GONGO

PUBLIZITATE-KANPAINA ETA KOMUNIKAZIO-ESTRATEGIKOA

– GONGO

Erronka  Gongo, gifting digitaleko aplikazio berria, ezagutaraztea eta Euskal Herriko tokiko merkataritzan ezinbesteko gisa finkatzea.

Gongo opariak egiteko modua birdefinitzen duen aplikazio gisa sortu da, tokiko merkataritzarekin konektatutako esperientzia digital baten bidez. Establezimendu kolaboratzaileen sare baten bidez, aplikazioak opari digital bat tokiko kontsumo-esperientzia erreal bihurtzen du.

Publizitate-kanpaina · Komunikazio-estrategikoa

Soluzioasocial-first komunikazioko estrategia bat, ikus-entzunezko kanpaina sortzaile baten bidez.

Estrategia komunikatiboa: tokiko merkataritza eta hurbiltasuna

Lehia-testuingurua eta xede-publikoaren portaera aztertu ondoren, Gongo gifting digitalaren barruan kategoria berri gisa posizionatzera bideratutako komunikazio-estrategia bat definitu genuen.

Estrategia sozial-first ikuspegi baten arabera eraikita dago, Instagram eta TikTok bezalako plataformetako edukien kontsumo-kodeetara egokituta, audientzia sozial eta digitalarekin konektatzeko helburuarekin, formatu arin, bisual eta erraz partekatzeko modukoetatik.

Posizionamendua opari digitalak tokiko eta gertuko esperientzia bihurtzeko ideiaren inguruan egituratzen da, gertuko merkataritzaren balioa indartuz eta lurraldearekiko lotura emozionala sortuz.

Publizitate-kanpaina:  Oparirik onena, etxe ondoan

Kanpainako pieza nagusi gisa, bi publizitate-iragarki garatu genituen, Gongoren marka-unibertsoa aurkezteko eta haren balio-proposamena modu errazean azaltzeko. Lehena, app-aren erabiltzaileei zuzendua, eta bigarrena, bertako kide izatearen alde egiten duten tokiko saltokiei zuzendua.

“Oparirik onena, etxe ondoan” slogana sortu genuen. Kontzeptu horrek opari digitalaren eta tokiko merkataritzaren arteko lotura laburbiltzen du, eta pieza sortzaileen ardatz narratibo gisa balio du.

Sare sozialetan banatu zen iragarkia, irismenaren eta ospearen euskarri nagusi gisa, eta sare sozialetarako eta formatu digitaletarako hainbat ikus-entzunezko egokitzapen ere egin ziren.

Kanpaina osatzeko, saltoki bakoitzeko erakusleihoetarako euskarri fisikoak egin ziren, hala nola kartelak, pegatinak eta biniloak.

 

Jingle berezi eta gogoangarria

Kanpainako elementu bereizgarri gisa,  jingle original bat garatu genuen, markaren posizionamendua indartzen duena eta soinu-baliabide ezagun eta gogoangarri bat ematen duena.

Musika piezak opari digitalaren kontzeptua tokiko ingurunearekin konektatzen laguntzen du, lengoaia hurbil eta garaikide batetik, entzumen nortasun ezagun eta koherentea sortuz Gongoren sormen unibertsoarekin.

Gainera, kanpainaren ekintza osatzeko, Spotify-rako kanpaina bat sortu genuen, eta jingleak protagonismoa hartu zuen.

Branded content tokiko merkataritzarako

Kanal bakoitzerako eduki-sistema espezifiko bat diseinatzen dugu, formatuak, mezuak eta kode bisualak Instagram eta TikTok kontsumo-portaerara egokituz.

Kanpainako aktibo nagusietako bat Reels eta TikTok-entzako formatu bertikaleko ikus-entzunezko piezak izan ziren, aplikazioaren funtzionamendua eta onurak modu arin, argi eta entretenigarrian azaltzeko sortuak.

identidad-grafica-politeknika-txorierri-burutu
identidad-grafica-politeknika-txorierri-burutu

Influenzer marketina: kolaborazioak tokiko eduki-sortzaileekin

Estrategia indartu genuen tokiko eduki-sortzaileekin elkarlanean, kanpainaren irismen organikoa handitzen eta lurraldean mezuaren sinesgarritasuna handitzen lagundu baitzuten.

Saldo barik eta Julen Axpek Gongoren balio-proposamena antzeko komunitate digitaletara hurbiltzea ahalbidetu zuten, elkarrizketa, nabaritasuna eta tokiko publikoarekin konexioa sortuz.

Emaitzak

Markaren notorietatea

Nabarmen handitu dugu Gongoren ikusgarritasuna Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan, eta tokiko merkataritzari lotutako gifting digitalaren modu berri gisa kokatuz.

Komunitate digital aktiboa

Markaren inguruan komunitate interesatu eta parte-hartzailea eraiki dugu, eduki sozialak eta tokiko sortzaileekiko lankidetzak bultzatuta.

Irismen organikoa eta sareetako eragina

Kanpainak ikustaldi- eta interakzio-bolumen handia sortu zuen Instagramen eta TikToken, eta hedapen organiko zabala lortu zuen merkaturatze-fasean.

BAKIO SAN JOSE AZOKA

KOMUNIKAZIO-ESTRATEGIA ETA PUBLIZITATE KANPAINA

– BAKIOKO UDALA

Erronka  Bakioko San Jose Azoka ezagutaraztea eta kultura zein gastronomia ezinbesteko hitzordu gisa finkatzea egutegian, bai bertakoentzat, bai bisitarientzat

Bakioko Udalak urtero ospatzen du San Jose Azoka, lurraldeko nortasuna, kultura eta bertako produktua balioan jartzen dituen hitzordua. Erreferentziazko ekitaldi gisa ezagutarazteko eta kokatzeko helburuarekin, bere ospea handitzeko gai izango den kanpaina bat diseinatzeko erronka helarazi ziguten, ikuspegi emozional eta bizipenezkotik.

Komunikazio-estrategikoa · Publizitate kanpaina · Spot-a

Soluzioa: ekitaldia esperientzia erreferente bihurtzen duen komunikazio kanpaina bat garatzea, kontzeptu emozional eta ikusmen aldetik erakargarri baten bidez.
Txakolin gorria kalitatearen, jatorriaren eta ospakizunaren ikur gisa balioan jarriz.

Komunikazio-estrategia: merkatuaren analisia

Azoka gastronomikoen eta ardoarekin lotutako ekitaldien testuingurua aztertu genuen, joerak, kode bisualak eta bereizteko aukerak identifikatuz. Ikusi genuen beharrezkoa zela kontakizun propio bat eraikitzea, gastronomia hutsa gainditu eta dimentsio emozional, kultural eta esperientzialago batean kokatzeko.

Horrela, Bakioko balioekin lerrokatutako estrategia definitu genuen: benetakotasuna, produktua, kultura eta komunitatea.

Kanpainaren ardatz sortzailea: zentzumenak

Kanpainaren ardatz sortzailea ideia batetik eraikitzen da: azoka esperientzia sentsorial osoa da. Ez da ekitaldi hutsa, baizik eta esperientzia bakar bat sortzeko integratzen diren sentsazioen batura bat:

  • Txakolinaren zaporea
  • Musikaren soinua
  • Dantzaren mugimendua
  • Paisaiaren indar bisuala

Ikuspegi honek publikoarekin lotura sakonagoa sortzea ahalbidetzen du, plano emozional eta esperientzialean, nortasun  koherente, ezagun eta gogoangarria eraikiz. Kanpaina gonbidapen argi baten inguruan antolatzen da: sentitzera etorri.

Claim-aren sorrera: Zaporearen doinua

Kontzeptu sortzailea kanpainaren ardatz sentsorialetik bertatik sortzen da, bi unibertso uztartuz: zaporea, gastronomiarekin, txakolinarekin eta esperientziarekin lotua; eta doinua, mugimenduarekin, harmoniarekin, erritmoarekin eta dantzarekin lotua.

Bi elementu horien fusioak “Zaporearen doinua” sortzen du: txakolina produktu hutsa izatetik harago eramaten duen claim-a, zentzumen guztiekin dastatu, entzun eta bizitzen den esperientzia bihurtuz.

Spot berezia eta jingle propioa

Pieza nagusi gisa, kontzeptua ikus-entzunezko lengoaiara itzultzen duen spot bat garatu genuen. Kontakizuna Bakioko mahastien plano zenital batekin hasten da, paisaiaren eta produktuaren jatorriarekin lotzen gaituena.

Hasieran, pertsona bat agertzen da, aurrez txakolin kopuru desberdinekin afinatutako kopak jotzen hasten dena, bakoitzak spoterako sortutako jinglearen erritmoari nota desberdina emanaraziz. Interakzio horretatik melodia bakarra sortzen da, produktua bera musika-tresna bihurtuz.

Hori guztia txistu eta danbolinaren laguntzaz, tradizioa, kultura eta garaikidetasuna uztartuz.

San Jose azoka: ekitaldi bat baino askoz gehiago

Kontzeptua publizitate-kanpaina zabal batean garatu zen, bai euskarri fisikoetan zein digitalean: kartelak, kanpoko publizitatea hiri-altzarietan, ekitaldiaren seinaletika eta argitalpen- eta sustapen-piezak.

Estrategia sare sozialetarako edukiekin eta ikus-entzunezko pieza dinamikoekin osatu zen, horrela, irismena handitu eta etengabeko komunikazioa sortzen  hainbat kontaktu-puntutan.

Horrek guztiak nortasun sendoa, koherentea eta ezaguterraza eraikitzen du; azoka erreferentziazko ekitaldi gisa kokatzen du; Bakioko txakolin gorriaren balioa indartzen du, jatorri, kalitate eta ospakizunaren sinbolo gisa; eta euskal kulturari balioa ematen dio begirada garaikide batetik.

Emaitzak

Markaren ezagutza Bakioko txakolinaren eta San Jose Azokaren posizionamendua indartu dugu, ekitaldi bereizgarri gisa.

Bakio, kontakizun propioa Spotaren eta bere melodiaren bidez nortasun propioa garatu dugu, unibertso ezagun eta gogoangarria sortuz.

Parte-hartzea eta inpaktu digitala Ekitaldiko parte-hartzea handitu eta presentzia digital esanguratsua sendotu dugu.

BILBOKO UDALA

KOMUNIKAZIO-ESTRATEGIA ETA 360ºko KANPAINA INTEGRALA

– BILBOKO UDALA

Guztion Erronkak

Erronka  Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) Bilboko herritarrentzako mezu ukigarri,

irisgarri eta emozional bihurtzea, ekintza lokaletik ikuspegi globala helaraziz eta etorkizun iraunkor batekiko konpromiso kolektiboa indartuz.

Bilboko Udalak urteak daramatza jasangarritasuna hiriaren egunerokotasunean txertatzeko lanean. GJHak herritarrengana ikuspegi inspiratzaile, gizatiar eta motibatzailetik hurbilduko zituen komunikazio estrategia integral bat diseinatzeko erronka helarazi ziguten Burutü agentziako lantaldeari.

Informatzeko, sentsibilizatzeko eta, batez ere, bilbotarren aldatzeko borondatea aktibatzeko gai den kanpaina.

Komunikazio-estrategia · Sentsibilizazio-kanpaina integrala

Soluzioa: komunikazio-kanpaina berezia, GJHak hizkuntza bisual erakargarri batetik hedatzeko, eta erronka globalak eguneroko ekintza bihurtzeko gai den kontzeptu bat sortzea.

Komunikazioko aholkularitza estrategikoa

Testuinguruaren azterketa sakon batetik abiatu ginen: GJHen inguruko aurretiazko lana aztertu, erreferentziazko kanpainak berrikusi eta erronka narratibo eta bisual nagusiak definitu genituen.

Hortik hasita, estrategia argi bat garatu genuen, publiko objektiboarekin eta balio instituzionalekin bat datorrena: konpromisoa, jasangarritasuna, berrikuntza eta herritartasun aktiboa.

Guztion erronkak. Retos comunes.

Ideia sortzailea funtsezko planteamendu batetik sortzen da: GJHak globalak badira, haien eragina pertsona bakoitzak bere eguneroko bizitzan txertatzen dituenean baino ez da erreala. Hausnarketa hori “Guztion erronkak. Retos comunes” claim-ean isladatu genuen. Kanpainaren xedea ezin hobe laburbiltzen duen mezua bidaliz: aktibatu, batu eta inspiratu.

Kontzeptu hori indartzeko, bigarren azalpen copy-a garatu genuen, herritarrek eta hiriak eraldatze-motor gisa duten zeregina testuinguruan jartzen duena: “Bilbon, ekintzak lokalak aldaketa globala bultzatzen du”. Mezu horrek kanpainaren helburua azaltzen, bideratzen eta eguneroko errealitatera hurbiltzen du. Banakako erabaki txikiek, komunitate konprometitu batean batuta,  erronka globaletan eragin esanguratsua sortzen dutela erakutsiz.

identidad-grafica-politeknika-txorierri-burutu

2030 GJH martxan: konekzioa sortzen duten ilustrazioak

Ilustrazioetan oinarritutako nortasun bisuala diseinuatu genuen, Garapen Jasangarrirako Helburuekin zuzenean bat egiten duten eszena errealak, egunerokoak eta asmozkoak irudikatzen dituztenak.

Ilustrazio bakoitzak bizitza ematen die jarrera arduratsuak islatzen dituzten hiriko ekintzei: mugikortasun iraunkorra, berdintasuna, energia garbia, kontsumo kontzientea, ongizate soziala edo inguruaren zaintza.

Proposamen grafikoa, hurbila eta adierazkorra, emozionatzeko, identifikazioa sortzeko eta helburu bakoitza ulertzen laguntzeko sortu zen. Irudiek Bilbo posible baterako leiho gisa funtzionatzen dute, herritarrak aldaketaren protagonista diren hiria irudikatzeko.

Kanpainaren estrategia sortzailea: Bilbo eraldaketa gune gisa

Sormenaren kontzeptua hiri-espaziora eramateko, 360ºko kanpaina integral bat abiarazi genuen, Bilbo konpromisoan oinarritutako eguneroko eszenez bete zuena.

Presentzia bisuala hiri osora zabaldu zen euskarri fisiko eta digitalen konbinazio estrategiko bati esker.

Kanpainak kaleak hartu zituen markesina eta MUPIen bidez, tokiko prentsaren bidez, pantaila digitalen bidez eta formatu handiko euskarrien bidez, hala nola Bilbao Arenako pantaila eta San Mameseko Intermodal pantaila.

Mezua mugimenduan ere zabaldu zen Bilbobus-ari eta tranbiari esker, eguneroko ibilbideetan GJHen grafika barneratu baitzen.

Gainera, sare sozialetarako, bannerretarako eta eduki animatuetarako pieza espezifikoak garatu genituen, kanpainaren irismena ingurune digitalean zabaltzeko.

Emaitzak

Mezua herritarrei hurbiltzea: Ilustrazioek eta motibazio-mezuek GJHak ekintza zehatz bihurtzea ahalbidetu zuten, ulermena erraztuz eta bilbotarren artean jarrera kontzientea bultzatuz.

Grafika deigarria eta originala: Garatutako nortasun bisuala bere estilo ilustratuagatik eta freskotasunagatik nabarmendu zen, komunikazio instituzionalaren esparruan baliabide bereizgarria bihurtuz.

Presentzia Bilboko kaleetan: Kanpainak presentzia zabala eta estrategikoa lortu zuen hiriko puntu nagusietan, notorietatea sortuz eta espazio publikoan jasangarritasunaren mezua finkatuz.

ULIBARRI

KOMUNIKAZIO-ESTRATEGIA ETA PUBLIZITATE-KANPAINA INTEGRALA 

– ULIBARRI EUSKALTEGIA

Erronka  Komunikazio-estrategia definitzea eta publizitate-kanpaina integral bat sortzea, xede-publikoarekin konektatzeko eta matrikulazioak bultzatzeko

Ulibarri Euskaltegia euskara modu profesionalean irakasten hasi zen lurralde osoko lehen euskaltegia da. 1975etik ehunka irakasle eta milaka ikasle pasatu dira zentrotik.

 Ulibarriren nortasunarekin lerrokatutako marka estrategia sortzeko erronka helarazi ziguten Burutü agentziari, markaren zerbitzuak modu sortzaile eta berritzailean ezagutarazteko.

Komunikazio-estrategia · Publizitate-kanpaina integrala

Soluzioa: publizitate-kanpaina berezi eta bereizgarria, markaren balioak transmititzeko eta etorkizuneko ikasleengana hurbiltzeko gai den maskota pertsonalizatuarekin.

Hausnarketa estrategikoa hezkuntza-sektorean

Hezkuntza sektoreko merkatuaren azterketa egin genuen, euskaltegien eremuan arreta jarriz, Ulibarri Euskaltegia erreferentzia nagusia izanik. Horrek sektorearen testuingurua eta dinamikak ulertzeko aukera eman zigun, markaren hausnarketa estrategikorako oinarri gisa balio izateko.

Diagnostiko horretatik abiatuta, estrategia egokia eta koherentea definitu genuen, posizionamendu diferentzialerako aukerak identifikatuz.

Ideia sortzailea el euskera más salau se aprende en Bilbao

Ideia sortzailea Bilbon oso errotuta dagoen behaketa kultural batetik jaio da: hitzak u batekin amaitzeko modu kolokiala, “acabau” edo “empezau” bezala. Eguneroko hizkeraren ezaugarri hori, hurbila eta nortasunez betea, abiapuntu gisa balio izan zigun kontzeptu sortzaile propio, ezagutagarri eta nortasun lokala eraikitzeko.

Hortik sortu da “el euskera más salau se aprende en Bilbao” eslogana, herri-hizkeraren izaera ausarta eta benetakoa eta u elementu giltzarria uztartzen dituen nortasun semantikoa. Ulibarriren unibertsoarekin zuzenean lotuz eta markari tonu fresko, hurbil eta bereizgarria emanez euskaltegien sektorearen barruan.

Berrikuntza hezkuntza sektorean Uli ezagutzen

Oinarri kontzeptual horretan oinarrituta garatu genuen Uli, Ulibarriren maskota berria, ideia sortzailea definitzen duen grazia horren irudikapen bisual eta emozional gisa pentsatua.

 Uli hurbileko itxura lagunkoiarekin diseinatu genuen, mugimenduz, adierazkortasunez eta elkar eragiteko gaitasunez baliatuz. Ulik esperientzia digitala laguntzen du, adin guztietako publikoekin lotura indartuz.

Bere diseinuak, Ulibarriren u formatik eta paleta kromatiko more bereizgarri batetik abiatuta eraikia (Ulibarriren kolore korporatiboa), bisualki elementu erakargarria, bakarra eta erraz ezagutzeko modukoa bihurtzen du.

Kanpainaren estrategia sortzailea Bilbo osoan hedatutako kanpaina bizia

Sormenaren kontzeptua publikoarekin harremanetan dauden toki guztietara eramateko asmoz, Bilbon zabaldu genuen kanpaina, euskarri fisiko eta digitalen konbinazio bat erabiliz: MUPIetan, karteletan, Metro Bilbaon, luma-kartoian espazio gakoetan, karpeta korporatiboetan eta pegatinetan.

Gainera, sare sozialetarako eduki espezifikoa garatu genuen, kanpainaren online presentzia indartu zuena eta publikoarekiko interakzioa handitu zuena.

Emaitzak

Uli maskota berria: pertsonaia berezi bat sortu dugu, bisualki erakargarria eta erraz ezagutzeko modukoa, publiko guztiekin konektatzen duena eta marka nortasuna modu ludiko eta gogoangarrian indartzen duena.

Sormenezko ideia berritzailea sektorean: Ulibarri marka maila berri batera eraman dugu Uli pertsonaiarekin, kanpainari mugimendua, adierazkortasuna eta elkarrekintzarako gaitasuna emanez, publikoari esperientzia hurbilena eta lagunkoiena egiten dioten keinu animatuekin.

Hirian izan duen eragina: kanpainak presentzia zabala lortu du Bilboko kale eta hiriguneetan, MUPIetatik eta metrotik hasi eta karteletaraino, Ulibarri Euskaltegiarekiko interesa sortuz eta euskararen irakaskuntzan konfiantzazko erreferente gisa posizionamendua indartuz.

 

GANDIK

NAMING, MARKAGINTZA ETA KOMUNIKAZIO-ESTRATEGIA 

– GANDIK

Erronka  Markagintzako estrategia definitzea eta komertzioak eta ikasleak kohesionatzeko gai izango den naming eta nortasun grafikoa sortzea.

Gandik DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleak herriko merkataritzara gerturatzen dituen proiektua da. Haiekin elkarlanean aritzen dira beren web orriak sortuz, merkatariekin harremanak sustatuz.

Naming · Markagintza · Komunikazio estrategikoa

Soluzioa: izaera berezia duen naming-a eta nortasun grafiko gaurkotua eta modernoa duen marka sortzea, irudi sendo eta bereizlea proiektatzeko gai dena.

Hausnarketa estrategikoa komunikazioan

Tokiko merkataritzaren beharretan eta belaunaldien arteko dinamiketan oinarritutako komunikazio analisi estrategiko batetik abiatuta, Gandik-en ardatz komunikatiboak definitu ditugu, integratzailea, berritzailea eta merkataritza-sarearen eraldaketa digitalarekin konprometitutako ekimen gisa kokatzeko.

Pertsonak eta komunitatea konektatzen dituen naming estrategikoa

Gandik izena giza-lankidetza eta hurbiltasuna ardatz dituen hausnarketa estrategiko batetik sortu zen, pertsonekiko eta komunitatearekiko lotura zuzenak gogora ekarriz.

Euskaraz duen esanahiak, “norengandik”, kontzeptu giltzarriak indartzen ditu, gizartean eta hezkuntzan duen eragina nabarmenduz.

identidad-grafica-politeknika-txorierri-burutu
identidad-grafica-politeknika-txorierri-burutu
Nortasun grafiko bakarra eta diferentziala

Gandik-en nortasun grafiko berriak lengoaia bisual moderno eta hurbila uztartzen du, giza lotura eta ekintza eraldatzailea transmititzen dituen arrosa eta horizko paleta dual baten inguruan eraikia: arrosak hurbiltasuna, sormena eta balio pertsonala ematen ditu; horiak, berriz, energia, ikusgarritasuna eta gogoa transmititzen ditu.

Izenaren aurrean doan ikono bat gehitu dugu, “barrabaxu bat”, espazio gisa funtzionatzen duena. Pertsonek soilik bete dezaketen hutsunea, partaidetzara irekitako euskarri bisual eta diskurtsibo eta unibertso digitalerako keinu zuzena bilakatuz, proiektu inklusibo, dinamiko eta kolaboratzaile baten nortasuna indartuz.

Unibertso grafiko gizatiarra, hurbila eta malgua

Gandik-en unibertso grafikoa leku hibrido gisa eraikitzen da, non mundu digitala eta fisikoa elkartu eta eraldatu egiten diren. Laukizuzenak espazio horren sinbolo gisa funtzionatzen du: nabigatzen den pantaila eta gazteen eta saltokien arteko topagune bihurtzen den lekua.

Irudiek, collage gisa tratatuak, elkarrekin egon ez arren begirada eta irribarreen bidez konektatzen duten pertsonak erakusten dituzte, digitalizazioa mundu errealarekin konektatzen denean hasten denaren ideia indartuz. Hizkuntza bisual honek hurbiltasuna, interakzioa eta komunitatea transmititzen ditu, Gandik proiektu bizia, parte-hartzailea eta konektatua bezala sendotuz.

Pertsonak, espazioak eta esperientziak konektatzen dituzten euskarriak

Hainbat publizitate euskarri estrategiko diseinatu ditugu Gandik-entzat. Dendetarako erakusleihoetarako pegatinak, bideoetarako errekurtso grafikoak, diploma eta aurkezpen korporatiboetarako materialak. Markagintzarekiko koherentzia, ikusgarritasun eta erabiltzaile-esperientziako irizpideak aplikatuz.

Elementu bakoitza markaren harremanetarako gune gisa sortu zen, sormen bisualarekin, nortasuna indartzen, engagement-a sortzen eta konexioa bultzatzen duena.

Emaitzak

Naming estrategiko bat —Gandik— definitu genuen, pertsonen eta komunitatearen arteko hurbiltasuna, jatorria eta konexioa transmititzen dituena.

Nortasun bisual garaikide eta malgua sortu dugu, mundu digitala eta fisikoa lotzen dituen sistema grafikoarekin.

Merkatarien eta ikasleen arteko lotura: tokiko merkataritzaren eta herritarren arteko zubi-lana egiten duen komunikazioa bultzatu dugu, hiri-ekosisteman konfiantzazko, partaidetzazko eta balio partekatuko harremanak sortuz.