Whatsapp marketing eta estrategia digitala – Uztaila 2024

Whatsapp marketing eta estrategia digitala – Uztaila 2024

Marka digitalaren estrategian Whatsapp gehitu nahi duten enpresa eta erakundeentzako ikastaroa. BIC Gipuzkoa, Enpresa Digitala eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan emandako online formakuntza, zeinetan komunikabideetako ordezkariek, lehen sektoreko erakundeek, erakunde publikoek eta euskal enpresek parte hartu duten.

Whatsapp marketing estrategia eta plangintza garatzeko formakuntza egokia da, eduki lerroak, whatsapp business, kanalak, komunitateak, jardunbide egokiak eta sare honetan publizitatea eta komunikazioa zabaltzeko ekintzen adibideak garatuz. Ohiko zalantzak ere argitzen dira, eta kasu praktikoak planteatzen dira.

 

 

Marketin digitala eta edukien kudeaketa – 2024ko martxoan

Marketin digitala eta edukien kudeaketa – 2024ko martxoan

2024ko martxoan, EHUko Publizitate eta Harreman Publikoetako eta Kazetaritzako graduetako ikasleei marketin digitalean eta edukien kudeaketan prestakuntza berezia eman diegu.
Adibide praktikoetan oinarritu dugu Leioako (Bizkaia) campuseko komunikazio-fakultatean eskainitako prestakuntza hau. Eduki eta gai horietako batzuk: marketin digitalerako plana, marka-estrategiak eta branded content sortzeko estrategiak, publiko objektiboen definizioa, buyer pertsona eta customer journey kontzeptuak, sustapen- eta biralizazio-estrategiak, emaitzen azterketa eta neurketa, besteak beste.

Martxoa 2024

 

Markagintza eta marketin digitaleko Startup teknologikoentzako formakuntza – 2023ko urritik 2024ko martxora

Markagintza eta marketin digitaleko Startup teknologikoentzako formakuntza – 2023ko urritik 2024ko martxora

Burutü agentzian, 5. urtez jarraian, markagintza eta marketin digitaleko estrategiari buruzko prestakuntza espezializatua eman dugu sektore farmazeutiko, biosanitario eta teknologikoko Startupentzat, BIC Bizkaia inkubagailuan (Zamudioko parke teknologikoan) BEAZen eskutik.

Hogeita hamar konpainia baino gehiagok parte hartu dute prozesu honetan, eta haiekin era pertsonalizatuan hausnarketa estrategikoa egin dugu. Hilabete hauetan honakoetan lan egin dugu:

Markaren garrantzia konpainiaren balio estrategiko gisa, hazkunde-testuinguru dinamiko batean. Inbertsoreen errondak, teknologia disruptiboak, etab.

– Konpainiaren helburuekin bat datorren plan digitala nola aktibatu, lan-metodologia eraginkor baten bidez.

Eskerrik asko BEAZ eta prestakuntza honetan parte hartu duten pertsona eta Startup guztiei.

2023ko urria- 2024ko martxoa

 

Google tresnak marka eta komunikazio-estrategian integratzea – 2024ko otsaila

Google tresnak marka eta komunikazio-estrategian integratzea – 2024ko otsaila

Google Workspace ezagutzeko prestakuntza praktikoa. 2 orduz, Google-en inguruko tresnarik garrantzitsuenak ezagutu, aztertu eta optimizatzen ditugu.

Google-eko prestakuntza-ikastaro honetan, parte-hartzaileek hainbat tresna aztertzen dituzte; besteak beste, Gmail, Drive, Calendar eta Meet. Prestakuntza honek teoria eta praktika konbinatzen ditu, ikaskuntza integrala bermatuz. Ariketa praktikoen bidez, tresna hauek erabiltzeko trebetasun sendoak lortzen dira, eta, horiek eraginkortasunez erabiltzen ikasteaz gain, eguneroko lanean eraginkortasunez integratzen ere ikasten da.

Gainera, tresna hauek marka eta komunikazio-estrategian duten garrantzia azpimarratzen da. Markaren identitatea indartzeko, barne eta kanpo-komunikazioa hobetzeko eta taldeen arteko lankidetza optimizatzeko nola erabil daitezkeen azpimarratzen da, beti ere erakundearen helburu eta balioekin bat datorrela.

Labayru Fundazioari eskainitako prestakuntza.

Otsaila 2024

 

TikTok marketing – 2023ko martxoa

TikTok marketing – 2023ko martxoa

TikTok modako sare sozialak eskaintzen dituen aukerak ezagutzera zuzendutako prestakuntza dugu hau. Lau orduz, plataformaren oinarrizko kontzeptuak jorratu genituen, baita edukia sortzeko, kanpainak aktibatzeko eta emaitzak neurtzeko tresnak ere, besteak beste.

Prestakuntza TikTok-eko kontzeptuen eta hizkuntzaren azalpen labur batekin hasi zen. Ezinbesteko atala dugu hau sare horretan estrategia bat burutzeko, izan ere, orain arte ezarritako dinamika asko hausten ditu. Ondoren, edukiak biralizatzeko beharrezkoak diren atal guztiak ezagutu genituen: traolak, trend-ak, audioak… Gainera, kanpaina aktibatzeko simulazio bat egin genuen eta, ondoren, lortutako emaitzak neurtu genituen.
SPRI Taldearen Enpresa Digitalaren esparruan online emandako prestakuntza dugu ikastaro hau.

Martxoa 2023