PACKAGING ETA WEBGUNE KORPORATIBOA – CONSERVAS CODESA
GOGOETA ESTRATEGIKOA ETA MARKAREN UNIBERTSO BISUALAREN BIRDISEINUA
Erronka Markaren atributuak babestuko dituen unibertso propioa eta bereizgarria garatzea eta bateratzea
Conservas Codesa duela 40 urte baino gehiagotik kalitate handiko kontserbak eskaintzen dituen marka kantabriarra da. Horretarako, lehengairik onenak erabiltzeak eta kontserba-maisu gisa hirugarren belaunaldiko familia-enpresa izateak ematen duen esperientzia dituzte abiapuntu.
Soluzioa Markaren gogoeta eta unibertso grafikoaren birdiseinua, Conservas Codesaren berezko nortasuna indartzeko
Markaren atributuak eta balioak aztertu ondoren, markan presentzia duten kontaktu-puntuekin, planteamendu grafiko dotore, koherente eta ezagun berri bat garatu genuen. Horrez gain, komunikazio- eta publizitate-euskarriak garatu izan ditugu: katalogo korporatiboak, aurkezpenak, buletinak eta abar.
Emaitza gisa, Conservas Codesaren esentzia transmititzen duen unibertso propio bat eman diogu markari, marka espazio propio eta malgu batera eramanez, etorkizunean merkatu eta produktu berriak sar daitezen.