KOMUNIKAZIO-ESTRATEGIA ETA 360ºko KANPAINA INTEGRALA

– BILBOKO UDALA

Guztion Erronkak

Erronka  Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) Bilboko herritarrentzako mezu ukigarri,

irisgarri eta emozional bihurtzea, ekintza lokaletik ikuspegi globala helaraziz eta etorkizun iraunkor batekiko konpromiso kolektiboa indartuz.

Bilboko Udalak urteak daramatza jasangarritasuna hiriaren egunerokotasunean txertatzeko lanean. GJHak herritarrengana ikuspegi inspiratzaile, gizatiar eta motibatzailetik hurbilduko zituen komunikazio estrategia integral bat diseinatzeko erronka helarazi ziguten Burutü agentziako lantaldeari.

Informatzeko, sentsibilizatzeko eta, batez ere, bilbotarren aldatzeko borondatea aktibatzeko gai den kanpaina.

Komunikazio-estrategia · Sentsibilizazio-kanpaina integrala

Soluzioa: komunikazio-kanpaina berezia, GJHak hizkuntza bisual erakargarri batetik hedatzeko, eta erronka globalak eguneroko ekintza bihurtzeko gai den kontzeptu bat sortzea.

Komunikazioko aholkularitza estrategikoa

Testuinguruaren azterketa sakon batetik abiatu ginen: GJHen inguruko aurretiazko lana aztertu, erreferentziazko kanpainak berrikusi eta erronka narratibo eta bisual nagusiak definitu genituen.

Hortik hasita, estrategia argi bat garatu genuen, publiko objektiboarekin eta balio instituzionalekin bat datorrena: konpromisoa, jasangarritasuna, berrikuntza eta herritartasun aktiboa.

Guztion erronkak. Retos comunes.

Ideia sortzailea funtsezko planteamendu batetik sortzen da: GJHak globalak badira, haien eragina pertsona bakoitzak bere eguneroko bizitzan txertatzen dituenean baino ez da erreala. Hausnarketa hori “Guztion erronkak. Retos comunes” claim-ean isladatu genuen. Kanpainaren xedea ezin hobe laburbiltzen duen mezua bidaliz: aktibatu, batu eta inspiratu.

Kontzeptu hori indartzeko, bigarren azalpen copy-a garatu genuen, herritarrek eta hiriak eraldatze-motor gisa duten zeregina testuinguruan jartzen duena: “Bilbon, ekintzak lokalak aldaketa globala bultzatzen du”. Mezu horrek kanpainaren helburua azaltzen, bideratzen eta eguneroko errealitatera hurbiltzen du. Banakako erabaki txikiek, komunitate konprometitu batean batuta,  erronka globaletan eragin esanguratsua sortzen dutela erakutsiz.

identidad-grafica-politeknika-txorierri-burutu

2030 GJH martxan: konekzioa sortzen duten ilustrazioak

Ilustrazioetan oinarritutako nortasun bisuala diseinuatu genuen, Garapen Jasangarrirako Helburuekin zuzenean bat egiten duten eszena errealak, egunerokoak eta asmozkoak irudikatzen dituztenak.

Ilustrazio bakoitzak bizitza ematen die jarrera arduratsuak islatzen dituzten hiriko ekintzei: mugikortasun iraunkorra, berdintasuna, energia garbia, kontsumo kontzientea, ongizate soziala edo inguruaren zaintza.

Proposamen grafikoa, hurbila eta adierazkorra, emozionatzeko, identifikazioa sortzeko eta helburu bakoitza ulertzen laguntzeko sortu zen. Irudiek Bilbo posible baterako leiho gisa funtzionatzen dute, herritarrak aldaketaren protagonista diren hiria irudikatzeko.

Kanpainaren estrategia sortzailea: Bilbo eraldaketa gune gisa

Sormenaren kontzeptua hiri-espaziora eramateko, 360ºko kanpaina integral bat abiarazi genuen, Bilbo konpromisoan oinarritutako eguneroko eszenez bete zuena.

Presentzia bisuala hiri osora zabaldu zen euskarri fisiko eta digitalen konbinazio estrategiko bati esker.

Kanpainak kaleak hartu zituen markesina eta MUPIen bidez, tokiko prentsaren bidez, pantaila digitalen bidez eta formatu handiko euskarrien bidez, hala nola Bilbao Arenako pantaila eta San Mameseko Intermodal pantaila.

Mezua mugimenduan ere zabaldu zen Bilbobus-ari eta tranbiari esker, eguneroko ibilbideetan GJHen grafika barneratu baitzen.

Gainera, sare sozialetarako, bannerretarako eta eduki animatuetarako pieza espezifikoak garatu genituen, kanpainaren irismena ingurune digitalean zabaltzeko.

Emaitzak

Mezua herritarrei hurbiltzea: Ilustrazioek eta motibazio-mezuek GJHak ekintza zehatz bihurtzea ahalbidetu zuten, ulermena erraztuz eta bilbotarren artean jarrera kontzientea bultzatuz.

Grafika deigarria eta originala: Garatutako nortasun bisuala bere estilo ilustratuagatik eta freskotasunagatik nabarmendu zen, komunikazio instituzionalaren esparruan baliabide bereizgarria bihurtuz.

Presentzia Bilboko kaleetan: Kanpainak presentzia zabala eta estrategikoa lortu zuen hiriko puntu nagusietan, notorietatea sortuz eta espazio publikoan jasangarritasunaren mezua finkatuz.