Google tresnak marka eta komunikazio-estrategian integratzea – 2024ko otsaila

Google tresnak marka eta komunikazio-estrategian integratzea – 2024ko otsaila

Google Workspace ezagutzeko prestakuntza praktikoa. 2 orduz, Google-en inguruko tresnarik garrantzitsuenak ezagutu, aztertu eta optimizatzen ditugu.

Google-eko prestakuntza-ikastaro honetan, parte-hartzaileek hainbat tresna aztertzen dituzte; besteak beste, Gmail, Drive, Calendar eta Meet. Prestakuntza honek teoria eta praktika konbinatzen ditu, ikaskuntza integrala bermatuz. Ariketa praktikoen bidez, tresna hauek erabiltzeko trebetasun sendoak lortzen dira, eta, horiek eraginkortasunez erabiltzen ikasteaz gain, eguneroko lanean eraginkortasunez integratzen ere ikasten da.

Gainera, tresna hauek marka eta komunikazio-estrategian duten garrantzia azpimarratzen da. Markaren identitatea indartzeko, barne eta kanpo-komunikazioa hobetzeko eta taldeen arteko lankidetza optimizatzeko nola erabil daitezkeen azpimarratzen da, beti ere erakundearen helburu eta balioekin bat datorrela.

Labayru Fundazioari eskainitako prestakuntza.

Otsaila 2024

 

Burutü AEBn saritua: Summit Marketing Effectiveness Award 2023

Burutü AEBn saritua: Summit Marketing Effectiveness Award 2023

Burutü agentzian Portland-eko (AEB) Summit Marketing Effectiveness Award 2023 saria jaso dugu CGB Fertility Unit-entzat garatu dugun publizitate-kanpaina integralagatik. Kanpainak platinum saria jaso du «Integrated Campaign, Consumer» kategorian.

 Landu genuen komunikazio- eta marketin-estrategiaren bidez, laguntza bidezko ugalketa-klinikaren marka berria merkaturatzeko publizitate-kanpaina integral bat diseinatu eta gauzatu genuen, “CGB Fertility Unit. Zugaz hasieratik” claim-arekin batera.

 Kanpainaren emaitza gisa, marka estatuko eta nazioarteko publikoarengana iritsi zen, lehiakideen aurrean nabarmentzen lagundu zuen ospea lortuz, eta eragin handia izan zuen Bilbon eta inguruetan.

 

Summit Marketing Effectiveness Award sariak estrategia eta eraginkortasuna erabiltzen dituen lan berritzaileagatik saritzen ditu enpresak.

Azken 30 urteotan, Summit Awards erakundea sormen-bikaintasunaren epaile nagusietako bat bihurtu da. Burutü agentziak garatutako sormen-proposamena 19 herrialde baino gehiagoko agentzien proposamenen aurka lehiatuz saritu dute.

ANUARIA Selección 2023 saria Burutü agentziarentzat

ANUARIA Selección 2023 saria Burutü agentziarentzat

Burutü agentzian ANUARIA Selección 2023 saria jaso dugu “produktu edo zerbitzu baten logotipo onenaren” kategorian, Ertibil Bizkaiarentzat garatutako nortasun grafikoaren birdiseinuagatik.

Garatutako markagintzaren hausnarketa estrategikoaren bidez, kultura-sektorean marka-posizionamendu berri bat birplanteatu genuen, Ertibil markaren nortasuna modu koherentean indartuz.

Gainera, markaren nortasun bisual berriari laguntzen zion unibertso grafiko malgu batean oinarritutako tipografia bakarra, modernoa eta egungoa garatu genuen. Euskarri guztietan sistema modular batekin espazio propioa sortzeko gai den marka, eta artea eta kultura era berri batean sustatzen dituen hizkuntza bisuala sortu genituen.

Diseinu Grafikoaren ANUARIA Sari Nazionala publizitate-sektorean erreferentea da, eta diseinuan, berrikuntzan eta publizitate-estrategian bikaintasuna erakutsi duten agentziei ematen zaie. Urtero, sari hauek kategoria desberdinetako lan nabarmenenak saritzen dituzte, hala nola publizitate komertzialeko kanpainak eta nortasun grafikoak. Estatu-mailako hainbat agentzia lehiatzen dira sari horiek lortzeko.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Veredictas-i emandako sariagatik, eta gure bezeroei, gugan konfiantza izateagatik eta gure bidaiaren parte izateagatik.

Branding eta Social Media Marketing arlo biosanitarioko eta sektore teknologikoko Startup-entzat – Urtarrila 2024 / Maiatza 2024

Branding eta Social Media Marketing arlo biosanitarioko eta sektore teknologikoko Startup-entzat – Urtarrila 2024 / Maiatza 2024

Startup-ak dinamismo handiko ingurune batean garatzen dira, beraz, ezinbestekoa da, tresna egokiak erabilita eta behar bezala landutako estrategia sendoa landuta, euren marka hazi eta garatzea. Horrez gain, funtsezkoa da Branding-a ingurune digitalean lantzea.

Premisa horrekin, beste urte batez, BEAZ-entzat, Startups BIC Bizkaia mintegian, Branding eta Marketing digitaleko prestakuntza pertsonalizatua eskaini diegu arlo biosanitarioko eta sektore teknologikoko enpresei, horietako bakoitzak Social Media Plan propio bat ezarri dezan.

Urtarrila 2022 – Maiatza 2022

Hamabi urte zure marka zaintzen

Hamabi urte zure marka zaintzen

Burutü agentzian sormenez beteriko hamabi urte ospatzen ditugu. Elkarrekin proiektuak errealitate bihurtzea lortu dugu ibilbide honetan. Markak konfiantza eta profesionaltasunetik maitatzen eta zaintzen jarraituko dugu.

12 urte markak eraldatzen, elkarrekin hazten, estrategia eta komunikazioa batzen, ezagutzak zabaltzen.
Hamabi urte ZURE MARKA ZAINTZEN.

Eskerrik asko bihotzez gure bidaiaren parte izan zareten guztioi!