9 urte ideiei büelta ematen
Burutün 9 urte bete ditugu. Bederatzi urte marka eta proiektu originalak, indartsuak eta estrategikoak sortzen. Gogo eta ilusio handiarekin jarraitzen dugu aurrera.
Eskerrik asko gurekin izan zareten guztioi.
Aurrera!
Burutün 9 urte bete ditugu. Bederatzi urte marka eta proiektu originalak, indartsuak eta estrategikoak sortzen. Gogo eta ilusio handiarekin jarraitzen dugu aurrera.
Eskerrik asko gurekin izan zareten guztioi.
Aurrera!
Sare sozial honek musika klip txikiak partekatzeko aukera eskaintzen du. Erabiltzaileei minutu bateko bideoak modu erraz batean sortu, editatu eta igotzeko aukera ematen die. Gainera, musika eta ikus-entzunezko efektu bereziak aplikatu daitezke, eta adimen artifizialeko funtzio batzuk ere baditu.
TikTok, beraz, bideo deigarrien bitartez beste erabiltzaileen arreta deitzeko tresna interesgarria da. Hau guztia hobeto ulertzeko bildu ditugun profilak ikustera gonbidatzen zaituztegu:

www.tiktok.com/@amaiaamunarriz
Amaia Amunarriz-ek, 130.000 jarraitzaile baino gehiagorekin, bere eguneroko bizipenak eta dantzak partekatzeaz gain, euskarazko hitzen esanahien inguruan ere hitz egiten du maiz.

Julenen muina umorea da. Euskarazko hitzak azaltzeko eta gure egunerokotasunean erabil ditzakegun esaldiak irakasteko erabiltzen ditu bere bideoak, betiere modu barregarrian.

www.tiktok.com/@nikita.december
Nikitak, Bilboko gazteak, ere bere jarraitzaileek erabili ditzaketen esaldi dibertigarriak itzultzen ditu euskarara. Gainera, bisitatzen dituen Euskadiko lekuak partekatzen ditu, bertan egin daitezkeen ekintza ezberdinekin batera.

Ewiglu bezala ezagutzen den gazte hau playback eginez musika bideoak igotzearen zalea da. Eta aldi berean, sare soziala Euskadi eta euskararen inguruko gaiak jorratzeko erabiltzen du.

Zetak musika taldeak 15.000 jarraitzaile ditu TikTok-en eta bertara euskaraz hitz egiten edukia igotzen du. Bere profilean euskararen inguruan challenge eta joko ezberdinak proposatzen ditu askotan.

Jokin Pedreñok, ‘Kafearensemea’ izenez ezaguna, bere egunerokotasunean bizitzen dituen anekdotak kontatzen ditu euskaraz.

Lorea Iribar du izena hurrengo protagonistak, ia 38.000 jarraitzaile dituen Euskaldun gaztea da eta TikTok-a bereziki gazteen artean ohikoak diren challengeekin beterik dauka.

Julen Portillo Zarauzko Alproja Antzerki Taldean aritzen da normalean, baina TikTok ere erabiltzen du antzezteko daukan trebetasuna erakusteko.

www.tiktok.com/@gaztea_irratia
Gaztea irratiaren TikTok kontu ofizialean ere euskarazko edukia aurki dezakegu, irratian burutzen dituzten elkarrizketak adibidez. Hala ere, profil honetan deigarriena irratiaren taldekideek burutzen dituzten dantza bideoak dira.

Bilboko Athletic club futbol taldeak ere TikTok-en presentzia dauka. Jokalariak aurkezteko, clubaren berriak emateko eta futbol partiden irudiak partekatzeko erabiltzen dute besteak beste.
Museoen Eguna kanpaina sortzeagatik saritu gaituzte. Bizkaiko Aldundiarentzat landutako kanpaina honetan, “Museoen Nazioarteko Eguna” eta Bizkaiko ondare historikoa eta kulturala ezagutzera emateko helburua izan dugu. Gainera, egitasmoa Covid-19 birusak eragindako egoera berezian gauzatu dugu.
Proiektu honetan, marketing digitala eta komunikazio estrategikoa uztartzen dira. Madrilen ospatzen den “Publifestival: Nazioarteko giza-publizitatearen jaialdian“, ekimenak “Komunikazio kulturalaren berrikuntzan sormen onenaren saria” jaso du.
Bizkaiko 34 museo ezberdinek parte hartu dute sortu eta koordinatu dugun erakusketa digital bateratuan. Ekimen arrakastatsua izan da, bai parte hartzaileen aldetik zein museoen, kultur eragileen eta erakundeen ikuspegitik.
Eskerrik asko!
Azken hilabete hauetan, Covid-19 birusaren pandemia bizi izan dugu. Hala ere, gure bezeroen markak eta proiektuak bultzatzeko ilusio eta gogo handiz lanean jarraitu dugu. Zuoi, bezero eta lagun guztioi, gugan jarritako konfiantza eskertu nahi dizuegu.
Gure lantaldearentzat, bezero eta hornitzaileekin batera sortu dugun erlazioen sarea osasuntsu eta indartsua mantentzea ezinbestekoa da. Philip Kotler marketing adituaren esaldi ospetsuak dioen bezala: “Publizitaterik onena, pozik geratzen diren bezeroek egiten dutena da“.
Aurtengoa uda ezberdina izango da. Zoazen lekura zoazela, irudimena, sormena eta ideia onak eramateko, Burutü agentzian poltsa berezi hauek diseinatu ditugu bezero eta lagunentzat.
Ondo pasa udan. Laster elkartuko gara!

Dakizuen legez, Koronabirusa edo COVID-19 birusaren pandemiak egoera larria sortu du. Honen ondorioz, askok etxetik lan egin beharko duzue lehen aldiz.
“Telelana: etxetik lantaldean aritzeko 10 aholku” post honetan gure esperientzia azaldu nahi dizuegu. Burutü agentzia 2011. urtean sortu eta hasierako bi urteetan etxetik lan egin genuen. Gaur egun ere, askotan etxetik lan egiten dugu proiektuaren eta gure bizitzen arteko oreka bilatzeko asmoarekin.
Badakigu etxetik lan egitea askorentzat ez dela erraza izango, eta horregatik gure esperientzian oinarritutako aholku sinple baina eraginkor hauek jaso ditugu. Animo eta eutsi goiari!
1. Ordutegiak errespetatu.
Ohitura edo errutina zehatz bat jarraitzea oso lagungarria izaten da. Lanegunaren ohiko ordutegia betetzen saia zaitezte, ordutegiak errespetatu ahalik eta modurik eraginkorrenean.
2. Atsedenaldiak hartu.
Lankideekin ditugun kafetxurako une hoiek guztioi gustatzen zaikigu. Gure kasuan bereziki, sormena bultzatzeko ezinbestekoak dira atsedenaldiak. Ondorioz, hartu denbora libre bat zuretzat, gozatu eta lasai egon.
3. Lanerako toki txukuna egokitu.
Benetan gomendagarria iruditzen zaigu etxean toki finko bat izatea lan egiteko. Aukera izanez gero, txoko polit bat prestatu lan egiteko. Atsegina eta egokia izan beharko da, azken finean, ordu dexente emango dituzu bertan. Komenigarria da beti leku berean lan egitea, eta posible bada, behin lan eguna bukatuta bertatik aldendu: atea itxi edo beste gela batera joan.
4. Lantaldean batzartzeko teknologiak erabili.
Lankide, bezero zein hornitzaile ezberdinekin hitz egiteko Skype, Hangouts edota Whatsapp-a erabili ahal dituzu. Beste tresna asko ere egon badaude, facebook edo instagram sareak ere erabil daitezke. Helburua pertsonak zuzenean ikustea izango da, bilerak gauzatu eta adostasunetara heldu.
5. Bileretarako ordu eta iraupen zehatzak ezarri.
Lantaldean bakoitza bere etxetik aritzen denean, komeni da ordu zehatzak finkatzea elkarrekin aritzeko eta eguneko lanak elkarbanatzeko. Egun guztietan batzarretarako ordutegi finko hoiek errepikatzen badituzue, azkenean ohituko zarete eta askoz errazagoa bilakatuko da. Hemen dituzue aholku gehiago bileren eraginkortasunaren inguruan.
6. Proiektuak antolatzeko online tresnak baliatu.
Gaur egun hainbat software edo tresna ezberdin daude proiektuen antolakuntzan elkarrekin aritzeko. Lan ezberdinetan bakoitzaren egitekoa banatzeko, antolatzeko eta aurrera ateratzeko. Aukera ezberdinak daude merkatuan: kanbanflow, zoho, kanbanize, trello, slack eta abar luzea.
7. Denbora neurtu.
Helburua oso sinplea da, proiektu bakoitzari dagozkion orduak sartzea. Horretarako guk Mite izeneko free software bat erabiltzen dugu. Sarean denbora neurtzeko hamaika aukera ezberdin aurkituko dituzue.
8. Besteari entzun.
Bakoitza bere etxetik ari denean, berebizikoa da bestearen argudio eta azalpenak adi entzutea. Hitz egin argi eta lasai, emaiozu lankideari denbora bere iritzia ondo azaltzeko eta laguntza eskaini.
9. Ideiak argi eta garbi adierazi.
Publizitate agentzietan edota sormen lanetan gabiltzanok, ideia berriak sortzeko bilera luzeak egitera ohituta gaude. Brainstorming edo antzeko teknika erabiliz, txandaka bada ere, askotan kaos txiki baten bizi gara. Etxetik lan egiterakoan ordea, bakoitzaren ideiak azaltzeko eta modu argian hitz egiteko prozesuak errespetatu behar dira. Saia zaitezte ideien jario hau ondo antolatzen eta kudeatzen.
10. Pazientzia landu.
Aukera ona izan daiteke normaltasunean alde batera edo gerorako uzten ditugu lan hoiek ere egiteko. Lasai hartu, gauzak hitz egin eta ahal den neurrian denon artean aurrera egin.
Koronabirusaren krisiari denon artean aurre egin behar diogu. Ondorioz, gure agentziatik arduraz eta erantzukizunez neurriak hartzea erabaki dugu.
Bihartik aurrera eta egoera bideratu arte, lana etxetik egingo dugu, gure Bilboko bulegoa itxita egongo da.
Bezeroentzat zerbitzua emailez, telefonoz eta beste teknologia batzuk baliatuz bideratuko dugu.
Gure ustez, guztiok ahal dugun moduan lagundu behar dugu eta horretara animatzen zaituztegu.
Eutsi goiari eta zaindu maite duzuen hori.
BURUTÜ-ko lantaldea