Nazioarteko saria jaso dugu: Summit Awards 2022

Nazioarteko saria jaso dugu: Summit Awards 2022

Nazioarteko sariak Burutü Euskal Herriko agentzia sarituenean kokatzen du

Burutü agentzian “Nik hitzematen dut. Y tú, ¿te comprometes?” kanpaina sortu genuen Uraren Euskal Agentziarentzat. Kanpainak “Not for profit” kategoriko brontze saria jaso du, Summit Awards-ek Portland-en (USA) antolatutako sarietan.

Uraren Euskal Agentziarentzat egindako sentsibilizazio kanpaina da, non ingurumena kontserbatzearen garrantzia transmititzen duen, urari eta hari ematen dizkiogun erabileretan arreta jarriz.

Azken 28 urteetan, Summit Awards erakundea sormen bikaintasunaren epaile nagusietako bat izan da, eta harro gaude arlo horretan aintzatetsiak izateaz.

Burutük euskaraz eta gaztelaniaz garatutako sormen-proposamena 19 herrialde baino gehiagoko agentzien proposamenen aurka lehiatuz saritu dute: Australia, Austria, Kanada, Danimarka, Alemania, Hong Kong, India, Jamaika, Koreako Errepublika, Mexiko, Pakistan, Puerto Rico, Hegoafrika, Espainia, Taiwan, Turkia, Arabiar Emirerri Batuak, Erresuma Batua eta Estatu Batuak.

 

Eskerrik asko guztioi!

 

Marka baten bideoan lengoaia bisual onenaren BRANDOR DOMINA

Marka baten bideoan lengoaia bisual onenaren BRANDOR DOMINA

Bizkaiko Foru Aldundiarentzat sortutako “Benetan Berezia” kanpainak BRANDOR DOMINA jaso du.

Bigarren urtez jarraian, Museoen egunerako egindako kanpainak sari bat jaso du. Kasu honetan, marka baten bideoan lengoaia bisual onenaren kategorian.

Errekonozimendu horrek ilusio berezia egiten digu, markagintzaren sektoreko profesionalak baitira obra horiek ebaluatu eta sariak emateaz arduratzen direnak.

Museoen Nazioarteko Eguna zela eta, kanpaina bat egin genuen “Benetan Berezia” kontzeptupean. Spot original bat garatu genuen eta, horren bidez, intriga eta sorpresa sentsazioak transmititzea lortu genuen.

Gainera, spot-a sare sozialen bitartez sustatu genuen, biralizazioa lortzeko eduki mota ezberdinak sortuz.

 

Eskerrik asko!

Linkedin, marka korporatiboa lantzeko estrategiak (online) – Otsaila eta maiatza 2022

Linkedin, marka korporatiboa lantzeko estrategiak (online) – Otsaila eta maiatza 2022

Ikastaro praktiko honetan Linkedin-ek, erreferentziazko sare sozial profesionalak, eskaintzen dituen aukerak ezagutuko ditugu. 4 orduz sare honetako tresnak ezagutu, ikasi eta optimizatuko ditugu.

Sare sozialen testuinguruaren laburpen batekin hasita, profil pertsonal bat eta orri korporatibo bat nola sortzen, kudeatzen eta finkatzen diren ezagutuko dugu, betiere ingurune digitalean marka landuz. Gainera, Linkedin Ads, Linkedin Talent Solutions eta Linkedin Recruiter bezalako tresnak aztertuko ditugu.

SPRI Taldearen Enpresa Digitalaren esparruan online emandako prestakuntza dugu ikastaro hau.

 

2022ko otsaila

10 urte sormena lantzen Burutü Agentzian

10 urte sormena lantzen Burutü Agentzian

Burutü agentzian 10 urte bete ditugu, eta hobekien dakigun eran ospatu nahi izan dugu, irribarre batekin eta originaltasunez.

Gure agentziaren filosofia korporatiboa laburbiltzen duen “Elkarrekin Burutü” abestia aurkezten dizuegu: sormena + ezagutza + pasioa.

Azkarregi joan dira hamar urte
egunetik egunera ametsak bete,
ekinaren ekinez, bidean aurrera eginez,
eta emandako hitza bete.

Elkarrekin burutü
Pausoz-pauso burutü
beti aurrera burutü
esan eta burutü

 Briefing eta kontrabriefing,
taldeko dinamikak egin,
telefono deien artean
online bilera bat-batean.

Elkarrekin burutü
Pausoz-pauso burutü
beti aurrera burutü
esan eta burutü

 

Ahotsak: Eneritz González, Pablo Domínguez, Josu Bergara, Laura Almazán, Ainara Menoyo, Jone Etxabe, Melissa Manso y Naia Azpiazu.
Letra eta musika: Josu Bergara
Moldaketak eta musika-ekoizpena: D.S. Damián
Grabaketa estudioa: Blue Bayou Recording Estudios.
Grabaketa eta ikus-entzunezko edizioa: Jabi Jubera
Ideia originala: Burutü

Egunetik egunera hazten, ekinaren ekinez eta ilusioz

Marka, publizitate eta komunikazio estrategikoko proiektuen arduradun bezala hainbat agentzia eta enpresetan urte batzuk eman ondoren, 2011 urtean Eneritz Gonzalez, Pablo Dominguez eta Josu Bergara-k Burutu agentzia sortu zuten.

Gutxinaka Burutü handitzen joan da, eta gaur egun, markagintza, publizitatea eta komunikazio estrategikoarekin lotutako era guztietako proiektuak garatzeko ezagutza, talentua eta esperientzia duten 8 profesionalek osatzen dute lantaldea.

Gure proiektua pertsona askoren laguntzarekin hazi da, eta hemendik eskertu nahi diegu haien inplikazioa eta babesa. Orain arte lanean jardun dugun eta jarduten ari garen bezero guztietatik hasi eta burutustyle asko duten hornitzaile eta kolaboratzaile sare geroz eta zabalago bateraino. Eta nola ez! Ibilbide profesionala osatzeko helburuarekin Burutütik igaro diren pertsona guztiei.

ESKERRIK ASKO GUZTIOI!

Branded Content ikastaroa – (Online) –  2021eko ekaina

Branded Content ikastaroa – (Online) – 2021eko ekaina

Gaur egun, Branded Content kontzeptua marketing eta publizitate-agentzia guztien ahotan dago, eta markek eduki mota hori ezarri nahi dituzte beraien kanpainetan.

Abiapuntu honetatik, formakuntza honetan Branded Content edukiak zer den landu ditugu. Ikasleekin batera, modu praktikoan, marka-edukiak identifikatzen eta sortzen ikasi dugu. Baita ze sare sozialetan zabaldu behar ditugun eduki hauek: nola, noiz eta zer. Enpresa eta erakundeentzat, Branded Content plangintza ikasteko bideratuta dagoen ikastaroa izan da.

 

HELBURUAK

Ikastaroaren helburua ikasleek Branded Content kontzeptua ezagutzea da, baita marka-edukiak sortzen eta horien emaitzak neurtzen ikastea ere. Era berean, emaitza horien neurketa bizkortzen dituzten tresnak eta marketing biralaren abantailak ikusi ditugu.

 

EGITARAUA

ZER DA BRANDEND CONTENT

  • Komunikazio-kanalen bilakaera eta azterketa
  • Zer da Branded Content-a?
  • Branded Content motak
  • Branded Content-en abantailak

PLAN ESTRATEGIKOA

  • Marka aktibatzeko eta komunikatzeko plan estrategikoa
  • Marka-edukiak sortzeko tresnak
  • Zer da Storytelling-a?

EDUKIEN PLANA

  • Sare sozial berriak
  • Sare sozialetako edukien plangintza
  • Nola kudeatu, neurtu eta kontrolatu edukien plangintza
  • Kudeatzeko eta neurtzeko tresnak

KASU PRAKTIKOAK

  • Mundu mailako adibide aipagarrienak
  • Euskal Herri mailako adibideak

 

NORI ZUZENDUA

Marketing Departamentuei, Marketing eta Social Media arduradunik ez duten ekintzaileei, Giza Baliabide departamentuei.

 

 

2021eko ekaina