Selección LETRA 2023 Saria Burutü agentziarentzat

Selección LETRA 2023 Saria Burutü agentziarentzat

Burutü agentzian Selección Letra 2023 saria jaso dugu CGB Fertility Unit-entzat garatutako direktorio-sistemagatik.

Markagintzako hausnarketa estrategiko batetik abiatuta, CGB Fertility Unit-en naming-a eta marka-nortasun berria garatu genituen. Pazienteek klinikan duten esperientzia optimizatzeko asmoz, markaren esentzia mantentzen dituzten errotulazio eta seinaletika garatu genituen.

Emaitza egungo direktorio-sistema moderno eta malgua da; aldi berean, zentroaren hurbiltasuna eta akonpainamendua transmititzen dituena. Markaren elementu nagusiarekin jolastu dugu, DNA-ren ikurra seinaletika osoan aplikatuz.

Letra Sariek komunikazioaren sektoreko talentua eta sormena saritzen dituzte. Urtero, sariek hainbat kategoriatan nabarmentzen diren lanei errekonozimendua ematen diete, hala nola, markagintza, publizitatea eta web-diseinua.