Summit Creative Awards 2023 saria jaso dugu

Summit Creative Awards 2023 saria jaso dugu

Burutü agentziak Politeknika Txorierrirentzat garatutako webgune korporatiboak Summit Creative Awards 2023 saria jaso du Portland-en (AEB). Webguneak “Education Website” kategoriko  zilarra saria irabazi du.

Webgune korporatibo berriak erabiltzaile-esperientzia ezin hobea eskaintzen du, nabigazio intuitiboaren eta informazio-arkitektura argi eta eraginkorraren bidez, diseinu moderno, malgu eta hartzailearekin.

Azken 29 urteetan, Summit Awards erakundea sormen bikaintasunaren epaile nagusietako bat izan da, eta harro gaude arlo horretan aintzatetsiak izateaz.

Burutü agentziak garatutako sormen-proposamena 19 herrialde baino gehiagoko agentzien proposamenen aurka lehiatuz saritu dute: Australia, Austria, Kanada, Danimarka, Alemania, Hong Kong, India, Jamaika, Koreako Errepublika, Mexiko, Pakistan, Puerto Rico, Hegoafrika, Espainia, Taiwan, Turkia, Arabiar Emirerri Batuak, Erresuma Batua eta Estatu Batuak.

Eskerrik asko guztioi!

Branding eta Social Media Marketing arlo biosanitarioko eta sektore teknologikoko Startup-entzat – Urtarrila 2024 / Maiatza 2024

Branding eta Social Media Marketing arlo biosanitarioko eta sektore teknologikoko Startup-entzat – Urtarrila 2024 / Maiatza 2024

Startup-ak dinamismo handiko ingurune batean garatzen dira, beraz, ezinbestekoa da, tresna egokiak erabilita eta behar bezala landutako estrategia sendoa landuta, euren marka hazi eta garatzea. Horrez gain, funtsezkoa da Branding-a ingurune digitalean lantzea.

Premisa horrekin, beste urte batez, BEAZ-entzat, Startups BIC Bizkaia mintegian, Branding eta Marketing digitaleko prestakuntza pertsonalizatua eskaini diegu arlo biosanitarioko eta sektore teknologikoko enpresei, horietako bakoitzak Social Media Plan propio bat ezarri dezan.

Urtarrila 2022 – Maiatza 2022

Zer da Threads?

Zer da Threads?

Threads, Instagram-en sare sozial berria, mezu laburrak argitaratzeko jaio da. Microblogging gune berri honekin testuak eta hariak gure jarraitzaileekin partekatu ahal izango ditugu. X-en, lehen Twitter zenaren, alternatiba dugu Threads.

Burutü agentziako taldean sare hau hobeto ezagutzeko gida bat prestatu dugu; kanal berri hau zer den eta nola erabili daitekeen ulertzeko hainbat gako, alegia.

Nola funtzionatzen du?

Erabilpenari dagokionez, gainontzeko sare sozialen dinamika berdina jarraitzen du. Erabiltzaileek 500 karaktere arteko testu-argitalpenak sor ditzakete, baita irudiak, bideoak, GIF-ak edo inkestak gehitu ere.

Honek ere edukia kudeatzeko algoritmoa du, pertsona bakoitzaren interesekin bat etor daitezkeen argitalpenak erakusten dituena.

Instagram-en bezala, Threads-ek bi modu ditu argitalpenak ikusteko. Lehenengoa eta lehenetsita, Zuretzat aukera ikusiko du erabiltzaileak. Hau da, jarraitzen dituen pertsonen argitalpenak eta gomendatutakoak nahastuta azalduko zaizkio. Bigarrena, ordea, Jarraitzen aukera dugu. Erabiltzaileak jarraitzen dituen pertsonen edukia ikusiko du soilik. 

Nola erabili Threads?

Instagrameko kontua izanez gero, ez da beharrezkoa izango kontu berri bat sortzea. Izan ere, Instagrameko profilaren informazioarekin hasi daiteke saioa.

Hasierako orrialdean ohiko aukerak aurkitu daitezke: bilatzailea, argitalpenak egiteko botoia eta izandako interakzioak eta jakinarazpenak, besteak beste.

Goialdean, Threads-eko logoa sakatuta, erabiltzaileak Zuretzat edo Jarraitzen  modua aukeratu dezake.

Argitalpen bat egin nahi izanez gero, erdiko botoia sakatu beharko da. Bertan, testua ez ezik, irudiak, traolak edo inkestak ere txertatu ahal izango dira.

Nola erabili dezakete markek Threads sare soziala?

Europan berria izan arren, aplikazio honek, milaka deskarga lortu ditu lehenengo egunetan, eta asko dira sare sozial berri honetara batu diren erabiltzaileak, batez ere, 15 eta 35 urte bitarteko gazteak.

Une honetan, aplikazioa modan dago eta oraindik goiz da enpresek aterako dioten etekinaren inguruan hausnarketa bat abiarazteko. Hala ere, esperientziak dio enpresentzat onuragarria dela marketin digitalean izaten diren joeren berri izatea.

Argi dago Threads jarraitzaileekin lotura izateko eta presentzia digitala indartzeko tresna baliagarritzat izango dugula datozen hilabeteotan eta dagoeneko hainbat markek profil berria zabaldu dute; Coca Cola, Netflix edo Adidas, besteak beste.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Burutü agentziako taldea ere Threads-en dago, bertan itxarongo zaituztegu!

Hamabi urte zure marka zaintzen

Hamabi urte zure marka zaintzen

Burutü agentzian sormenez beteriko hamabi urte ospatzen ditugu. Elkarrekin proiektuak errealitate bihurtzea lortu dugu ibilbide honetan. Markak konfiantza eta profesionaltasunetik maitatzen eta zaintzen jarraituko dugu.

12 urte markak eraldatzen, elkarrekin hazten, estrategia eta komunikazioa batzen, ezagutzak zabaltzen.
Hamabi urte ZURE MARKA ZAINTZEN.

Eskerrik asko bihotzez gure bidaiaren parte izan zareten guztioi! 

Burutü Berlinen saritua izan da: Red Dot Design Awards 2023

Burutü Berlinen saritua izan da: Red Dot Design Awards 2023

Burutüko lantaldeak garatutako “Museoen erroak. La sostenibilidad en las raíces de los museos” kanpaina Red Dot Design Awardsen saritua izan da, Brands & Communication Design kategorian, Berlinen ospatutako ekitaldian. Kanpaina hau Bizkaikoa-rentzako egin zen, Museoen Nazioarteko Eguna zela eta.

Sari hau diseinuaren arloan ospe handiko nazioarteko saria da, non saritutako proiektuen kalitatea eta berrikuntza aitortzen den. Aurreko edizioetan KIA, Acer edo Nestlé bezalako nazioarteko markak izan dira sarituak.

Hautagaiak publizitatean eta diseinuan adituak diren hainbat nazionalitateko 24 pertsonek osatutako epaimahaiak aztertzen ditu. Originaltasun, sormen, kalitate eta inpaktu irizpideen arabera proiektu irabazleak hautatzen dituzte. Lan bakoitza banan-banan aztertzen dute.

 

“Museoen erroak. La sostenibilidad en las raíces de los museos” Bizkaiko lurralde historikoko Museoen Nazioarteko Eguna zabaltzeko garatutako komunikazio eta publizitate kanpaina integrala da. Kanpainaren ardatza spot original eta sortzaile bat da, non animazio baten bidez zuhaitz digital bat eraikitzen den ekimenean parte hartzen duten museo guztietatik abiatuta.

Emaitza ospe handiko kanpaina izan da, Euskadiko hedabide nagusietan agertu delarik. Museoetan bisitari kopuruak gora egitea lortu da, eta, aldi berean, komunitate digitalak gora egin du; webguneak 12.000 bisita baino gehiago izan ditu.