Markagintza eta nortasun digitalaren kudeaketa – 2019ko maiatzetik abendura

Markagintza eta nortasun digitalaren kudeaketa – 2019ko maiatzetik abendura

BEAZ erakundearekin elkarlanean, markagintza eta nortasun digitalaren kudeaketan oinarritutako formakuntza eskaini diegu BIC Bizkaia inkubagailuan dauden startup enpresen arduradunei. Markak modu estrategikoan landu, gaur egun erabiltzen diren tresnak ezagutu eta epe luzean erabilgarria izango zaien social media plangintza bideratu dugu.

Formakuntza prozesuan bi atal nagusitu dira: teorikoan, startup enpresentzat bereziki prestatutako estrategia eta metodologiak ikasi dituzte. Praktikoan, proiektu bakoitzarentzat landutako tutoretzak gauzatu dira, ekintza planak eta helburu zehatzak identifikatuz.

2019ko maiatzetik abendura

Tokiko-markagintza: herri marka garatzen

Tokiko-markagintza: herri marka garatzen

Tokiko-markagintza edo herri marka lantzea lurralde bati izaera ematea da eta hori da, azken finean, markagintzaren helburua. Brandinak markak istorioz betetzen ditu: kontzeptuz, sentimenduz eta mezuz. Hiru atal horiei esker markaren nortasuna zehaztu dezakegu eta izaera horrek ildo koherente bat jarraitzeko aukera emango dio.

City (edo place) branding edo hiri markagintza landu duten zenbait kasu ezagutzen ditugu eta geroz eta udalerri gehiago dira hausnarketa hau egitera animatzen direnak. Burutün kasu batzuk ezagutzen ditugu eta beste zenbait prozesutan parte hartu izan dugu.

Hurrengo lerroetan egin berri diren herri marka garatzeko estrategia ezberdinak laburtu ditugu eta bidean zehar ezagutu ditugun adibide batzuk batu.

Place branding: tokiko-markagintza pausuz pausu.

Marka bat logotipotik harago doan izate bat da. Izan ere, kontsumitzaile batekin lotura emozionala bilatzen du, epe luzera mantenduko den harreman bat sortuz. Herri edo hiriez ari garenean eta hauei izaera bat landu nahi diegunean, ezinbestekoa da errealitatea ikustea, entzutea eta ulertzea. Hausnarketa horretatik sortuko diren ondorioek marraztuko baitute bidea eta bitarte horrek lortuko du etorkizuneko bisitariekin konexio bat sortzea.

Geroz eta gehiago dira eboluzio hori egitera animatzen direnak. Gizarteak izan duen eraldaketak, bidaiatzeko modura ere eragin dio eta, horregatik, herri, hiri zein herrialdeek interesgarria den diskurtso bat eskaini behar dute. Munduko eskaintza guztitik bereiztu behar dute beraien burua, bakarra egiten duten ezaugarriak azpimarratuz eta herritar eta erakunde guztiekin batera, nortasun berezi bat landuz.

Hor dago gakoa: herritar eta erakunde guztiekin batera. Elkarlanean, herritarrengandik herriarentzat.

Herri marka lantzeko printzipioak

Herri, hiri zein herrialde baten marka lantzen dugunean zenbait printzipio edo ideia eduki behar ditugu kontuan. Izan ere, marka berri baten garapenean ematen diren hasierako pausuak garrantzitsuak izango dira etorkizuneko egonkortasun bat posible egiteko.

  1. Berezitasun propioa aurkitu.
  2. Gogoragarria bihurtu.
  3. Elkarlanean osotu.
  4. Etorkizunera begira garatu.
  5. Iraunkortasuna bermatu.
  6. Koherentziatik elikatu.

City branding: adibide batzuk

Oso ohikoa da mundu mailako zenbait tokitan city branding estrategien garapena. Burutün ere, horietako batzuk landu ditugu, adibidez: Urola Garaia. Hona ezagunak izango dituzun beste kasu batzuk:

PORTO

 

HELSINKI

#ALWAYSBARCELONA

 

Euskal herri mailako adibideak

Mundu mailako adibideetatik harago, gertutasunera ekarri ditugun bi adibide batu ditugu ere. Aurten atera diren hiri edo lurralde marka hauek, Euskal Herri mailan “leku markagintzak” toki bat duela argi utzi dute.

ARRAS BAZTAN

Baztango udalak zenbait eragile ezberdinekin batera sortutako marka dugu “Arras Baztan”. Marka honen helburua, lurraldeari nortasuna ematea eta herritarren elkarlana sustatzea da.

Arras Baztan eragile ezberdinen parte-hartzeak eragin zuen barne-hausnarketa batetik jaio zen, herritarren dinamika ekonomiko eta soziala pizteko asmoarekin.

DONOSTIA

 

Edukia eskaintzeaz gain, marka batek maitemindu behar gaitu eta hori da, markagintzan adituak garenon lanik zailena. Tokiko-markagintza estrategia garatu duten toki gehiagorik ezagutzen al duzue?

Orri-markatzaile tipografikoa

Orri-markatzaile tipografikoa

Burutün liburuetan aurkituko ditugun tipografiak modu erraz batean identifikatzeko baliagarria den orri-markatzaile tipografikoa garatu dugu.

Paperezko orri-markatzailean liburu eta aldizkarien publikazioetan erabiltzen diren hogei tipografia erabilienen zerrenda aurkituko duzue: Arial, Baskerville, Bodoni, Caslon, Century Old Style, Garamond, Sabon, Palatino, Sanchez, Georgia, Baskerville Italic, Utopia, Times, Plantin, Athelas, Open Sans, Berling, Times New Roman, Helvetica eta Linux Libertine.

Horretaz gain, markatzaileak trokelatutako eta tamaina ezberdineko hiru lauki ditu. Modu honetan letrak banaka ikusteko aukera izango dugu, bakoitzaren detaile gehiago bereiziz.

Momentuz, orri-markatzailearen 500 ale inprimatu dira. Hauek gure bezero eta hornitzaileek jasoko dituzte. Opari original honi esker, udako irakurketak atseginagoak izango dira.

Tipografiaren garrantzia markagintzan
Marka baten nortasun bisuala garatzen dugunean, tipografia da oinarrizko elementuetariko bat. Branding proiektu baten baitan beharrezkoa da tipografia egoki baten aukeraketa. Honek, marka unibertso koherente, logiko eta ezberdina lantzeko aukera eskainiko digu. Familia tipografiko, talde eta sailkapen asko existitzen dira.