HEZKUNTZA-MARKETINA – PUBLIZITATE-KANPAINA
HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALAK
Ikasleak erakartzeko matrikulazio-kanpainaren garapen integrala
Erronka Hizkuntza Eskola Ofizialen marka indartzea eta 2025-2026 ikasturteko matrikulazioa batera sustatzea.
Euskadiko Hizkuntza Eskola Ofizialek matrikulazioa sustatzeko publizitate-kanpaina bateratua egiteko beharra partekatu zuten Burutü agentziarekin. Kanpaina honetan kontuan hartu behar HEOI-ren sarea 14 ikastetxek osatzen dutela, bakoitzak kokapen, ezaugarri eta errealitate ezberdinak izanik.
Talde-lana eta ikastetxe bakoitzarekiko antolamendua eta koordinazioa funtsezkoak izan dira komunikazio- eta publizitate-kanpainako estrategia integrala garatzeko.
Hezkuntza-marketina – Publizitate-kanpaina
Soluzioa: markaren hausnarketa eta bateratutako komunikazio-estrategiaren definizioa.
Markari buruzko hausnarketa egin ondoren, eta HEOI-ren sarearen zuzendaritza-taldearekin batera, markaren balioak, atributuak eta esentzia definitu genituen.
Bosgarren urtez jarraian, matrikulazioa sustatzeko kanpaina integrala, bateratua eta publikoari zuzendua sortu eta diseinatu genuen.
Spot-a
ikus-entzunezko edukia
Hizkuntza bat ikastean benetan irabazten den guztian zentratzen den intsight batetik abiatzen den publizitate-kontzeptu bat landu eta spot bat garatu genuen, ikaskuntza hizkuntza-ezagutza berriak lortzetik askoz harago doala ulertuz.
Hizkuntza bat ikasteak loturak, konfiantza eta aukera berriak irabaztea esan nahi du: pertsona gehiagorekin komunikatu ahal izatea, segurtasun handiagoz parte hartzea, beste kultura batzuk deskubritzea eta mundua ulertzeko modu propioa zabaltzea. Ideia horretatik abiatuta, copy deigarri eta hurbil bat sortu genuen, target-arekin emozionalki konektatzeko eta hizkuntza berri bat ikastean sortzen diren onura guztiak balioan jartzeko diseinatua.
Komunikazio estrategia
zuzena eta eraginkorra
Publizitate-kanpaina bat diseinatu eta garatu genuen, Hizkuntza Eskola Ofizialen marka modu zuzen, erakargarri eta modernoan ezagutarazteko, non sarea osatzen duten 14 ikastetxeak nabarmentzen diren.
Horretarako, eskola bakoitzeko zuzendaritza-taldearekin batera, kanpaina integral bat sortu eta koordinatu genuen. Grafika berri baten bidez eta marka bateko kide izatearen sentimendua landuz, kanpaina global bat sortu genuen. Euskarriak landu genituen: eskolen egunerokoan erabiltzeko, komunikabideetan txertatzeko, bai fisikoak eta baita digitalak ere, metrorako, trenerako eta markesinetarako kanpoko publizitateraji, merchandising-erako eta edukia Social Mediarako. Kanpaina Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetara zabaldu da.
Marka digitalizatzeko eta komunikazio-kanal berri bat aktibatzeko, sarearen profil ofizialak sortu, aktibatu eta inplementatu ditugu, ekintzen eta edukien kronograma bat sortuz, aurrez zehaztutako kanpaina-helburuak bete ahal izateko.
Emaitza: Komunikazio eta publizitate arrakasta
Kanpainak Hizkuntza Eskola Ofizialen marka sendotzea eta balioestea ekarri du. Kanpaina bateratua, komuna eta aldez aurretik zehaztutako estrategia egin izanak eragin positiboa izan du markan, eta horrek isla izan du matrikulazio-bolumenean.
Kanpainak ikusgarritasun nabarmena lortu du hiru lurraldeetan. Iragarkiek 110.000 bistaratze baino gehiago izan dituzte Youtubeko kanalean. Bideo bakoitzak, bataz beste, 50.000 bistaratze baino gehiago lortu ditu.
Laburbilduz, kanpainak aurreikusitako emaitzak eta ikusgarritasuna lortu ditu, eta eragin positiboa izan du Euskadiko Hizkuntza Eskola Ofizialen sarean.