KOMUNIKAZIO INSTITUZIONALA

EUSKO JAURLARITZA – ZAINDU KULTURA

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailerako publizitate eta komunikazio estrategikoko kanpainak sortu, diseinatu eta kudeatu ditugu.

Publizitate-kanpaina bat diseinatu genuen komunikabideetan, Eusko Jaurlaritzak hainbat kultura-diziplinatako artista eta erakundeei eskaintzen dizkien laguntzen berri emateko.

Publizitate sortzailea · Estrategia

Ideia sortzailea: Zaindu kultura

Covid-19 birusak ekarri zuen egoera bereziaren aurrean, Eusko Jaurlaritzak zenbait kultur esparruetan aritzen diren artistei eta erakundeei eskaintzen zizkien laguntzak komunikatzeko kanpaina berria sortu genuen komunikabideetan.


Kanpainaren
insight-a

Kanpainak bultzatzen duen insight nagusia kultura ondasun komuna, plurala eta parte-hartzaile bezala ulertzen oinarritzen da, hau da, kultura guztiona dela; eta, beraz, ezinbestekoa dela kultura eta bertan lan egiten duten pertsonak eta erakundeak zaintzea. Kanpaina komunikabide digitaletan, prentsan eta sare sozialetan zabaldu genuen.

zaindu kultura - burutü
zaindu kultura - burutü
zaindu kultura - burutü
Kultura
bultzatu eta balioetsi

Kultura bere forma guztietan sustatzeak eta baloratzeak duen garrantziaz gizartea sentsibilizatzeko, hainbat kontzeptu sortzaile garatu genituen.

Emaitza: Kanpainaren arrakastaren oinarria hainbat euskarritan izan duen eragina eta ikusgarritasuna izan da, bai online, bai offline. Kanpainak ikusgarritasun handia izan du, landutako estrategiari eta ekimen hori sustatzeko hautatutako publizitate-euskarriei esker.