3 Nazioarteko Sari Burutü agentziarentzat: CLAP 2025

3 Nazioarteko Sari Burutü agentziarentzat: CLAP 2025

Burutü agentzian oso pozik gaude jasotako hiru CLAP sariengatik. Sari hauek Iberoamerikako diseinu eta komunikazio bisualaren arloko nazioarteko sari garrantzitsuenetakoak dira. Aintzatespen honek sormena, gure bezeroekin batera garatzen ditugun proiektuen balio estrategiko eta soziala baloratzen dute.

Aurten, epaimahaiak Web & App-en eta Seinalizazio Grafikoko Sistemen Diseinuaren kategorietan egindako hiru lan nabarmendu ditu, honako proiektu hauengatik:

Kanpaina digital onena – “Euskara betiko”

Bezeroa: Zornotzako Barnetegia

Zornotzako Barnetegirako garatu genuen publizitate integralaren kanpainak 2024-2025 ikasturteko matrikulazioa sustatzea zuen helburu. Kontzeptu oso bisual eta sinbolikoa duen ardatz sortzailearen inguruan garatu genuen: tatuajea. Metafora bat, euskara ikastea betiko zurekin geratzen den zerbait dela irudikatzeko, bizitza osorako markatzen zaituena.

Kanpaina digital onena – “Izan eraldaketa, izan irakasle”

Bezeroa: BAM

Kanpaina integral bat garatu genuen Haur eta Lehen Hezkuntzako goi-mailako ikasketak eskaintzen dituen unibertsitate-zentro honetarako. Hezkuntzaren indar eraldatzailean zentratzen zen, irakasleen belaunaldi berriekin konektatzera bideratua. Publizitate-estrategia sortzailea eta integrala sortu genuen, publizitate digitala eta offline publizitatea uztartuz.

Seinaleztapen grafikoko sistemarik onena – Surfeko Herrien Sarea

Bezeroak: Ferrol Eskualdeko Concellos Mankomunitatea, Carballo (Galizia), Castrillón (Asturias), Ribamontán al Mar (Kantabria) eta Getxoko (Euskadi) udalak.

Markagintzako hausnarketa estrategiko batetik abiatuta, marka estrategia berri bat eta komunikazio ardatzetan oinarritutako nortasun bisual berria garatu genituen. Horrekin batera nortasun semantikoa landu genuen, «Compartimos la ola» taglinarekin, non turismo arduratsuak, kolektibitateak eta ondare naturalak bat egiten duten.

Bereziki eskerrak eman nahi dizkiogu Veredictas-eko epaimahaiari gure lana baloratzeagatik eta, batez ere, gure bezeroei Burutü agentziarengan konfiantza izateagatik. Sari bakoitza elkarlan baten emaitza da, non estrategia, sormena eta konpromisoa eskutik doazen.

Nazioarteko saria Burutü agentziarentzat: Summit Creative International Award 2025

Nazioarteko saria Burutü agentziarentzat: Summit Creative International Award 2025

Burutü agentzian zorioneko gaude: nazioartean ezaguna den Summit International Award saria jaso dugu, spot komertzial onenaren kategorian, “Euskara betiko. Un aprendizaje para toda la vida.Zornotzako Barnetegiarentzat egindako kanpainagatik.

Sormenaren, marketinaren eta publizitatearen arloan nabarmendutako proiektuei ematen zaien sari hau harro egoteko modukoa da gure taldearentzat. Hemen jaiotako proiektu bat, gure kulturan eta hizkuntzan errotua, nazioarteko testuinguru batean baloratua izatea oso errekonozimendu berezia da.

Saria Zornotzako Barnetegirako garatu dugun publizitate kanpaina integralari esker irabazi dugu, 2024-2025 ikasturteko matrikulazioa sustatzeko helburuarekin sortutakoa. Kanpaina egokitu eta malgua sortu genuen, ikuspegi berritzaile batekin, publikoarekin emozionalki konektatu duena.

Ardatz sortzailea kontzeptu oso bisual eta sinboliko baten inguruan eraiki genuen: tatuajea. Metafora hau euskara ikastea bizitza osorako markatzen zaituen esperientzia dela irudikatzeko erabili dugu.

Whatsapp marketing eta estrategia digitala – Uztaila 2024

Whatsapp marketing eta estrategia digitala – Uztaila 2024

Marka digitalaren estrategian Whatsapp gehitu nahi duten enpresa eta erakundeentzako ikastaroa. BIC Gipuzkoa, Enpresa Digitala eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan emandako online formakuntza, zeinetan komunikabideetako ordezkariek, lehen sektoreko erakundeek, erakunde publikoek eta euskal enpresek parte hartu duten.

Whatsapp marketing estrategia eta plangintza garatzeko formakuntza egokia da, eduki lerroak, whatsapp business, kanalak, komunitateak, jardunbide egokiak eta sare honetan publizitatea eta komunikazioa zabaltzeko ekintzen adibideak garatuz. Ohiko zalantzak ere argitzen dira, eta kasu praktikoak planteatzen dira.

 

 

Marketin digitala eta edukien kudeaketa – 2024ko martxoan

Marketin digitala eta edukien kudeaketa – 2024ko martxoan

2024ko martxoan, EHUko Publizitate eta Harreman Publikoetako eta Kazetaritzako graduetako ikasleei marketin digitalean eta edukien kudeaketan prestakuntza berezia eman diegu.
Adibide praktikoetan oinarritu dugu Leioako (Bizkaia) campuseko komunikazio-fakultatean eskainitako prestakuntza hau. Eduki eta gai horietako batzuk: marketin digitalerako plana, marka-estrategiak eta branded content sortzeko estrategiak, publiko objektiboen definizioa, buyer pertsona eta customer journey kontzeptuak, sustapen- eta biralizazio-estrategiak, emaitzen azterketa eta neurketa, besteak beste.

Martxoa 2024

 

Markagintza eta marketin digitaleko Startup teknologikoentzako formakuntza – 2023ko urritik 2024ko martxora

Markagintza eta marketin digitaleko Startup teknologikoentzako formakuntza – 2023ko urritik 2024ko martxora

Burutü agentzian, 5. urtez jarraian, markagintza eta marketin digitaleko estrategiari buruzko prestakuntza espezializatua eman dugu sektore farmazeutiko, biosanitario eta teknologikoko Startupentzat, BIC Bizkaia inkubagailuan (Zamudioko parke teknologikoan) BEAZen eskutik.

Hogeita hamar konpainia baino gehiagok parte hartu dute prozesu honetan, eta haiekin era pertsonalizatuan hausnarketa estrategikoa egin dugu. Hilabete hauetan honakoetan lan egin dugu:

Markaren garrantzia konpainiaren balio estrategiko gisa, hazkunde-testuinguru dinamiko batean. Inbertsoreen errondak, teknologia disruptiboak, etab.

– Konpainiaren helburuekin bat datorren plan digitala nola aktibatu, lan-metodologia eraginkor baten bidez.

Eskerrik asko BEAZ eta prestakuntza honetan parte hartu duten pertsona eta Startup guztiei.

2023ko urria- 2024ko martxoa