MARKAGINTZA ETA WEBGUNEAREN GARAPENA

BERDINSAREA

Erronka Markaren esentzia birdefinitzea, proiektua modernizatzeko eta berrabiarazteko.

EUDEL-ek, euskal udalerrien sarea dinamizatzeaz arduratzen den erakundeak, Berdinsarea proiekturako markagintzaren ariketa egitea eta webgune berriaren garapena eskatu zizkigun. Emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde eta indarkeria matxistaren aurka lan egiteko sortutako proiektua.

Gogoeta estrategikoa · Markagintza · Webgunea

Soluzioa: markaren hausnarketa estrategikoa eta webgune berri baten garapena.

Proiektuaren funtsa berdintasunaren aldeko eta emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako udal-programak eta -zerbitzuak bultzatzea, indartzea, koordinatzea eta ebaluatzea da. Oinarri horretatik abiatuta, asmo handiko hausnarketa bati ekin genion, marka eta haren komunikazio-kanal nagusia berrabiarazteko helburuarekin. Horrela, marka erreferente bihurtzen dugu, inplikatutako pertsona eta erakunde guztien inplikazioa eta aldaketa bultzatuz.

Berdinsarea branding - Burutü
Markagintza eta nortasun bisual
korporatiboaren birdiseinua

Proiektuaren eta aurretiazko identitatearen analisia egin ondoren, markaren esentziaren ardatz nagusiak eta hura babesten duten balioak definitu genituen. Sarearen dinamismoa eta izaera ireki, ausart eta parte-hartzailearen isla izango zen ikusizko identitate korporatibo berri bat lantzeko unea zen.

Horretarako, genero-berdintasunean oinarritutako nortasun grafiko moderno eta malgua garatu genuen. Markari nortasun bereizlea eta unibertso bisuala ematea erabaki genuen, publiko, ezaugarri eta errealitate desberdinetara egokitzeko gai dena, Berdinsareak beste marka instituzional batzuekin duen bizikidetza kontuan hartuta.

Berdinsarea branding - Burutü
Berdinsarea branding - Burutü
Berdinsarea branding - Burutü

Webgune korporatibo
berria

www.berdinsarea.eus webgune korporatibo berria garatu genuen. Herritarrei informazioa eskaintzeko online-komunikazio gune berri bat, genero-berdintasunari buruzko kontzeptu garrantzitsuenak landu eta hainbat dokumentu eskuragarri jartzen dituena. Gaurkotasuneko atal bat du, non proiektuaren mugarriak eta berdintasunari buruzko hainbat ohar islatzen diren.

Gainera, udalerrien arteko lotura eta teknikarien eta politikarien arteko elkarrizketa-gune gisa funtzionatzen du webguneak. Horretarako, Berdinsarearen barruan gertatzen diren proiektuen ezagutza- eta lan-biltegi gisa jarduten duen intranet dinamikoa garatu genuen.
Plataforma berria ikuspegi praktiko batetik pentsatuta dago; argitasunari, irisgarritasunari eta erabiltzailearen esperientziari lehentasuna emanez. SEO estrategia, linkbuilding-a eta euskarri mota guztietara egokitutako web plataforma modu integralean landu genituen.

 

 

 

Emaitza: Nortasun grafiko berria atera ondoren, Berdinsarea markak bultzada handia izan du, proiektuaren izaezaren isla izanik. Gainera, pixkanaka, ikusgarritasuna irabazi du nortasun propioa lortuz.

Webgune berriaren garapenari esker, proiektua eta honen helburuak hobeto transmititu ahal izan dira, eta informazioaren eta parte-hartzaileen arteko elkarreraginerako gune bihurtu da. Horrela, trafikoa bideratu da webgunera, hau Berdinsarearen interakzio eta komunikazio gune nagusi bihurturik.