MARKAGINTZA ETA KOMUNIZIO ESTRATEGIKOA – GRANJA MURRIETA

MUUUUY CERCA DE TI

Erronka: markagintza eta nortasun grafikoaren estrategia birdefinitzea eta Granja Murrietaren komunikazio korporatibo orokorra eta marka-proiekzioa eraldatzea.

Granja Murrieta Galdamesen dagoen baserri bat da, 1983tik lanean ari dena. Behiak hazi eta zaintzeaz gain, familia- eta eskola-bisitak egiten dituzte. Markagintza azterketa estrategiko batetik abiatuta, estrategia berri bat eta nortasun grafiko berri bat garatu ditugu.

Komunikazio estrategikoa · Branding

Ebazpena: ikuspegi komunikatibo berri bat, askoz ere naturalagoa eta hurbilagoa, Granja Murrietaren antzera. Nortasun grafikoaren bilakaera, agertoki gaurkotuago baterantz.

Markagintza eta aholkularitza estrategikoa

Hausnarketa estrategiko bati esker, markaren ezaugarri berriak ezarri ditugu Granja Murrietarentzat. Balio-proposamen berrirako eduki bisual berriak garatu ditugu adierazpen korporatiboaren kontzeptu propio baterako.

Plan estrategikoan oinarrituta, markarako ikus-kode sortzailea eta komunikazio-ardatz berriak landu ditugu.

Nortasun grafiko bereizgarria sektorean

Marka-nortasun bakarra eta bereizgarria diseinatu dugu, aldez aurreko komunikazio-estrategiatik abiatuta. Urte askoan markan koherentzia bisualik gabe egon ondoren, Granja Murrietak nortasun argia eta modernoa behar zuen.

Garapen grafiko berriak unibertso grafiko malgua du oinarri, eta horri esker, Granja Murrietaren produktu guztiei komunikazio-balioak aplikatzeko aukera dugu.

Pastel tonuen gama kromatiko leun bat aukeratu dugu. Produktu naturalen koloreari erreferentzia egiten diona, hala nola, marrubiak, gaztainak, arrautzak, etab. Freskotasuna ematea eta marka espazio berriago batera eramatea lortu dugu.

 

Izaera handiko nortasun semantikoa

Hausnarketa estrategikoari esker, Granja Murrietaren komunikazio kanal berrietara bideratutako identitatea sortu dugu. Askoz ere dinamikoagoa eta dibertigarriagoa den hizkuntza berri bat asmatuz.

Tonu eta diskurtso arruntago batera bideratu, behiaren “MUUU” hitz jolasa narratiba desberdinetan baliatuz.

Gainera, manifestu propio bat sortu dugu, non markaren balioek lehen planoa hartzen duten, baserriaren posizionamendua eta atributuak publiko potentzialarengana hurbilduz.

identidad-grafica-politeknika-txorierri-burutu
identidad-grafica-politeknika-txorierri-burutu

Packaging berria Granja Murrietarentzat

Euskarri bakoitzaren barruan arkitektura bisuala landu dugu, packaging bakoitza Granja Murrietaren produktu gisa identifikatu ahal izateko, beti ere haien arteko kohesioa galdu gabe.

Azken kontsumitzailean ardatza jarrita, emaitza eskuragarriagoa eta bisualagoa lortzea izan dugu komunikazio helburua.

Horretarako, baserriaren nortasunaren gama kromatikoari eutsiz, euskarri bakoitza kolore desberdin batekin pertsonalizatzea erabaki dugu. Gainera, presentzia handiagoa ematen dio “MUUU” hitz-joko grafikoari eta Granja Murrietaren behietako baten ilustrazio pertsonalizatuari.

Baserria ezagutzeko webgune berri bat garatzea

www.granjamurrieta.com webgune berria garatu dugu, etxaldea eta bertako produktuak ezagutzeko gunea dena, markaren esentzia ahaztu gabe. 

Diseinu-estrategia berria erabiltzailearekiko komunikazio askoz zuzenagoan oinarritzen da, hurbilekoa eta baserriaren nortasuna erakutsiz. Ad hoc erabiltzaile-esperientzia bat, bisitak erreserbatu eta produktu naturalak erosteko trafikoa sortzeko.

Emaitzak

Markagintzari buruzko hausnarketa estrategikoaren ondorioz, komunikazio-esparru berri bat sortu dugu, marka gisa sektore barruan esploratzeko aukera ematen duena.

Xede-publikoarekin modu bakar eta pertsonalizatuan konektatzeko marka bultzatu da. Nortasun berri eta freskoa, Granja Murrieta sektorean indartzen duena.

Markaren tonu eta diskurtso berriari esker, komunikazioaren esentzia argiagoa da, eta xede-publikoak hobeto hautematen du mezua.