Zer da Bluesky?

Zer da Bluesky?

Azken hilabeteotan arreta handia bereganatu duen sare soziala da Bluesky, bereziki X plataformaren (lehen Twitter bezala ezagutzen zena) alternatiba gisa. Baina zer da zehazki Bluesky eta zerk egiten du hain erakargarri?

Bluesky-ren ezaugarri nagusiak 

Bluesky-k Twitter eta Mastodon bezalako plataformen alderik onena uztartzen du, distrakziorik gabeko esperientzia eskainiz. Threads-en erabiltzaile-kopuru masiborik ez duen arren, kalitateagatik eta erabiltzaileen egungo eskaerei erantzuteagatik nabarmentzen da:

· Algoritmo pertsonalizagarriak: Erabiltzaileek ikusten duten edukia euren interesen eta beharren arabera doitu dezakete.

· Moderazio aurreratua: Erabiltzaile bakoitzak pertsonaliza ditzakeen filtroez gain, gorroto diskurtsoei, informazio faltsuei eta eduki desegokiei aurre egiteko tresnak ditu.

· Iragarkirik gabeko eredua: Plataformaren finantzaketa harpidetzetatik dator, eta harpidetzek abantailak eskaintzen dituzte, hala nola profil pertsonalizagarriagoak eta kalitate handiko bideoak igotzeko aukera.

Nola funtzionatzen du Bluesky-k?

Bluesky-k deszentralizazioan jartzen du arreta. Horrek esan nahi du erabiltzaileek beren informazioa zerbitzari independenteetan gorde dezaketela, entitate zentralizatzaile bakar baten kontrolik gabe. Eredu honek kontrol eta malgutasun handiagoa eskaintzen die erabiltzaileei, honako hauek ahalbidetuz:

· Beren datu pertsonalak kudeatu eta eduki ditzakete.

· Zerbitzariz alda daitezke, konexiorik edo edukirik galdu gabe.

Bluesky-ren hazkundea 

Bluesky-ren erabiltzaile kopurua izugarri handitu da, mundu osoan 21 milioi erabiltzailera iritsiz. Hazkunde hau X plataforman izandako aldaketen ondorio da, Elon Muskek hartutako erabakiek, hala nola iragarki kopuruaren gehikuntzak eta jarrera polemikoek, komunitatean deserosotasuna eragin baitute. Ondorioz, erabiltzaile askok alternatiba berriak bilatzea eragin dute.

Nola integratu Bluesky zure marka estrategian

Bluesky aukera paregabea da audientziekin konexio errealagoa bilatzen duten enpresentzat. Haren egiturak aukera ematen du gardentasunean eta zuzeneko hartu-emanean oinarritutako markagintza digitaleko estrategiak gauzatzeko, funtsezko elementuak baitira etengabe aldatzen ari den panorama digitalean.

Burutü-n etengabe aztertzen ditugu horrelako aldaketak, gure bezeroen helburu eta beharretara egokitutako komunikazio-estrategiak garatzeko.

 

 

Hamairu urtez ibilbidean bidelagun

Hamairu urtez ibilbidean bidelagun

Hamairu urte igaro dira Burutü agentzian sortu genuenetik. Ibilbide luze eta polita izan da, marka askorekin partekatu duguna.

Urrats bakoitzean gure bezeroen ondoan egotea da proiektu bakoitzean sentitzen dugun konpromisoa, beren marka-estrategia indartzen eta eraldatzen lagunduz. Horregatik, urte hauetan zehar, arrakastaren gakoa elkarren eskutik, konfiantzaz jokatzea dela ikasi dugu.

HAMAIRU urtez bidea eta motxila marka guztiekin partekatu dugu bidaia honetan.

Aurrera jarraituko dugu hazten eta erronka berriei aurre egiten. Mila esker urte guzti hauetako ibilbidean bidelagun izan zaretenoi!

Clap Saria 2024 Burutü agentziarentzat

Clap Saria 2024 Burutü agentziarentzat

Burutü agentziako lantaldean oso pozik gaude Clap Saria 2024 jaso izanagatik, sari Iberoamerikarra markagintza eta packaging diseinuan.

Granja Murrietarentzat garatu dugun produktuen packaging berriagatik ontzi-multzo onenaren kategorian saritu gaituzte. Packaging bakoitza markaren produktu gisa ezagutzeko aukera ematen duen ikusizko arkitektura sortuz, kohesioa galdu gabe.

Clap Saria diseinuaren eta markagintzaren arloan nazioartean aintzatespen handienetako bat da. Packaging proiektu hau bere estetika eta funtzionaltasunagatik nabarmentzen da, baina Granja Murrietaren nortasunarekin sakonki konektatzen du, merkatuan duen presentzia indartuz eta bere markaren pertzepzioa handituz.

Eskerrik asko Veredictas, Foroalfa eta Argentina, Bolivia, Kolonbia eta Mexiko bezalako herrialdeetako epaimahai iberoamerikarrari, gure ahalegin eta lanaren sari baliotsu honengatik.

Burutü New York-en saritua: Vega Awards 2024

Burutü New York-en saritua: Vega Awards 2024

Burutü agentzian New Yorkeko (AEB) Vega Saria jaso dugu IKA Euskaltegietarako garatutako “Euskara irrIKA. Aprende euskera con una sonrisa” publizitate-kanpaina integralagatik. Urrezko saria Audio & Radio Campaign kategorian.

Saritutako kanpainaren ardatza euskararen ikaskuntza esperientzia positibo gisa transmititzea izan zen, publikoarekin lotura emozional eta hurbila sortuz. Ikuspegi hori funtsezkoa izan zen IKA Euskaltegiak markaren bilakaera lortzeko, nortasun korporatiboa hezkuntza-balioekin publizitate-estrategia fresko, moderno eta koherentearekin lerrokatuz.

Vega Digital Awards sariak komunikazio eta diseinu digitalaren industrian aintzatetsitako sariak dira. Sari hauen ikuspegi nagusia mundu digitalean sormena ospatzea da.

Aurrera jarraitzen dugu inspiratzen eta inpaktua sortzen duten kanpainak sortzen jarraitzeko grinarekin. Eskerrik asko Vega Awards!

Euskarazko edukia sare sozialetan: Influen-zer?

Euskarazko edukia sare sozialetan: Influen-zer?

Sare sozialek aldaketa aitzindaria sorrarazi zuten egunerokotasunean txertatu zirenetik. Aro digitalean egonik, komunikatzeko, informazioa partekatzeko eta aisialdia bizitzeko modua eraldatu dute. Edukiaren sorreran oinarritzen dira eta argazkiak, bideo laburrak, audioak eta bestelakoak partekatzeko aukera ematen dute.

Gailuekin geroz eta denbora gehiago ematen dugula aintzat hartuta, kontsumitzen den edukiaren egoera aztertu nahi izan dugu Burutün. Eduki hori baina, euskaraz kontsumitzeko aukera dagoela ziurtatu ahal izan dugu. Izan ere, blog honetan sare sozialetan edukia euskaraz sortzen duten batzuk bildu ditugu: dantzariak, abeslariak, erronkak eta vlogak igotzen dituztenak edota hizkuntza ikasteko gomendioak ematen dituztenak. Haien arteko lotura, euskaraz sortutako edukia sareratzen dutela. Ez dira bakarrak, Twitch, Youtube eta TikTok bezalako aplikazioetan beste hainbat aurkitzen ahal ditugu.

Eragin-sortzaileen garaia

Eduki hori propio sortutakoa izan daiteke eta ogibide bihurtu da azken urteotan. Instagram eta Tiktok bezalako plataformek eduki horren sormena hauspotzen dute eta edukiak duen kontsumo mailaren arabera algoritmoak ikusgarritasunaren aldetik gehiago edo gutxiago saritzen du. Eduki sortzaile hauek influencer gisa ezagutzen dira, eta funtsean, eragin-sortzaileak dira. Izan ere, partekatzen dituzten produktu, erronka edo iritziekin haien jarraitzaileengan eragina sortzen baitute.

Sortzaile berri horien artean badaude ere euskaraz edukia sortzen dutenak, eta zorionez, geroz eta gehiago dira plataforma erraldoietan hizkuntza bermatzeko hautua egiten dutenak. Zeintzuk dira Euskal Herrian eragina dutenak?

Eduki sortzaileak euskaraz

1. Anepe Acedo – @anepe.acedo

Anepe dantzaria da eta gorputzarekin formak eta sentsazioak helarazteko duen abilezia baliatzen du edukia sortzeko. Instagram eta TikTok-en sortzen du edukia gehien bat, eta dantza bideoak dira gailentzen direnak. Gainera, hainbat elkarrizketa egin izan dizkiote eta eduki ere baliatzen du euskara sustatu eta bere ibilbidea plazaratzeko. Harrotasunez erakusten du euskalduna dela eta hizkuntzaren inguruko edukia sortzen du maiz. Izan ere, itzulpen edo azalpen txikiak ere igotzen baititu.

2. Kai Nakai – @kai.nakai

Kai Nakai abeslari eta dantzari famatua da. Euskarazko reggaetoia egiteagatik ezaguna da. Gazte askoren artean gailentzen den musika mota izanik, abeslari honek bere edukia abesti eta emanaldi propioen inguruan sortzen du. Profilean partekatzen duen gehiengoa euskaraz da eta dantza zein musikarekin zerikusia du.

3. Guk green – @guk_green

Gastronomia, parajeak eta hizkuntzaren inguruko edukia partekatzen da kontu honetan. Euskal Herriko hiriburu zein herrietako gastronomia bideoak partekatzen dira. Esate baterako, jatetxeak eta tabernak izendatzen dira, baita bertan zer topatzen ahal den adierazi ere. Hizkuntzaren inguruko datuekin ere edukia sortzen da noizbehinka eta informazio baliotsua eskaintzen dio kontsumitzaileari kalitatezko produktuak non aurkitu jakin ahal izateko.

4. Barratik Kalera – @barratik_kalera

Umorea da kontu honen ardatz nagusia eta elkarrizketa laburretatik sortzen dute edukia. Mikrofono txiki batekin ping-pong moduko elkarrizketak egiten dituzte jaialdietan. Erronka txikiak proposatzen dituzte eta galdera dibertigarriak, beraz, sortzen duten edukia erakargarria da eta kontsumitzeko erraza.

5. Alejandro Ugalde – @ugalddd

Sare sozialetan ez du jarraitzaile kopuru nabarmen bat, baina sortzen duen edukia dela eta, interakzio ugari biltzen ditu. Izan ere, musikaren inguruko bideo laburrak igotzen ditu, gomendioekin, bere iritziekin edo abestien laburpenekin. Musikan aditua den Ugaldek askotariko momentuetarako euskarazko abestien zerrendak egiten ditu maiz. Top 10a, jaietarako hamar abesti gustukoenak, larunbatetarako zerrendak eta beste.

6. Etxebarria Trikitilariak – @etxebarriaitasemetriki

Aita eta seme baten sare sozialetako edukia da hau. Emanaldiak ematen dituzteneko edukiak eta gehien bat, umorea da sareetan partekatzen dutena. Semeak gidatzen ditu gehien bat bideoak eta egunerokotasuneko erronka txikiak haien modura betetzen dituzte. Trikitixa eta panderoarekin sortutako abestiekin edukia ere sareratzen dute noizbehinka.

7. Amaia Izar – @amaiaizaar

Amaia Nafarroako herri txiki bateko neska euskalduna da. Partekatzen duen edukia euskaraz da eta bere egunerokotasuna naturaltasunez partekatzeaz gain, proiektu berriak euskaraz partekatu nahi dituela azaleratu du sareen bidez. Herriko bizitza eta eduki natural zein lasaia partekatzen du, baita paraje eta moda kontuak ere.

8. Andrea Gonzalez – @andrgzv

Bergarako gazte honek euskarazko edukia sareratzen du eta egindako bidaia eta egunak kontatzeko espazioa hartzen du. Gainera, bestelako kide batzuekin sortzen ditu bideoak, hala nola Andoni Etxezarekin. Zenbait telesailen laburpen bideoak ditu, hala nola Go!azen edo El Conquisekoak. Gainera, aurpegia garbitzeko erabilitako produktuen edo erositakoen bideoak ere ditu bere profilean.

9. Iruñe Astiz – @amaiaizaar

Bere burua “Marisaltsera” gisan definitzen du eta euskarazko komunikatzailea da. Hainbat sare sozialetan euskaraz edukia sortzen du eta gainera, hezitzailea da. Erronkak filmatzen ditu, egunean egiten duena sareratzen du edota jatetxe edo taberna ezberdinen izenak adierazten ditu eguneko vlog txikietan. Maiz agertzen da bestelako euskarazko sortzaile batzuekin eta Twitch kanal ezagun bat du.

10. Andoni Etxeza – @_ibilimunduan

Bergarakoa den beste honek bere bidaiak eta eguneko pasarteak filmatu eta igotzen ditu sare sozialetara. Bidaietan egindako planak eta erabakiak euskaraz igotzen ditu. Hainbat bidaia egin ditu Maroko edo Vietnam ingurura, eta guzti horietan filmatutakoak baliatu ditu edukia sortu eta horrelako parajeak erakusteko. Bertako gastronomia ere erakusgai du bideo batean.