TikTok marketing – 2023ko martxoa

TikTok marketing – 2023ko martxoa

TikTok modako sare sozialak eskaintzen dituen aukerak ezagutzera zuzendutako prestakuntza dugu hau. Lau orduz, plataformaren oinarrizko kontzeptuak jorratu genituen, baita edukia sortzeko, kanpainak aktibatzeko eta emaitzak neurtzeko tresnak ere, besteak beste.

Prestakuntza TikTok-eko kontzeptuen eta hizkuntzaren azalpen labur batekin hasi zen. Ezinbesteko atala dugu hau sare horretan estrategia bat burutzeko, izan ere, orain arte ezarritako dinamika asko hausten ditu. Ondoren, edukiak biralizatzeko beharrezkoak diren atal guztiak ezagutu genituen: traolak, trend-ak, audioak… Gainera, kanpaina aktibatzeko simulazio bat egin genuen eta, ondoren, lortutako emaitzak neurtu genituen.
SPRI Taldearen Enpresa Digitalaren esparruan online emandako prestakuntza dugu ikastaro hau.

Martxoa 2023

 

Linkedin, marka korporatiboa lantzeko estrategiak (online) – Otsaila eta maiatza 2022

Linkedin, marka korporatiboa lantzeko estrategiak (online) – Otsaila eta maiatza 2022

Ikastaro praktiko honetan Linkedin-ek, erreferentziazko sare sozial profesionalak, eskaintzen dituen aukerak ezagutuko ditugu. 4 orduz sare honetako tresnak ezagutu, ikasi eta optimizatuko ditugu.

Sare sozialen testuinguruaren laburpen batekin hasita, profil pertsonal bat eta orri korporatibo bat nola sortzen, kudeatzen eta finkatzen diren ezagutuko dugu, betiere ingurune digitalean marka landuz. Gainera, Linkedin Ads, Linkedin Talent Solutions eta Linkedin Recruiter bezalako tresnak aztertuko ditugu.

SPRI Taldearen Enpresa Digitalaren esparruan online emandako prestakuntza dugu ikastaro hau.

 

2022ko otsaila

Branded Content ikastaroa – (Online) –  2021eko ekaina

Branded Content ikastaroa – (Online) – 2021eko ekaina

Gaur egun, Branded Content kontzeptua marketing eta publizitate-agentzia guztien ahotan dago, eta markek eduki mota hori ezarri nahi dituzte beraien kanpainetan.

Abiapuntu honetatik, formakuntza honetan Branded Content edukiak zer den landu ditugu. Ikasleekin batera, modu praktikoan, marka-edukiak identifikatzen eta sortzen ikasi dugu. Baita ze sare sozialetan zabaldu behar ditugun eduki hauek: nola, noiz eta zer. Enpresa eta erakundeentzat, Branded Content plangintza ikasteko bideratuta dagoen ikastaroa izan da.

 

HELBURUAK

Ikastaroaren helburua ikasleek Branded Content kontzeptua ezagutzea da, baita marka-edukiak sortzen eta horien emaitzak neurtzen ikastea ere. Era berean, emaitza horien neurketa bizkortzen dituzten tresnak eta marketing biralaren abantailak ikusi ditugu.

 

EGITARAUA

ZER DA BRANDEND CONTENT

  • Komunikazio-kanalen bilakaera eta azterketa
  • Zer da Branded Content-a?
  • Branded Content motak
  • Branded Content-en abantailak

PLAN ESTRATEGIKOA

  • Marka aktibatzeko eta komunikatzeko plan estrategikoa
  • Marka-edukiak sortzeko tresnak
  • Zer da Storytelling-a?

EDUKIEN PLANA

  • Sare sozial berriak
  • Sare sozialetako edukien plangintza
  • Nola kudeatu, neurtu eta kontrolatu edukien plangintza
  • Kudeatzeko eta neurtzeko tresnak

KASU PRAKTIKOAK

  • Mundu mailako adibide aipagarrienak
  • Euskal Herri mailako adibideak

 

NORI ZUZENDUA

Marketing Departamentuei, Marketing eta Social Media arduradunik ez duten ekintzaileei, Giza Baliabide departamentuei.

 

 

2021eko ekaina

Markagintza eta marketina ostalaritza sektorean – 2021eko maiatza

Markagintza eta marketina ostalaritza sektorean – 2021eko maiatza

Ostalaritza sektorean, marka modu estrategikoan kudeatzea geroz eta garrantzi gehiago izaten ari da. Josu Bergara publizista eta markagintzan adituak Leioako Ostalaritza Eskolan eskeini duen hitzaldi honetan, gai ugari jorratu dira: negozioen izenak, marken arkitektura, marka berri baten sorrera edo bezeroen fidelizazioa, besteak beste.

Ikasleek dinamika praktikoetan parte hartu dute, eguneroko adibideak aztertu eta burutü agentzian landutako proiektu arrakastatsuak ezagutu dituzte.

 

 

2021eko maiatza

Markagintza eta Social Media Marketing ikastaroa – 2021eko otsaila

Markagintza eta Social Media Marketing ikastaroa – 2021eko otsaila

Enpresa, elkarte zein erakundeentzat testuinguru digitalean marka zaintzea ezinbestekoa bihurtu da. SPRI Taldearekin elkarlanean antolatutako ikastaro honetan, marka mundu digitalean kudeatzeko formakuntza argia eta zehatza eskaintzen dugu.

Edukien estrategia definitzea, markaren tonua eta diskurtsoa koherentea izatea edo sare sozialetan publikoarentzat interesgarriak diren ekintzak sortzea. Gure ibilbide profesionalak ematen digun ikuspegi eraginkor eta praktikotik gai hauek eta beste batzuk jorratzen ditugu. Gainera, marketing digitalean eta markagintza kontsultoretzan espezializatutako agentzia garenez, adibide zehatzak eta kasu praktikoak erakusten ditugu.

2021eko otsaila – Online