2025eko PesMes saria Burutü agentziarentzat

2025eko PesMes saria Burutü agentziarentzat

Burutü agentzian oso pozik eta eskertuta gaude 2025eko PesMes saria jaso dugulako “360ºko komunikazio kanpaina” kategorian, IKA Euskaltegiarentzat garatutako “Entrena tu euskera. Sartu dinamIKAn” kanpainagatik.

Kanpaina markaren matrikulazioa bultzatzeko sortu zen, ikuspegi originalarekin: euskararen ikaskuntza entrenamendu gisa aurkeztea, umorea eta 80ko hamarkadako estetika retro bat erabiliz.

Komunikazio estrategia integral baten bidez, publikoarekin emozionalki konektatzea eta euskararen irudi freskoa eta hurbila eskaintzea lortu dugu. Kanpainak inflexio-puntu izan da IKA Euskaltegiaren komunikazioan, aurreikusitako helburuak aise gaindituz eta Gasteizko eta Iruñeko kaleetan presentzia eta notorietate nabarmena lortuz.

Aintzatespen honek komunikazio, marketing eta publizitatearen arloan ikuspegi integrala, berritzailea eta eraginkorra duten proiektuak aitortzen ditu, eta gure lantaldearentzat poztasun handia da, egindako komunikazio-lan integrala saritzen baitu.

Sari hau Burutü eta IKA Euskaltegiaren arteko elkarlanaren, konfiantzaren eta inspiratzen, konektatzen eta eraldatzen duen komunikazioaren aldeko apustuaren isla da. Eskerrik asko beste behin ere Burutü agentzian konfiantza izateagatik eta PesMes-eko epaimahaiari gure lana aintzat hartzeagatik.

Nazioarteko saria Burutü agentziarentzat: Summit Creative International Award 2025

Nazioarteko saria Burutü agentziarentzat: Summit Creative International Award 2025

Burutü agentzian zorioneko gaude: nazioartean ezaguna den Summit International Award saria jaso dugu, spot komertzial onenaren kategorian, “Euskara betiko. Un aprendizaje para toda la vida.Zornotzako Barnetegiarentzat egindako kanpainagatik.

Sormenaren, marketinaren eta publizitatearen arloan nabarmendutako proiektuei ematen zaien sari hau harro egoteko modukoa da gure taldearentzat. Hemen jaiotako proiektu bat, gure kulturan eta hizkuntzan errotua, nazioarteko testuinguru batean baloratua izatea oso errekonozimendu berezia da.

Saria Zornotzako Barnetegirako garatu dugun publizitate kanpaina integralari esker irabazi dugu, 2024-2025 ikasturteko matrikulazioa sustatzeko helburuarekin sortutakoa. Kanpaina egokitu eta malgua sortu genuen, ikuspegi berritzaile batekin, publikoarekin emozionalki konektatu duena.

Ardatz sortzailea kontzeptu oso bisual eta sinboliko baten inguruan eraiki genuen: tatuajea. Metafora hau euskara ikastea bizitza osorako markatzen zaituen esperientzia dela irudikatzeko erabili dugu.

Publifestival 2025 Saria Burutü agentziarentzat

Publifestival 2025 Saria Burutü agentziarentzat

Burutü agentziako lantaldean oso pozik gaude Publifestival 2025 Saria jaso izanagatik, Publizitate Kanpainako Berrikuntza Onenaren kategorian sarituak izateagatik Publizitatearen Nazioarteko Jaialdian.

Saria Zornotzako Barnetegirako garatu dugun publizitate kanpaina integralari esker irabazi dugu, 2024-2025 ikasturteko matrikulazioa sustatzeko helburuarekin sortutakoa. “Euskara betiko. Un aprendizaje para toda la vida” claim-pean, kanpaina egokitu eta malgua sortu genuen, ikuspegi berritzaile batekin, publikoarekin emozionalki konektatu duena.

Ardatz sortzailea kontzeptu oso bisual eta sinboliko baten inguruan eraiki genuen: tatuajea. Metafora hau euskara ikastea bizitza osorako markatzen zaituen esperientzia dela irudikatzeko erabili dugu.

Publfestival publizitate jaialdi garrantzitsuenetako bat da, urtero ideia sortzaileenak eta benetako eragin soziala dutenak saritzen dituena. Eskerrik asko gure esfortsu eta sormena balioan jartzeagatik.

GOLD BRANDOR MEDAL 2025 Saria Burutü agentziarentzat

GOLD BRANDOR MEDAL 2025 Saria Burutü agentziarentzat

Burutü agentziako lantaldean oso pozik gaude Brandor urrezko domina jaso izanagatik. Saria Red de Pueblos del Surf-entzat garatutako markagintzako hausnarketa estrategikotik abiatutako marka-esloganari esker lortu dugu.

Komunikazioko hausnarketa estrategikoa garatu ondoren, nortasun semantiko eta grafiko moderno berri bat garatu genuen, marka merkatuan nabarmenduz. Etengabeko aldaketa, energia kolektiboa eta surfaren indar geldiezina sinbolizatzen duen “Compartimos la ola” taglinea sortuz.

Surfaren turismoa modu jasangarrian kudeatzeko elkarlaneko plataforma bat, Ferrol Eskualdeko Concellos Mankomunitateko Carballo (Galizia), Castrillón (Asturias), Ribamontán al Mar (Kantabria) eta Getxo (Euskadi) udalek osatua.

BRANDOR dominak brandingaren esparruan sormenean eta estrategian nabarmentzen diren proiektuak saritzen ditu, diseinu bisualetik markaren inpaktu estrategikoraino. Eskerrik asko, Veredictas, aintzatespenagatik!

Clap Saria 2024 Burutü agentziarentzat

Clap Saria 2024 Burutü agentziarentzat

Burutü agentziako lantaldean oso pozik gaude Clap Saria 2024 jaso izanagatik, sari Iberoamerikarra markagintza eta packaging diseinuan.

Granja Murrietarentzat garatu dugun produktuen packaging berriagatik ontzi-multzo onenaren kategorian saritu gaituzte. Packaging bakoitza markaren produktu gisa ezagutzeko aukera ematen duen ikusizko arkitektura sortuz, kohesioa galdu gabe.

Clap Saria diseinuaren eta markagintzaren arloan nazioartean aintzatespen handienetako bat da. Packaging proiektu hau bere estetika eta funtzionaltasunagatik nabarmentzen da, baina Granja Murrietaren nortasunarekin sakonki konektatzen du, merkatuan duen presentzia indartuz eta bere markaren pertzepzioa handituz.

Eskerrik asko Veredictas, Foroalfa eta Argentina, Bolivia, Kolonbia eta Mexiko bezalako herrialdeetako epaimahai iberoamerikarrari, gure ahalegin eta lanaren sari baliotsu honengatik.