Burutü agentzian SUMMIT Marketing Effectiveness Award saria irabazi dugu, Portland-en. Zehazki, Silver Award-a jaso dugu Education Marketing kategorian, IKA Euskaltegiarentzat garatutako “Entrena tu euskera” kanpaina integralarengatik.
Nazioarteko sari honek mundu osoko marketin-kanpainen eraginkortasun estrategiko eta sortzailea nabarmentzen du, eta ideien benetako eraginari ere balioa ematen die. Epaimahaiak estrategia sendo baten eta hezkuntza arloan benetako eragina sortzeko gai den sormen lan baten arteko konbinazioa saritu du.
Sari honek harro sentiarazten gaitu, emaitza ukigarriak erakusten dituzten proiektu estrategiko eta sortzaileak bereizten baititu, funtzionatzen duten, mobilizatzen duten eta eraldaketa sortzen duten markak eraikiz.
Bereziki eskerrak eman nahi dizkiogu IKA Euskaltegiari konfiantza, lankidetza eta pasio partekatuagatik. Sari hau ere zuena da. Eta eskerrik asko SUMMIT sarietako epaimahaiari hemendik mundura garatu dugun proiektua baloratzeagatik.



