MARKETIN DIGITALA ETA BRANDED CONTENT

EKONOMISTAK

Kudeaketa sozial ertaina, online komunikazio estrategiko eta koherentearen oinarri

Erronka Ekonomisten Euskal Elkargoaren proiektu eta dinamiken komunikazioa planifikatzea eta bultzatzea.

Ekonomisten Euskal Elkargoak, Euskadiko ekonomialariak ordezkatzen dituen erakundeak, bere online bidezko komunikazioa indartzeko erronka planteatu zigun. Proiektuari aurre egiteko eta esparru digitalean markaren esentzia eta nabaritasuna bultzatzeko marketin digitaleko plan sendo bat planteatu dugu.

Marketin digitala · Branded content

Soluzioa: marketin digitaleko plan integrala.

Ekonomisten Euskal Elkargoaren markaren esentzia ezagutzeko asmoz, eta bereziki, eremu digitalean bere egoera zein den zehazteko, markaren auditoretza digitala garatu dugu. Horrela, ondorio orokor batzuen bidez eta markagintzako hausnarketa estrategiko baten bitartez, epe ertain eta luzerako helburuak definitu ditugu.

Marketin digitaleko plan bat garatu dugu, markak transmititzen duena identifikatzen eta haren benetako esentzia marrazten laguntzen diguna, baita elkargoaren komunikazioari aldaketa eta dinamismoa ekartzen diona ere.

Ekonomistak marketing digitala - Burutü
Markaren
gogoeta estrategikoa

Ekonomistak – Ekonomisten Euskal Elkargoaren markaren analisi estrategiko sakon baten bidez, markarentzat egungo planteamendu dinamikoago bat garatu dugu.

Markaren balioak eta ezaugarriak definitzeko eta nabarmentzeko aldeko apustua egin dugu, publiko objektibo ezberdinetan eragiteko eta elkartea lanbidearen erreferentea bihurtzeko asmoz. Baita marka digitalki transformatzea ere, Elkargoa eremu digitalean erakunde malgu eta arin bat bihurtuz.

Laburbilduz, Ekonomistak – Ekonomisten Euskal Elkargoa marka topagune profesionala, irekia eta parte-hartzaile bezala aurkezten dugu, lanbidea indartzen eta bermatzen duena.

Ekonomistak marketing digitala - Burutü

Social Media Marketing
plana

Marka digitala aktibatzeko helburuarekin, social media plan estrategiko bat planteatzen dugu, Ekonomisten Euskal Elkargoaren online komunikazioari plangintza eta koherentzia bat ematen diona. Bertan, ekintza plana eta kronograma definitu ditugu, aldez aurretik zehaztutako helburu espezifiko batzuei erantzuna ematen dieten jarraibide zehatz batzuekin.

Inbound marketing eta branded content ekintzen bidez, egungo publikoari eta publiko potentzialari markarekin konektatzera gonbidatzen dituzten eduki lerro interesgarri eta erakargarriak garatu ditugu. Horrela, sarean parte-hartzea sustatzea eta elkarrizketak modu hurbil eta dinamikoan abiaraztea ere lortzen dugu.

Horrekin guztiarekin, gaurkotasuna eta malgutasuna transmititzen duen unibertso grafiko propio eta koherente bat garatu dugu. Honen bidez, erabiltzaile potentzialak markara hurbiltzea, eta egungo elkargokideek haien kidetzaz harro sentitzea lortu dugu.

 

 

 

Emaitza: online bidezko komunikazio estrategiko eraginkor eta diferentziala.

Gaur egun, Ekonomisten Euskal Elkargoaren sare sozialen profilek modu erakargarri eta berritzaile baten transmititzen dute markaren esentzia. Zabaltzen den eduki digitalean kalitatea gailentzen da kantitatearen gainetik, eta beraz, erabiltzailearen parte-hartzea handitzea lortu da.

Gainera, sare sozial ezberdinetan profil berrien sorkuntzarekin, publiko target gazteenarekin konektatu dugu marka. Emaitza gisa, nabaritasunean hazkunde bat izatea eta komunitate digitala nabarmenki handitzea izan dugu, batez ere unibertsitateko eta graduatu berrien kolektiboaren artean, elkargoarentzat kolektibo estrategikoa dena.

Azken finean, elkargoaren online komunikazioari koherentzia eta logika bat ematen diogu, bezeroarekin koordinatutako plangintza baten bidez. Hala, bere eskaintza publiko objektibo ezberdinetara modu erakargarriak hurbiltzen laguntzen diogu.