Burutü Berlinen saritua izan da: Red Dot Design Awards 2023

Burutü Berlinen saritua izan da: Red Dot Design Awards 2023

Burutüko lantaldeak garatutako “Museoen erroak. La sostenibilidad en las raíces de los museos” kanpaina Red Dot Design Awardsen saritua izan da, Brands & Communication Design kategorian, Berlinen ospatutako ekitaldian. Kanpaina hau Bizkaikoa-rentzako egin zen, Museoen Nazioarteko Eguna zela eta.

Sari hau diseinuaren arloan ospe handiko nazioarteko saria da, non saritutako proiektuen kalitatea eta berrikuntza aitortzen den. Aurreko edizioetan KIA, Acer edo Nestlé bezalako nazioarteko markak izan dira sarituak.

Hautagaiak publizitatean eta diseinuan adituak diren hainbat nazionalitateko 24 pertsonek osatutako epaimahaiak aztertzen ditu. Originaltasun, sormen, kalitate eta inpaktu irizpideen arabera proiektu irabazleak hautatzen dituzte. Lan bakoitza banan-banan aztertzen dute.

 

“Museoen erroak. La sostenibilidad en las raíces de los museos” Bizkaiko lurralde historikoko Museoen Nazioarteko Eguna zabaltzeko garatutako komunikazio eta publizitate kanpaina integrala da. Kanpainaren ardatza spot original eta sortzaile bat da, non animazio baten bidez zuhaitz digital bat eraikitzen den ekimenean parte hartzen duten museo guztietatik abiatuta.

Emaitza ospe handiko kanpaina izan da, Euskadiko hedabide nagusietan agertu delarik. Museoetan bisitari kopuruak gora egitea lortu da, eta, aldi berean, komunitate digitalak gora egin du; webguneak 12.000 bisita baino gehiago izan ditu.

 

SaludFestival 2023 saria osasuneko web spot gauzatze onenaren kategorian

SaludFestival 2023 saria osasuneko web spot gauzatze onenaren kategorian

Los Premios SaludSaludFestival sariek elikaduraren eta osasunaren publizitatean eta marketinean bikaintasuna aitortzen dute. 2023ko edizioan, Burutüko lantaldeak garatutako “Cerca de ti, desde el inicio” kanpaina saritua izan da Web Spot Estrategia Onenaren kategorian.

CGB Fertility Unit marka merkaturatzeko publizitate-kanpaina bat da, publizitate-bideo baten bidez, hainbat plataforma digitali zuzendua. Publizitate-spot bat garatu genuen, non, haurdunaldiarekin lotutako erabakiak hartzeko prozesuaren etapa desberdinak erakusten genuen, haurtxoa jaio arteko ibilbide osoa barne.

Emaitza eragin positiboa duen publizitate-kanpaina izan da, zein markaren balioak eta nortasuna komunikatzea eta marka lehiaren aurrean nabarmentzea lagundu duen.

Telebistako spot ekoizpen onenari 2023ko Publifestival Saria Politeknika Txorierrirekin

Telebistako spot ekoizpen onenari 2023ko Publifestival Saria Politeknika Txorierrirekin

Burutüko taldea Politeknika Txorierriren 2023/2024 ikasturteko matrikulazio kanpainarekin egindako lanagatik saritua izan da Publifestival Sarietan Telebistako Spot Ekoizpen Onenaren kategorian. Hezkuntza sektorean Burutüren esperientzia eta lan ona bermatzen duen errekonozimendu berri bat.

Markagintza hausnarketa estrategiko baten ondorioz, Burutü Agentziak sortutako “Hegan Egiteko Aukerak” taglinean oinarritutako kanpaina integrala da hau. Kanpainaren ardatz nagusi gisa, markaren tonu eta diskurtsoarekin bat datorren spot originala, modernoa eta koherentea landu dugu. Spot hori telebistan emititua eta Publifestivalen saritua izan da.

360º kanpaina dugu hau. Honen atzean euskarri ezberdinetan oinarritutako hedabide-plana dago: telebista, irratia, publizitatea kanpo-publizitatea, markesinak, metroa, eta eduki organikoa eta ordainekoa duen estrategia Social Median.

Lan honen ondorioz, Politeknika Txorierrik ikusgarritasun handia lortu du Bizkaian, eta aurretik zehaztutako matrikulazio-helburuak lortu eta gainditu dira.

TikTok marketing – 2023ko martxoa

TikTok marketing – 2023ko martxoa

TikTok modako sare sozialak eskaintzen dituen aukerak ezagutzera zuzendutako prestakuntza dugu hau. Lau orduz, plataformaren oinarrizko kontzeptuak jorratu genituen, baita edukia sortzeko, kanpainak aktibatzeko eta emaitzak neurtzeko tresnak ere, besteak beste.

Prestakuntza TikTok-eko kontzeptuen eta hizkuntzaren azalpen labur batekin hasi zen. Ezinbesteko atala dugu hau sare horretan estrategia bat burutzeko, izan ere, orain arte ezarritako dinamika asko hausten ditu. Ondoren, edukiak biralizatzeko beharrezkoak diren atal guztiak ezagutu genituen: traolak, trend-ak, audioak… Gainera, kanpaina aktibatzeko simulazio bat egin genuen eta, ondoren, lortutako emaitzak neurtu genituen.
SPRI Taldearen Enpresa Digitalaren esparruan online emandako prestakuntza dugu ikastaro hau.

Martxoa 2023

 

Astelehenetako kafea

Astelehenetako kafea

Jarraitu Burutü agentziarekin komunikazioaren gaurkotasuna

Burutükideok astelehenero kafe batek irauten duen besteko solasalditxoak egiten ditugu.

Markagintza, publizitate-kanpainak, marketin digitala…. Hainbat eta hainbat izaten dira jarduten ditugun gaiak #AstelehenetakoKafea-n.

Komunikazio eta publizitatean diharduten profesionalentzat oso garrantzitsua izaten da arlo hauetako joera eta tendentzien inguruan eguneratuta egotea.

(gehiago…)