hetel

 

HETEL – Markagintza eta komunikazio estrategikoa

Euskadiko gizarte ekimeneko lanbide heziketako elkartearentzat markagintza programa integrala eta estrategikoa. “Abantean” markaren esentzia berria asmatu eta zabaltzeko ekintza zerrenda luzea urteetan gauzatu dugu.

HETEL SARIA 2021

2021eko azaroaren 2an “LH eta enpresa inklusiboa” izenpean ospatutako HETEL SARIA ekitaldiaren komunikazioa garatu eta kudeatu genuen.
HETELen “Abantean” marka esentziaren balioak eta ezaugarriak transmititzeko, ikus-entzunezko piezak diseinatu genituen bigarren urtez. Aurtengo eta aurreko urteetako ekitaldiei buruzko informazio guztia biltzen duen mikrosite bat ere sortu genuen, ekitaldirako beharrezkoak diren euskarri guztiez gain: gonbidapenak, roll-up, argiztapena, bideo korporatiboa, etab.

Komunikazio Estrategia, Marketing Digitala, Marketing Estrategikoa

2021

FP Gertutik kanpaina: Lanbide Heziketa aurrez-aurre azaltzen

Lanbide Heziketaren aukerak zuzenean azaltzeko sormen kontzeptu berria garatu dugu: “FP Gertutik. Emakumeak  protagonista nagusiak izan dira bideo ezberdinetan, non Lanbide Heziketan izan duten esperientzia eta aukeratu dituzten zikloak azaldu dituzte. Ikus-entzunezko bakoitza modu erraz, ulergarrian eta erakargarrian landu dugu.

Komunikazio estrategikoa, Bideo Marketing, Hezkuntza marketing, Marketing digitala

2020

HETEL hezkuntza eskaintzaren Abantean katalogoa

2020/21 ikasturterako dagoen hezkuntza eskaintza orokorra jasotzen duen katalogoaren diseinua eta estruktura orokorra garatu dugu. Lanbide Heziketari buruzko informazioa ondo antolatu, formatu erakargarrian jaso eta ulertzeko erraza egin dugu. Horrez gain, “Abantean” marka estrategiarekin bat datorren nortasun grafikoa egokitu eta hobetu dugu.

Markagintza, Nortasun Grafikoa, Markaren esentzia

2020

Marketing soziala: emakumeak LH industrialean

#AitzindariakLH kanpaina osoa burutu dugu, Lanbide Heziketa industrialean lanean ari diren emakumeei ikusgarritasuna eman eta ziklo industrialetan matrikulatzera animatzeko helburuarekin. Spot-a era askotako kanal publizitario bidez zabaltzeaz gain, kanpainara egokitutako hainbat euskarri landu genituen prentsaurrekoan eta ikasketa zentruetan erabiltzeko.

Publizitate kanpaina, Sormena, Spot-a, Ikus-entzunezko publizitatea, Publicity-a

2019

Hetel Saria 2018_burutu

HETEL SARIA 2018

2018ko apirilean Bilboko BBK aretoan ospatu zen HETEL SARIA ekitaldia kontzeptualizatu eta komunikazio kudeaketak gauzatu genituen.

HETELen “Abantean” markaren balio eta ezaugarriak transmititzeko asmoz, ikus-entzunezko hainbat elementu diseinatu genituen. Musikatik hasi, bideo eta elementu grafikoetatik pasa eta mota guztietako euskarrietaraino: gonbidapenak, roll-up, argiztapena, bideo korporatiboa, etab.

Komunikazio Estrategia, Marketing Digitala, Marketing Estrategikoa

2018

Abantean solasaldiak

HETEL eratzen duten 23 zentroek eskaintzeko hitzaldi batzuk antolatu ziren. Zentro bakoitzak hizlaria bat gonbidatu zuen bere esperientzia laboral eta pertsonala ikasleekin elkar banatzeko asmoz. Modu honetan, lan merkatuari aurre egiterako orduan jarrera konstruktibo eta positiboak duen garrantzia transmititu nahi zen. Hizlarien artean Eider Merino txirrindularia eta Alex Txikon mendizalea azpimarratu daitezke.

Komunikazio Estrategia, Marketing Digitala, Marketing Estrategikoa

2017

E-motive

E-motive ekitaldia

E-motive proiektuaren aurkezpena antolatu genuen batxilergoko 80 ikasleentzako. HETELek koordinatuta eta Italia eta Europako Lanbide Heziketa zentroen sareen kolaborazioarekin, Fabrikazio Mekanikoko Diseinua goi mailako lanbide heziketa zikloaren nazioartekotzearen esperientzia proposatzen du. Modu horretan, ikastetxetik nazioarteko testuingurua bideragarria dela frogatzen dute eta ekitaldian, sektoreko profesionalen eta proiektuko kideen parte hartzearekin kontatu genuen. Azken hauek, teknologia berrien garapenaz eta hauek lan arloan zuten eraginaz aritu ziren.

Komunikazio Estrategia, Marketing Digitala, Marketing Estrategikoa

2017

Edukiaren digitalizazioa

Eremu digitaleko posizionamendua sustatzeko asmoz, web plataforma berria sortu genuen. Oinarrizko informazioa targetaren esku egoteak, heziketa eskaintzak eta mugikortasun programak aurkezteak, online medioetan egotera derrigortzen gaitu.

Komunikazio Estrategia, Marketing Digitala, Marketing Estrategikoa

2017

caso_amezti
Ikusentzunezko kaptazio kanpaina

Ikusentzunezko kaptazio kanpaina

Publikoaren ikuspuntuarekin bat zetorren spot berri baten garapena iradoki genuen hezkuntza eskaintza plazaratzeko. Honetarako, ikastetxe ezberdinetako ikasle zein irakasleen parte-hartzea izan genuen eta hauek dira matrikulazioa bultzatzen duten hizlariak.

Rebranding, Marka Aholkularitza, Estrategia, Spot-a

2016

Markagintza: Abanentean marka estrategia berria

Markak transmititzen dituen berrikuntza eta sormen balioak biltzeko, nortasun bisuala berritu genuen. Era berean, proposamen original bat eskaintzen zuen grafika berri baten kudeaketa estrategikoa proposatu genuen non hezkuntza gaurkotasunarekin lotzen genuen. Markaren irudi berria bultzatzen duten euskarrietara egokitu zen: webgunea, katalogo korporatiboa edo prentsa idatzia. Modu horretan, hezkuntza zentro guztien artean, elkartea bera ezberdin egiten zuen elementu bereizgarria bultzatu nahi genuen.

Rebranding, Marka Aholkularitza, Estrategia, Spot-a

2016

hetel