Selección Letra 2022 Saria direktorio-sistema onenaren kategorian

Selección Letra 2022 Saria direktorio-sistema onenaren kategorian

Letra Sariek diseinatzaile grafikoen eta marketineko profesionalen talentua eta sormena saritzen dituzte. Urtero, sariek hainbat kategoriatan nabarmentzen diren lanei errekonozimendua ematen diete, hala nola, logotipoen diseinua, brandinga, publizitatea eta web-diseinua. 2022ko edizioan, Selección Letra Saria Burutüko lantaldearentzat izan da, San Nikolas Ikastola-rentzat egindako lanagatik.

Lana San Nikolas Ikastolarako direktorio-sistema bat sortzea izan zen, hurbilekoa, intuitiboa eta erraz ezagutzeko modukoa izango zen sistema diseinatzearen helburuarekin. Aldi berean, eskolaren nortasun korporatiboa islatuko zuena. Hori lortzeko, eskolaren kolore korporatiboak eta forma geometrikoak erabili ziren, egitura sinple eta eraginkorrarekin. Emaitza praktikoa izateaz gain, estetikoki erakargarria ere bada, eta ikastolaren nortasuna eta balioak islatzen ditu.

Letra Sarien epaimahaiak Burutük San Nikolas Ikastolarentzat egindako lanaren kalitatea nabarmendu zuen, bereziki diseinuak eskolaren nortasun korporatiboa islatzeko duen gaitasunagatik. Direktorioen sistemak erakusten du diseinu grafikoak eta publizitateak eragin positiboa izan dezaketela pertsonak beren ingurunean bertan sentitzen diren moduan.

Smile Festival saria web spot estrategia onenaren kategorian

Smile Festival saria web spot estrategia onenaren kategorian

Burutüko lantaldeak garatutako “No te quedes sin respuestas/Erantzunik gabe geratu ez zaitezen” kanpaina, Smile Festival (Publizitate eta Umorearen Nazioarteko Jaialdia) jaialdian saritua izan da Web Spot Estrategia Onenaren kategorian.

Hizkuntza Eskola Ofizialentzako  publizitate-kanpaina integral bat da, non, unibertso grafiko komun baten bidez eta marka bateko kide izatearen sentimendua landuz, kanpaina global, moderno eta bereizgarri bat sortu genuen. Publizitate spot bat garatu genuen, eta, bertan, egunerokoan erabiltzen ditugun hainbat esaldi aurkeztu genituen, hainbat hizkuntzatan islatuta, umore kutsu batekin.

Emaitza publizitate-kanpaina erakargarri eta umoretsua izan da, non spot-a kanpainaren ardatza izan den eta Youtuben 110.000 ikustaldi baino gehiago lortu dituen. Era berean, HEOI marka indartzea lortu da.

 

BURUTÜ publizitate agentziak New York-eko MUSE Creativity Award saria jaso du

BURUTÜ publizitate agentziak New York-eko MUSE Creativity Award saria jaso du

BURUTÜ publizitate agentziak urrezko saria jaso du Branded Content kategorian, URA – Uraren Euskal Agentziarentzat garatutako “Nik hitzematen dut. Eta zuk?” kanpainagatik.

International Awards Associate (IAA) elkarteak antolatuta, New Yorken, MUSE Creative Awards-ek mundu osoko profesionalen sormen-lana aitortzen dute. Nazioarteko sormen-eszenaren isla dira, eta batez ere Estatu Batuetan edo Asia eta Pazifikoko eskualdean hedatzen dira.

Hasiera-hasieratik, International Muse Creative Awards sariek nazioarteko marketarako egindako kanpainak saritu dituzte, IKEA, Sony Pictures Home Entertainment, Rolls-Royce, BMW, The Coca-Cola Company, Hewlett Packard Enterprise edo Tommy Hilfiger markenak, beste batzuen artean.

Maialen Chorraut piraguista eta Aritz Aranburu surflaria protagonista dituen publizitate-kanpaina honen helburu nagusia da euskal herritarrak sentsibilizatzea ingurumena zaintzeak duen garrantziaren inguruan, arreta uretan eta uraren erabileretan jarriz.

BURUTÜ taldearen izenean, Josu Bergara publizitate-agentziako zuzendariak nazioarteko jaialdiko epaimahaiari eskertu dio aintzatespen profesionala: “Duela hamaika urte BURUTÜ sortu genuen, gure lanbidearekiko ilusioz eta grinaz. Egunez egun, gure bezero eta hornitzaileekin lan egiten dugu beren markak estrategiarekin eta sormenarekin sustatzeko. Mila esker bihotzez sariagatik, euskal publizitateak nazioarteko panoraman lekua izan dezan ahaleginduko gara“.

Astelehenetako kafea

Astelehenetako kafea

Jarraitu Burutü agentziarekin komunikazioaren gaurkotasuna

Burutükideok astelehenero kafe batek irauten duen besteko solasalditxoak egiten ditugu.

Markagintza, publizitate-kanpainak, marketin digitala…. Hainbat eta hainbat izaten dira jarduten ditugun gaiak #AstelehenetakoKafea-n.

Komunikazio eta publizitatean diharduten profesionalentzat oso garrantzitsua izaten da arlo hauetako joera eta tendentzien inguruan eguneratuta egotea.

(gehiago…)

Adimen artifiziala marketin digitalean

Adimen artifiziala marketin digitalean

Adimen artifizialak egunero harritzen gaitu, arlo digitaleko hobekuntza eta aurrerapenekin. Honek, enpresa, erakunde eta autonomoei beraien bezeroak hobeto ezagutzeko ahalmena ematen die eta ondorioz, erabaki estrategikoak hartzeko aukera.

Marketin digitalean adimen artifizialak eskaintzen dizkigun tresnak

Chatbot-ak

Ikaskuntza automatikoarekin eta lengoaia naturalaren prozesamenduarekin, adimen artifizialaren teknologia duten chatbot-ek bezeroen eskaeren atzean dagoen asmoa eta bezero bakoitzaren elkarrizketen historia osoa uler dezakete, eta horien galderei modu naturalean eta gizatiarrean erantzuteko gaitasuna dute.

Rankbrain

Google-ek bere bilaketa-motorra ez du nahi hitz solteetan soilik zentratzea; izan ere, kasu askotan, hitza edo esamoldea ondo idatzita ez badago, baliteke bilaketak makina batek ez ulertzea. RankBrain-ek hitzak bertore bihurtzen ditu, horrela, hitzek akats ortografikoak izan arren, Google-ek hauen esanahia ulertzeko ahalmena dauka.

Ahots bidezko bilaketa

Teknologia hau ahozko lengoaia ezagutzean datza. Horri esker, erabiltzaileek ahots bidez bilaketak egin ditzakete, termino horiek bilaketa-kutxa batean idatzi beharrik izan gabe, eta zenbait aplikazioren funtzioak ukimen-moduan aktibatu beharrik gabe.

 

Hala ere, adimen artifiziala eremu digitalean marketin digitaletik baino haratago doa. Jarraian aurkezten dizuegu, adimen artifizialaz baliaturiko programa bitxi eta interesgarri bat.

Ezagutzen al duzue ChatGPT programa?

ChatGPT OpenAIk garatutako lengoaia-eredua da. Transformer lengoaiaren eredua erabiltzen du, testu-sekuentziak prozesatzeko diseinatutako ikaskuntza sakoneko arkitektura. ChatGPT Interneteko testu kopuru handiekin entrenatu den programa da, eta horrek gai ugaritan testua ulertzea eta sortzea ahalbidetzen dio. Testua modu autonomoan sortzeko gaitasuna du, bere entrenamenduan ikasitako patroietan eta joeretan oinarrituta. Gainera, ChatGPT hainbat hizkuntzatan dago eskuragarri, eta, horri esker, herrialde eta kultura desberdinetako pertsonekin elkarreragin dezake.

Laburbilduz, ChatGPT lengoaia aurreratuko eredu bat da, testuingurua ulertzeko gaitasuna eta testua abiadura eta eraginkortasun handiarekin sortzeko gaitasuna konbinatzen dituena, eta horrek tresna baliotsua bihurtzen du askotariko aplikazioetarako, chatbot-a eta laguntza birtuala barne.

Zure markaren gif propioak izatearen garrantzia

Zure markaren gif propioak izatearen garrantzia

GIFa behin eta berriz errepikatzen diren elkarren segidako irudien sekuentzia batek osatzen du, soinurik gabeko animazio bat sortuz. Ohiko irudiak baino dinamikoagoak izaten dira, eta normalean klip edo bideoetatik ateratzen dira. GIFak, hauen sorreratik, eraldaketa nabaria jasan dute, adierazpide, hezkuntza-kanal eta, jakina, komunikazio- eta marketin-tresna bihurtu arte.

Baina, zergatik da gomendagarria norbere markaren GIFak erabiltzea?

Formatu honen erabilerak hainbat eta hainbat abantaila ekar diezazkioke edozein markari:

  1. Komunikazioa dinamizatzea. GIFek baliabide estatikoak mugitzea ahalbidetzen dute, eta horrek modernitatea ematen dio komunikatutakoari.
  2. Branded Content-a sustatu. GIFek markari ospea eta nabaritasuna lortzen laguntzen diote; ez soilik produktua edo zerbitzua saltzen.
  3. Edukien estrategia aberastea eta biraltasuna areagotzea. Markek beraien GIF propioak (korporatiboak) sortzen dituzte eta Giphy plataformaren bitartez, GIF horien partekatzea eta biralizazioa sustatzen dute, markaren irudia indartzeko helburuarekin.
  4. Erreprodukzio automatikoa. Honek, lehenengo momentutik, erabiltzailearen arreta bereganatzea ahalbidetzen du.
  5. GIFen pisua bideoena baino nabarmen txikiagoa da. Askotan, webgune edota sare sozialetan bideoren bat argitaratu nahi dugunean, honen pisua eragozpen bat bihurtzen da. GIFen erabilerarekin eragozpen hau murriztuko dugu.

Argi dago, GIFak joeran daudela eta ezin garela olatu hau harrapatu gabe geratu. Burutü agentzian gure GIF propioak diseinatu ditugu, markari pertsonalitatea eta originaltasuna emanez.