MARKAGINTZA ETA MARKETIN DIGITALA – YKR FISHING
GOGOETA ESTRATEGIKOA ETA MARKAREN BIRDISEINUA
Erronka Kirol-arrantzari lotutako marka batentzako markagintza eta marketin digitaleko estrategia definitzea
YKR Fishing markak lan paregabea egiten du merkatuan kirol-arrantzako amu eta kanaberarik onenak eskaintzeko. Arrantzaleek arrantzaleentzat sortutako produktuak.
Soluzioa Markaren gogoeta estrategikoa eta unibertso grafikoaren birdiseinua
Markagintzaren gogoeta estrategikoaren emaitza bezala, YKR Fishing-en balioak, atributuak eta markaren esentzia definitu ditugu. Prozesu honek marka-posizionamendu berri bat birplanteatzen lagundu digu, hau da, pertsonen buruan marka batekiko eraikitzen den ideia.
Era berean, berezia, modernoa eta gaur egungoa den unibertso grafikoa garatu dugu, nortasuna emanez. Osagarri gisa “glitch” erako animazio tipografikoak barneratu ditugu unibertsoan.