MARKAGINTZA KULTURA ARLOA – ERTIBIL
Gogoeta estrategikoa eta markaren birdiseinua
Erronka Markagintza estrategia eta identitate bisuala berriro definitzea kultura arloko marka batentzat
Ertibil kultur lehiaketa bat da, Bizkaiko artista berriei laguntzea eta sustatzea helburu duena. 40 urteko ibilbide honen ondoren, Ertibil-ek bere marka birdiseinatu beharra dagoela jakinarazi zigun, marka-estrategia berria definitzeko.
Konponbidea Markaren hausnarketa estrategikoa eta unibertso grafikoaren birdiseinua
Markagintzaren hausnarketa estrategikoaren ondorioz, Ertibil-en balioak, atributuak eta marka-esentzia definitu ditugu. Prozesu horri esker, kultura-sektorean marka-posizionamendu berri bat planteatu dugu, markaren irudia eta nortasuna modu koherentean indartuz.
Era berean, unibertso grafiko malgu batean oinarritutako tipografia bakarra, modernoa eta egungoa garatu dugu. Euskarri guztietan sistema modularrarekin espazio propioa sortzeko gai den marka.