MARKAGINTZA ETA HEZKUNTZA-MARKETINA – POLITEKNIKA TXORIERRI

HEGAN EGITEKO AUKERAK

Erronka Politeknika Txorierri marka, komunikazio-estrategia eraginkor baten bidez indartu eta finkatzea.

Politeknika Txorierri prestakuntza espezializatuko eta erreferentziako zentroa da Bizkaian, eta 40 urtetik gorako esperientzia du. Markak agertoki dinamikoago batera eboluzionatzeko eta aurrera pausu bat emateko, erronka hau planteatu zigun: Politeknika Txorierri marka indartu eta sendotzea.

Markagintza · Hezkuntza-marketina · Webgunea

Soluzioa: auditoria bisual eta semantikoa, komunikazio-estrategia berria birdefinitzeko.

Gogoeta estrategikoaren ondorioz, markaren balioak eta funtsa definitu ditugu, eta Politeknika Txorierri etengabeko bilakaeran dagoen erreferentziazko zentro gisa kokatu dugu.

Aholkularitza estrategikoa markagintzan

Nortasun grafikoa eta ingurune digitaleko komunikazioa, merkatuaren ebaluazioa eta Politeknika Txorierriko komunikazio-euskarriak barne hartzen dituen marka-analisi sakona egin dugu.

Azterketa horren ondorioz, diagnostiko integrala egin genuen, marka-balioaren proposamena eguneratzeko, eta marka-estrategia eraginkorrak diseinatu genituen Politeknika Txorierriko irudia indartu eta agertoki berrietara igotzeko.

Horrela, zehaztasunez definitu ditugu Politeknika Txorierriren funtsa eta nortasuna; etengabeko bilakaeran dagoen ikastetxe dinamiko gisa, pertsona bakoitzaren behar berezietara egokitzeko gai dena.

Horrenbestez, marka-tagline bat sortu dugu, “Hegan egiteko aukerak”, Politeknika Txorierrik etorkizun hurbilerako eskaintzen dituen aukerak modu eraginkorrean islatzen dituena.

Etorkizunera salto bat

Posizionamendu berria finkatzeko, kode bisual propioa, eskalagarria eta modulagarria sortu dugu; jatorrizko esentzia mantendu dugu, baina ikuspegi modernoagoa eta berrituagoa lortuz.

Politeknika Txorierriren nortasun berritik abiatuta, haren unibertso grafikoa zabaldu dugu. Unibertso grafiko aldakor, dinamiko eta arina sortu dugu, Politeknika Txorierriren etorkizuneko ikuspegia transmititzen duena.

Errotulazioa eta seinaletika

Markaren identitate bisuala zehaztu ondoren, ikastetxearen errotulazioa eta seinaletika garatu eta sortu dugu, unibertso grafikoa erabat integratzeko kanpoko zein barruko instalazioetan, eta, hartara, marka-esperientzia osoa, bakarra eta berdingabea eskaintzeko.

Horretarako, hainbat euskarri diseinatu eta ekoitzi ditugu, kanpoko totema, seinaleak eta ikastetxeko olana barne, Politeknika Txorierrin giro koherente eta gogoangarria sortzeko.

Politeknika Txorierri markagintza - Burutü
Politeknika Txorierri markagintza - Burutü
Politeknika Txorierri markagintza - Burutü

Markaren funtsa islatzen duen web modernoa eta funtzionala

Webgune berria garatu dugu: www.politeknikatxorierri.eus. Ikasle eta enpresa laguntzaileentzat gune interaktiboa eta irisgarria. Webgune korporatibo berri honen helburua erabiltzaile-esperientzia ezin hobea eskaintzea da, nabigazio intuitiboaren eta informazio-arkitektura argi eta eraginkorraren bidez.

Politeknika Txorierriren web berrirako, diseinu modernoa, malgua eta harkorra sortzea izan da gure estrategia. Erabiltzailearen esperientzian (UX) oinarritutako web-egitura garatu dugu, SEO eta linkbuilding estrategia integralarekin batera, webgunearen nabaritasuna eta trafikoa hazteko.

Emaitza: gogoeta estrategikoaren ondorioz, Politeknika Txorierriren marka indartu eta garatu genuen nortasun grafiko modernoagoa eta deigarriagoa bihurtuz. 

Koherentzia bisuala eta koherentzia semantikoa bermatzea lortu dugu komunikazio-euskarri guztietan, bai on line, bai off line, nortasuna eraginkortasunez indartzeko.

Gure esperientziaren bitartez, Politeknika Txorierrirentzat nortasun sendoa eta bereizgarria sortu dugu, hezkuntza-sektorean berrikuntzan eta kalitatean lider gisa sendotuz eta lehiakortasunean nabarmenduz.

Marka-adierazpen erraz antzematen da ingurune digitalean, eta horren isla da web berrira egindako bisiten hazkunde esponentziala. Politeknika Txorierriko xede-publikoari esperientzia hobea eskaintzen dion Ingurune digital nabigagarriagoa eta eskuragarriagoa lortu da.