Uda gozatu, liburuak maitatu

Uda gozatu, liburuak maitatu

Burutü publizitate agentzian oporrak hartuko ditugu laster. Uztailaren 30etik irailaren 1era burutükideok deskantsatzen eta disfrutatzen egongo gara, irailean indarrak hartuta bueltatzeko eta Markagintzan, Publizitatean, Marketing Digitalean eta Komunikazioa Estrategikoan lanean gogotsu jarraitzeko prest.

Hala ere, oporretara joan baino lehen datozen asteotan liburuak maitatzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Hori dela eta, burutükide bakoitzak liburu bat gomendatuko dizuegu jarraian:

 

Josu Bergara. ➡️ “Kontrako eztarritik”. Uxue Alberdi.

Eneritz González. ➡️ “12 reglas para vivir”. Jordan B Peterson.

Pablo Domínguez. ➡️ “Perro apestoso”. Colas Gutman, Marc Boutavant.

 

Laura Almazán. ➡️ “Coñodramas”. Raquel Córcoles (Moderna de pueblo).

 

Ainara Menoyo. ➡️ “El haiku de las palabras perdidas”. Andrés Pascual.

Melissa Manso. ➡️ “Las vidas que dibujamos”. Óscar Alonso (72 kilos).

Jone Etxabe. ➡️ “Aitaren etxea”. Karmele Jaio.

 

Opor zoriontsuak izan ditzazuen opa dizuegu.

Spot web kategorian estrategia onenari saria jaso dugu

Spot web kategorian estrategia onenari saria jaso dugu

“Dena hasten da liburudendan” kanpainan Burutü agentziako talde kreatiboak egindako lanagatik sarituak izan gara “Publifestival: Nazioarteko giza-publizitatearen jaialdian“.

Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntz Politika Sailarentzat egindako publizitate kanpaina dugu “Dena hasten da liburudendan”. Kultura arloko hainbat erakundeen eta eragileen interesak batu ditugu ekintza honetan, liburudendak, idazleak, itzultzaileak, Euskadiko Liburu – Ganbara – Euskal Editoreen Elkartea, EIE – Euskal Idazleen Elkartea, Euskadiko Editoreen Elkartea eta Euskadiko Idazleen Elkartea, besteak beste. Spot publizitario bat sortu dugu; bertan, protagonistek liburu baten lehen estrofa irakurtzen dute.

Kanpaina emozional eta hurbila izan da lan honen emaitza, non literaturarekiko ilusioa eta maitasuna transmititzea lortu dugun, euskal autore, argitaletxe, elkarte eta erakundeen kolaborazioarekin.

Eskerrik asko guztioi!

Markagintza eta marketina ostalaritza sektorean – 2021eko maiatza

Markagintza eta marketina ostalaritza sektorean – 2021eko maiatza

Ostalaritza sektorean, marka modu estrategikoan kudeatzea geroz eta garrantzi gehiago izaten ari da. Josu Bergara publizista eta markagintzan adituak Leioako Ostalaritza Eskolan eskeini duen hitzaldi honetan, gai ugari jorratu dira: negozioen izenak, marken arkitektura, marka berri baten sorrera edo bezeroen fidelizazioa, besteak beste.

Ikasleek dinamika praktikoetan parte hartu dute, eguneroko adibideak aztertu eta burutü agentzian landutako proiektu arrakastatsuak ezagutu dituzte.

 

 

2021eko maiatza

Markagintza eta Social Media Marketing ikastaroa – 2021eko otsaila

Markagintza eta Social Media Marketing ikastaroa – 2021eko otsaila

Enpresa, elkarte zein erakundeentzat testuinguru digitalean marka zaintzea ezinbestekoa bihurtu da. SPRI Taldearekin elkarlanean antolatutako ikastaro honetan, marka mundu digitalean kudeatzeko formakuntza argia eta zehatza eskaintzen dugu.

Edukien estrategia definitzea, markaren tonua eta diskurtsoa koherentea izatea edo sare sozialetan publikoarentzat interesgarriak diren ekintzak sortzea. Gure ibilbide profesionalak ematen digun ikuspegi eraginkor eta praktikotik gai hauek eta beste batzuk jorratzen ditugu. Gainera, marketing digitalean eta markagintza kontsultoretzan espezializatutako agentzia garenez, adibide zehatzak eta kasu praktikoak erakusten ditugu.

2021eko otsaila – Online

Startup: Markaren kudeaketa digitala eta Social Media Marketing – 2020ko urria / 2021eko otsaila

Startup: Markaren kudeaketa digitala eta Social Media Marketing – 2020ko urria / 2021eko otsaila

Bic Bizkaian, teknologia eta bio-osasun sektoreko startup eta ekintzaileentzat espezializatutako inkubagailuan, Marketing Digitalari eta Brandinari buruzko prestakuntza pertsonalizatua eskaini dugu, parte hartu duten 10 enpresa bakoitzarentzat Social Media Plan bat garatzeko helburuarekin.

Startup-en ekosistema aldakor honetan, osasun-egoera eta digitalizazioarengatik nabarmenduta ikusi dena, marka balio handiko aktibo digital gisa lantzea izan da ardatz nagusietako bat. Baita haien sektorearen estrategia, tresna eta kanal espezifikoetan sakontzea ere.

2020ko urria / 2021eko otsaila