketing digitala menperatzea.
    – Proiektuak zuzenean kudeatzen jakitea.
    – Independentea eta langilea izatea.
    – Oso ondo idaztea, zuzentasun gramatikala eta ortografikoa zaintzea.
    – Pertsona arduratsua, txukuna, metodikoa eta autonomoa izatea.

    Lanpostuaren erantzukizunak:

    – Marketing digitaleko proiektuen planteamendua eta garapena aurrera eramatea.
    – Proiektuaren arduradunekin batera, estrategiak aztertu eta definitzea.
    – Branded content estrategiak prestatu eta aurrera eramatea.
    – Social Media edukien sormena eta kudeaketa.
    – SEM eta Social Media Advertising kanpainak lantzea eta gauzatzea.
    – Marketing digitaleko proiektuen jarraipen txostenak prestatzea.
    – SEO ezagutzak. Bilatzaileetan posizionamendurako estrategiak prestatzea.
    – Webguneen analitika txostenen jarraipena egitea.
    – Proiektuen helburu kuantitatibo eta kualitatiboak betetzea.

    Baloratuko diren ezagutzak:

    – Hootsuite.
    – Google adwords.
    – E-mailing (mailchimp).
    – Google Analytics.
    – Metricool.
    – WordPress.
    – E-Commerce.

    Eskaintzen duguna:

    – Publizitate agentziaren lantaldean integratzea.
    – Etengabe hazten eta proiektu berritzaileak gauzatzen dituen enpresaren parte izatea.
    – Lan giro bikaina.
    – Lanaldia: osoa.
    – Profesionalaren profilaren arabera egokituko den soldata.
    – Laneratzeko data: 2024ko martxoa.
    – Online lan egiteko aukera.

    Aurreko baldintzak betetzen badituzu eta Burutü agentzian lan egiteko prest bazaude, bidaliguzu zure CVa aupa[abildua]burutu.eus helbide elektronikora.

      ANUARIA Selección 2023 saria Burutü agentziarentzat

      ANUARIA Selección 2023 saria Burutü agentziarentzat

      Burutü agentzian ANUARIA Selección 2023 saria jaso dugu “produktu edo zerbitzu baten logotipo onenaren” kategorian, Ertibil Bizkaiarentzat garatutako nortasun grafikoaren birdiseinuagatik.

      Garatutako markagintzaren hausnarketa estrategikoaren bidez, kultura-sektorean marka-posizionamendu berri bat birplanteatu genuen, Ertibil markaren nortasuna modu koherentean indartuz.

      Gainera, markaren nortasun bisual berriari laguntzen zion unibertso grafiko malgu batean oinarritutako tipografia bakarra, modernoa eta egungoa garatu genuen. Euskarri guztietan sistema modular batekin espazio propioa sortzeko gai den marka, eta artea eta kultura era berri batean sustatzen dituen hizkuntza bisuala sortu genituen.

      Diseinu Grafikoaren ANUARIA Sari Nazionala publizitate-sektorean erreferentea da, eta diseinuan, berrikuntzan eta publizitate-estrategian bikaintasuna erakutsi duten agentziei ematen zaie. Urtero, sari hauek kategoria desberdinetako lan nabarmenenak saritzen dituzte, hala nola publizitate komertzialeko kanpainak eta nortasun grafikoak. Estatu-mailako hainbat agentzia lehiatzen dira sari horiek lortzeko.

      Eskerrak eman nahi dizkiogu Veredictas-i emandako sariagatik, eta gure bezeroei, gugan konfiantza izateagatik eta gure bidaiaren parte izateagatik.

      Hezkuntza-marketina: WhatsApp-eko tresnak ikastetxeetan

      Hezkuntza-marketina: WhatsApp-eko tresnak ikastetxeetan

      Hezkuntza-sektorean berehalako komunikazioa funtsezkoa da; hori dela eta, WhatsApp-eko tresna berriak baliagarriak izan daitezke. WhatsApp pertsonen arteko interakzioa sinplifikatzeko aplikazio baliotsua da, eta aplikazioak gehitu dituen tresna berriei esker gurasoen, irakasleen eta ikasleen arteko komunikazioa errazteko aukera berriak sortu dira.

      Burutü agentziako lantaldetik ikastetxeetan WhatsApp tresnak optimizatzeko modu ezberdinak eskaintzen dizkizugu.

      WHATSAPP KANALAK

      WhatsApp-eko kanalek audientzia handiei mezuak zabaltzeko eta jarraitzaileei informazioa bidaltzeko balio dute. Ikastetxe bateko kanal bat sortzea ideia interesgarria izan daiteke, norabide bakarreko komunikazioa eskain baitezakegu. Hau da, ikastetxeak mezuak igorri ditzake baina harpidetuek ezin diete mezuei erantzun.

      Ikastetxeak familientzat, ikasleentzat edota langileentzat zuzenduta dauden berriak edo informazioa zabaldu ahal izango du. Komunikazioa norabide bakarrekoa izan arren, mezuak irakurri, erreakzionatu eta partekatu egin daitezke.

      Gainera, komunikazio-mekanismo honek pribatutasuna mantentzea ahalbidetzen du, inork ezin baitu kanala jarraitzen duten profilen informazio pertsonala ikusi. Era berean, kanalak ez dira txat pertsonalekin nahasten.

       

      Hainbat enpresek, erakundek eta pertsona ezagunek aktibatu dute aukera berri hau dagoeneko. Horien artean Berria egunkaria edo Athletic Club aurkitzen dira, besteak beste.

      HEDAPEN-ZERRENDAK

      Hedapen-zerrendak informazioa masiboki komunikatzeko eta hainbat pertsonari mezuak aldi berean bidaltzeko tresna baliotsuak dira. Ikastetxeetan komunikazio eraginkorragoa lortzeko baliagarria izan daiteke.

      Tresna honen bidez, kontaktuak kategoria espezifikoetan bana daitezke, hala nola, irakasleak, ikasleak eta familiak. Mezuak taldearentzat garrantzitsuak izatea eta nahasketak sortzea saihesten du, informazioa pertsona zuzenengana iritsiko dela bermatuz.

      Ikastetxeak hedapen-zerrenda zehatz bat sor dezake, adibidez, iragarki garrantzitsuetarako, pertsonek informazioa azkar eta eraginkortasunez jaso dezaten. Funtsezkoa da ikastetxetik informazioa bidaltzeko baimena izatea.

      KOMUNITATEAK

      Beste tresna aipagarrietako bat komunitateen funtzioa da. Aukera honek komunikazio eta lankidetza errazten ditu, talde ezberdinak komunitate batean bilduz.

      Komunitateen tresnak aukera ematen die ikastetxeei taldeak gaika antolatzeko, hala nola, eskolako ekitaldietan edo iragarki garrantzitsuetan. Mezu garrantzitsuak nabarmentzeko, iragarki nabarmenen funtzioa ere badu, eta horrek informazioa elkarrizketetan ez galtzea bermatzen du. Gainera, aukera ematen du bigarren mailako taldeak sortzeko komunitatearen barruan, gai espezifikoak xehetasunez eztabaidatzeko.

      WhatsApp-eko hiru tresna berri hauek oso erabilgarriak izan daitezke ikastetxeetako komunikazioa hobetzeko, komunikazioa antolatuz, optimizatuz eta erraztuz. Zalantzarik gabe, hezkuntza-marketinean emaitzak optimizatzeko gertutik jarraitu beharreko aukerak dira hauek.

      Argazkia: Business Insider España

       

       

       

       

      Markagintza eta komunikazio estrategikoko adimen artifizialeko 10 tresna

      Markagintza eta komunikazio estrategikoko adimen artifizialeko 10 tresna

      Adimen artifizialaren integrazioa sektorea berrikuntza teknologikoetara nola egokitu den erakusten duen adibide bat da.

      Burutü agentzian erabilgarriak izan daitezkeen markagintza eta komunikazio estrategikoko adimen artifizialeko 10 tresna bildu ditugu:

      Edukia sortzeko adimen artifizialeko tresnak:

      1. Synthesia

      Bideo-formatua gero eta garrantzitsuagoa da, eta joera hori are gehiago handitu da sare sozialak sortzearekin batera.

      Plataforma honek edukiak sortzen laguntzen du, aurpegi errealistak duten avatarrak eta hizkuntza naturala diseinatuz, bideo errealistak azkarrago lortzeko. Tresna interesgarria da, adibidez, bideo argigarriak edo tutorialak grabatzeko.

      2. Jasper

      Jasper blogeko artikuluak, sare sozialetako argitalpenak eta mezu elektronikoak idazten laguntzen duen tresna da. Edukiak automatikoki sortzen eta optimizatzen ditu eta txantiloien bidez idazten ditu, 25 hizkuntzatan ere egiteko gai izanik. Gainera, iritziak eta edukiak aztertzeko eta pertsonalizatzeko funtzioak ditu.

      3. Copy.Ai

      Plataforma honek edozein eduki mota sortzen laguntzen du, hala nola iragarkiak, blogak, postak, produktuen deskribapenak edo emailak. Sormena sustatzen du, copy-ak sortzeko prozesua bizkortu eta arintzea ahalbidetuz.

      4. Flair

      Marka-edukia sortzeko diseinu-tresna bat da. Halaber, produktuen logotipoak eta irudikapenak sortzeko gai da. Bere funtzioa edozein produktutarako irudi errealista bat sortzea da, profesional bakoitzak idazten duen deskribapenaren arabera.

      Plataformak sortu dituen irudiak aldatzeko tresnak ere baditu, hala nola ezabatze magikoa, geruzak edo hondoak kentzea.

      5. AI Suggests

      AI Suggest-ek jatorrizko eduki eta ideiak sortzen laguntzen digu, inspiraziorik gabe ez geratzeko. 20 txantiloi desberdin ditu eduki-ideiei, sare sozialetarako copy-ei edo produktuen deskribapenei buruz. Halaber, SEOrekin bateragarria den edukia sortzen du, eta edukiak posizionatzeko izenburuak, deskribapenak edo hitz gakoak sortzen ditu. 

      Analisiak egiteko adimen artifizialeko tresnak:

      1. NetBase Quid

      Markak kudeatzen, negozioak sortzen eta kontsumitzaileekin konektatzen laguntzen duten analisi sozialak eskaintzen ditu.

      Marken eta ikusleen arteko antzekotasunak bilatzeko diseinatuta dago. Horrela, enpresek ikus-entzuleen beharrak zeintzuk diren jakin dezakete. Adimen artifizialeko gainerako tresnak bezala, bilaketa- eta asmaketa-prozesua askoz ere azkarragoa da.

      2. Crystal Knows

      Plataforma honek pertsona ezberdinen nortasuna detektatzen laguntzen du, Interneten duen informazio publikoaren arabera. Informazio hori LinkedInetik, mezu elektronikoetatik eta sare sozialetako argitalpenetatik lortzen da, bese¡teak beste. Plataformak nortasuna aztertzen duenean, bezeroarekin elkarreragiteko gomendioak ematen ditu.

      3. NameSnack

      NameSnackek enpresei laguntzen die bilatzaileetan eskuragarri dauden marka-izenak eta domeinuak sortzen. Izenak sortzen ditu plataformako bilatzailean sartzen ditugun gako-hitzen arabera.

      Gainera, benetako enpresen milioika naming aztertzen ditu, horiek errepika ez daitezen, eta negozio-kategoriak bereizten ditu sorkuntza askoz arinagoa izan dadin.

      SEO posizionamendua hobetzeko adimen artifizialeko tresnak:  

      1. GrowthBarSeo

      Webguneen posizionamendua hobetzeko SEO tresna bat da. Plataforma honek hainbat funtzio ditu blogetarako edo webguneetarako eskemak sortzeko, izenburuak, sarrerak edo goiburuak sortuz.

      Gainera, hitz gakoen edo long tail hitzen iradokizunak eskaintzen ditu, hitz horien jarraipena egiteko eta lehiakideek zer egiten duten ikusteko.

      2. Frase.io

      Marketin digitaleko agentzia eta profesionalentzako plataforma bat da, proiektu bakoitzerako SEO edukiak ekoizten laguntzen duena.

      Plataformak bilaketa emaitzak aztertzen ditu, eta, horrela, artikulu desberdinetarako gaiak aukeratzen laguntzen du, eta bilaketak iraun bitartean aurkitzen dituen webguneen laburpenak egiten ditu. Beraz, edukia hobetzeko prozesua arintzen du.

      Summit Creative Awards 2023 saria jaso dugu

      Summit Creative Awards 2023 saria jaso dugu

      Burutü agentziak Politeknika Txorierrirentzat garatutako webgune korporatiboak Summit Creative Awards 2023 saria jaso du Portland-en (AEB). Webguneak “Education Website” kategoriko  zilarra saria irabazi du.

      Webgune korporatibo berriak erabiltzaile-esperientzia ezin hobea eskaintzen du, nabigazio intuitiboaren eta informazio-arkitektura argi eta eraginkorraren bidez, diseinu moderno, malgu eta hartzailearekin.

      Azken 29 urteetan, Summit Awards erakundea sormen bikaintasunaren epaile nagusietako bat izan da, eta harro gaude arlo horretan aintzatetsiak izateaz.

      Burutü agentziak garatutako sormen-proposamena 19 herrialde baino gehiagoko agentzien proposamenen aurka lehiatuz saritu dute: Australia, Austria, Kanada, Danimarka, Alemania, Hong Kong, India, Jamaika, Koreako Errepublika, Mexiko, Pakistan, Puerto Rico, Hegoafrika, Espainia, Taiwan, Turkia, Arabiar Emirerri Batuak, Erresuma Batua eta Estatu Batuak.

      Eskerrik asko guztioi!