HEZKUNTZA-MARKETINA – MARKAGINTZA ETA KOMUNIKAZIO ESTRATEGIA

SAN NIKOLAS IKASTOLA – Erdigunean zu

Erronka Gogoeta estrategiko bat egitea markaren esentzia identifikatzeko eta haren komunikazio-diskurtsoa berritzeko.

San Nikolas Ikastola Getxon (Bizkaia) kokatuta dagoen hezkuntza zentro kooperatiboa da, 1-16 urte bitarteko hezkuntza eskaintzen duena. Marka birposizionatzeko eta modernizatzeko markagintza hausnarketa bat garatu dugu, eta ikastolari bere komunikazio estrategia berriarekin lagundu diogu.

Markagintza · Publizitate kanpaina integrala · Webgunea

Soluzioa: markaren hausnarketa estrategikoa, komunikazio estrategian aholkularitza eta identitate grafiko berriaren garapena.

Markagintza hausnarketa estrategikoa

Markaren azterketa estrategiko bati esker, komunikazio-gune berri bat eraiki dugu ikastolarentzat.

Marka hausnarketa estrategikoa garatu dugu, publiko objektiboa, marka adierazpenerako balioak eta mezuak, eta merkatuan izango duen posizionamendua definitzeko.

Aholkularitza estrategikoa komunikazioan

Komunikazio estrategikoko aholkularitza plan bat landu dugu, San Nikolas Ikastolako taldeari komunikazioaren plangintzan laguntzeko helburuarekin.

Markak bere stakeholder edo publiko objektiboekin dituen harreman kontaktu-puntuak aztertu ditugu. Informazio horretatik abiatuta, hainbat ekintza landu ditugu, bai online bai offline, komunikazio estrategia oso bat garatzeko.

Identitate grafiko berria, unibertso grafiko malgua

Hausnarketa estrategikoa hartu dugu abiapuntutzat, modernoagoa eta gaurkotuagoa den identitate berri bat sortzeko.

San Nikolas Ikastola marka berriz diseinatu dugu, nortasun propioa lortuz. Irudi bereizgarria sortu dugu hezkuntza-merkatuan.

Haur baten begiradaren bitartez borobil bat marraztea nolakoa litzatekeen irudikatu dugu. Elementu geometriko horri esker, identitate grafiko malguagoa lortu dugu, askoz ere hurbilagoa eta dibertigarriagoa.

Publikoarekin konektatzeko
identitate semantikoa

Identitate bisual korporatibo berria izateaz gain, San Nikolas Ikastolarako tonu eta diskurtso berri bat behar genuen.

Ardatz komunikatibo nagusietatik abiatuta, “Erdigunean zu” leloa ere sortu genuen, non ikastetxeko ikasleak epizentroa diren. Marka-balioak hitzez adierazi, komunikazio-estrategia bultzatu eta indartzeko.

Errotulazioa eta seinaletika,
dinamikoa eta egungoa

Identitate bisual korporatiboa definitu ondoren, zentroaren errotulazio eta seinaletika berria garatu eta ekoiztu dugu. Ikastolako unibertso grafikoa gune guztietara egokitu dugu, eraikin eta espazioen arteko kohesioa lortuz.

Publizitate integraleko kanpaina

Bosgarren urtez jarraian, publizitate-kanpaina integral bat diseinatu eta garatu dugu, ikastola bere publiko objektiboarekin hurbiltzeko. Aurrez definitutako marka-esentziatik abiatuta, kanpainako unibertso grafiko espezifiko bat landu dugu.

Kasu honetan, collage erako kontzeptu sortzailea garatu dugu, non familia eta ikasleen irudi ezberdinak eskuz margotutako elementu grafikoekin batu ditugun, markaren esentzia berreskuratuz.

Ardatz nagusitzat spot publizitario bat sortu dugu, off-eko ahots batekin. Iragarkiak ikastolaren eta bereziki San Nikolas Ikastolaren baloreak eta ardatz nagusiak azaltzen ditu. Kanpaina indartzeko, online eta offline ekintzak eta euskarriak erabili ditugu.

San Nikolas Ikastola markagintza - Burutü
San Nikolas Ikastola markagintza - Burutü
San Nikolas Ikastola markagintza - Burutü

Webgune
korporatibo berria

Ikastolaren webgune korporatibo berria, www.sanikolas.eus, zehaztu eta garatu dugu

Online bidezko komunikazio kanal berria garatu dugu, ikastolak eraikitzen duen komunitatea zein familien informazio iturria izateko. Erabiltzailearen irisgarritasunari eta esperientziari lehentasuna ematen dion ikuspuntu praktiko eta arin batetik eraikita dagoen gunea da.

Euskarri guztietara egokitzen den diseinu moldagarriko (responsibe) webgunea da: smartphone, tabletak, SEO, linkbuilding, posizionamendua eta edukien sorkuntza estrategia modu integralean landu dugu.

 

Emaitzak

Nortasun grafiko berriaren diseinuarekin eta markagintza estrategia gauzatzearekin, San Nikolas Ikastola marka bultzatu da izaera bereizgarri eta berrituarekin, hezkuntza zentroa merkatuan funtsezko kokapen estrategikoak kokatu duena.

Izan ere, San Nikolas Ikastola markaren nabaritasuna nabarmenki handitu da ingurune geografikoan, eta matrikulazio kanpainarekin, marka ezagutzera emateaz gain, matrikulatutako kopurua handitzea lortu dugu, aurreko urtearekin alderatuta.

Diskurtso propioarekin komunikatzeko esentzia berria. Ikuspegi estrategiko berriak ikastolaren komunikazioa eraldatu du azken urteotan.