Confebask

MARKAGINTZA ETA KOMUNIKAZIO ESTRATEGIKOA – CONFEBASK

EUSKAL ENPRESA GARA. KONPROMISOA GARA.

Erronka: Euskal Enpresaren Konfederakuntzaren komunikazio korporatibo orokorra eta markaren proiekzioa eraldatzea.

Confebask euskal enpresarien interes orokorrak eta komunak ordezkatzen dituen erakundea da. Markagintza-azterketa estrategiko batetik abiatuta, ikuspegi berria duen marka-estrategia bat garatu dugu.

Aholkularitza estrategikoa · Markagintza

Soluzioa: markagintzaren gogoeta estrategikoa eta nortasun grafikoaren bilakaera, egungo egoera baterantz.

Markagintzako aholkularitza estrategikoa

Hausnarketa estrategiko batetik abiatuta, Confebaskentzat bide berri bat eraiki dugu, markaren balio–proposamena birdefinituz eta haren adierazpen bisuala eguneratuz.

Plan estrategikoan oinarrituz, kontzeptu sortzaile berri bat garatu dugu markarentzat, narratiba pertsonalizatua eskainiz.

Nortasun grafiko dinamikoagoa eta modernoagoa

Markaren hausnarketa estrategikoa marka-nortasun bakar eta bereizgarria sortzeko abiapuntua izan da. Urte askoren ostean, Confebaskek marka gisa eboluzionatu eta bere komunikazio-ildoak berritzeko beharra zeukan.

Nortasun grafiko berria diseinatu dugu, gama kromatiko berri batekin, tonu urdin eta berdeetan, erakundeari nabaritasun handiagoa bermatuz. Markari freskotasuna ematea eta hau espazio digitalago batera moldatzea lortu dugu.

Horrez gain, Confebask markari unibertso grafiko geometrikoa gehitu diogu, handituz doan ziri bat elementu nagusi bezala txertatuz, markaren hazkundea eta aurrerapena islatzen duelarik.

Errotulazioa eta seinaletika

Era berean, espazio fisiko eta bulegoetako errotulazioa eta seinaletika garatu ditugu, markarekin koherentea den esperientzia oso bat lortzeko.

Nortasun semantikoa, Confebasken esentziaren ahozko proiekzioa

Tonu eta diskurtso berri bati esker, komunikazio-egoera birdiseinatu dugu. “Euskal enpresa gara. Konpromisoa gara” esloganak, euskal enpresak osatzen dituen pertsona bakoitzaren inplikazioa eta lidergoarekiko eta gizartearen aurrerapenarekiko konpromisoa adierazten du.

40. urteurrena, koherentzia bisuala eta marka-potentzia

Markaren 40. urteurreneko ekitaldian beharrezkoak ziren komunikazio-euskarri guztietara egokitu genuen nortasuna bisuala, diskurtsoa eta mezu korporatiboa koherentziaz landuz. Markaren nortasun grafikoaren bilakaera bat sortu genuen ad hoc, Confebasken eredu geometriko linealari jarraituz.

identidad-grafica-politeknika-txorierri-burutu
identidad-grafica-politeknika-txorierri-burutu

Emaitzak

Markagintzaren hausnarketa estrategikoak Confebaskentzat komunikazio diskurtso berri bat ekarri du.

Marka indartu egin da irudi bisuala eta tonua sustatzeko, bai eta bere nortasuna agertoki modernoago batera eboluzionatzeko ere.

Tagline berriari esker, komunikazio–esentzia argiagoa da eta markak transmititu nahi duen mezua hobeto iristen da publiko objektibora.

Labayru Fundazioa

MARKAGINTZA ETA KOMUNIKAZIO ESTRATEGIKOA – LABAYRU FUNDAZIOA

DAKIGUNETIK, EZ DAKIGUNERA

Erronka Markaren hausnarketa estrategikoa egitea eta ondorioztatutako komunikazio-ekintzak garatzea.

Labayru Fundazioa euskal hizkuntza eta kultura ikertzeko, sustatzeko eta zabaltzeko asmoz sortu zen. Marka agertoki dinamikoago eta modernoago batera eramateko helburuarekin, erronka hau planteatu zigun: euskal gizartean marka indartu eta finkatzea.

Hausnarketa estrategikoa . Markaren birdiseinua

Konponbidea: markaren hausnarketa estrategikoa eta komunikazio-estrategiaren definizioa.

Gogoeta estrategikoari esker, markaren balioak eta funtsa definitu genituen, Labayru euskal kultura kontserbatzeko eta zabaltzeko entitate-erreferentzia gisa kokatuz.

Markagintzako aholkularitza estrategikoa

Markaren azterketa sakona egin genuen, nortasun grafikoa eta ingurune digitaleko komunikazioa, merkatuaren ebaluazioa eta Labayruk erabiltzen dituen komunikazio-euskarriak barne hartzen dituena.

Beraz, markaren balio-proposamena berritzeko eta marka-estrategia oso eraginkorra garatzeko balio izan zitzaigun analisi osoa egin genuen, Labayruren irudia testuinguru berrietan hobetu eta handitzeko.

Markaren birdiseinua

Burutü diseinuko taldeak Labayruko nortasun grafikoa berritu zuen, markaren freskotasuna bermatzeko eta fundazioaren ezaugarriak eta balioak modu modernoagoan adierazteko. Logo berriarekin batera, garatutako euskarri bisual berriek markari lagunduko diote kontaktu-puntu guztietan koherentziaz komunikatzen.

identidad-grafica-politeknika-txorierri-burutu
identidad-grafica-politeknika-txorierri-burutu

Emaitza: komunikazio-euskarri guztietan koherentzia bisuala eta koherentzia semantikoa lortu ditugu, bai on line, bai off line, nortasuna modu eraginkorrean indartzeko.

Gure esperientzia nortasun sendo eta bakarra sortzeko eskaini dugu, euskal kulturaren zainketan eta zabalkundean lider gisa berretsiz eta lehiakideen aurrean nabarmenduz.

Uraren Euskal Agentzia

NIK HITZEMATEN DUT. Y TÚ, ¿TE COMPROMETES?

URAREN EUSKAL AGENTZIA – URA

Erronka Ingurumenaren kontserbazioari buruz, eta, bereziki, uraren etorkizunari buruz sentsibilizatzea.

URA Uraren Euskal Agentziak ingurumena kontserbatzearen garrantziari buruzko sentsibilizazio-kanpaina bat garatzeko erronka planteatu zigun, ura eta honi ematen dizkiogun erabilerak abiapuntutzat hartuta. Talde-lana eta ilusioa izan dira komunikazio-kanpaina eta publizitateko estrategia integral hau, online zein offline, arrakastaz gauzatzeko gakoak.

Markagintza · Webgunea · Marketin digitala

Idea berritzailea: nik hitzematen dut. Y tú, ¿te comprometes?

Herritarrak ingurumena zaintzeko gogoeta egitera gonbidatzen dituen kontzeptu estrategiko oso bat garatu genuen. Konpromiso hori gizarte osoarena da, baina pertsona bakoitzaren ekintzekin hasten da. Uraren babesaren garrantzia transmititzeko, markaren balioak transmititzen dituen unibertso grafiko bat landu genuen, manifestu argi eta zuzen batekin batera.

Maialen Chourraut eta Aritz Aranburu izan ziren kanpainaren protagonistak. Biek, piraguista eta surflari, oso ondo ezagutzen dute gure ibaiak eta itsasoak zaintzearen garrantzia, eta, beraz, kanpainari tonu errealista ematea lortu genuen.

Kanpaina
metroan eta tamaina handiko formatuetan

Gainera, iragarkien sormena kanpo-publizitateko euskarri desberdinetara egokitu genuen (metroa, tranbia, mupi interaktiboak eta autobusa) Bilboko, Donostiako eta Gasteizeko hirietan: “Nik hitzematen dut. Y tú, ¿te comprometes?”.

URA kanpaina - Burutü
URA kanpaina - Burutü
URA kanpaina - Burutü

Ikus-entzunezko edukia
ingurunearen garrantzia

Mezu argia eta eraginkorra duen spot bi garatu genituen, gure lurraldea osatzen duten paraje eta txoko ikusgarrien babespean. Ikus-entzunezko pieza paregabe hauek Zarautzen eta Bidasoa inguruan grabatu genituen.

Iragarkiak hainbat euskarriren bitartez sustatu genituen biralizazioa lortzeko helburuarekin: Social Media Advertising eta Euskadiko hedabide generalista nagusien bidez, hurrenez hurren.

 

 

 

+2.2M
Inpresio

+300K
Ikustaldi

+25K
Bisita webgunera

Emaitza: “Nik hitzematen dut. Y tú, ¿te comprometes?” kanpainaren komunikazio- eta publizitate- arrakasta.

Kanpainaren arrakasta, honen inpaktuan eta ikusgarritasunean oinarritu da, bai online bai offline. Kanpainak ikusgarritasun handia izan du, landutako estrategiari eta ekimen hau sustatzeko hautatutako publizitate-euskarriei esker.

Argitaratutako iragarkiek 200.000 ikustaldi baino gehiago izan zituzten, eta erreferentziazko bideo bihurtu ziren Uraren Euskal Agentziaren Youtubeko kontuan. Bideo bakoitzak, batez beste, 50.000 ikustaldi lortu zituen.

Laburbilduz, kanpainak ezarritako helburuak eta ospea lortu ditu euskal geografiako hainbat tokitan, eta URAren webgunera erabiltzaileak bideratzea lortu da.

 

IKA Euskaltegiak eus

HEZKUNTZA-MARKETINA – IKA EUSKALTEGIA

Entrena tu euskera. Sartu dinamIKAn!

Erronka 2025-2026 ikasturteko matrikulazioa sustatzeko publizitate-kanpaina berezia eta erakargarria sortzea.

IKA Euskaltegiak 30 urte baino gehiago euskara eta prestakuntza eskolak ematen daramatzan Araba, Nafarroa eta Errioxako euskaltegien sarea da.

Laugarren urtez jarraian, IKA Euskaltegiak Burutü agentzian konfiantza jarri du, aurrez zehaztutako komunikazio-helburuei erantzungo dien publizitate-kanpaina integrala garatzeko.

Publizitate-kanpaina integrala · Komunikazio-estrategia

Soluzioa: marka publizitate-estilo berri batera eraman dugu, haren ospea indartuz eta ikasleen erakarpena handituz

Ideia sortzailea: irtenbide sortzailea eta bereizgarria

IKAren komunikazio-estiloari jarraituz, xede-publikoarentzako lengoaia moderno eta erakargarrian oinarritua, eslogan berri bat eraiki genuen: “Entrena tu euskera. Sartu dinamIKAn!”


80ko hamarkadako kirol klaseetan inspiratutako umore eta retro estiloko grafika bat diseinatu dugu. Casting bat garatu genuen kanpainaren protagonista izango zen pertsonaia nagusia aurkitzeko, publikoan inpaktua eta gogoangarritasuna sortzeko gai izango zena.

Publizitate-kanpaina integraleko estrategia

Kanpaina global garatu genuen, hainbat komunikazio-euskarrirekin, Gasteiz eta Iruñeako hirietan. Mezuak komunikazio-euskarri guztietarako pertsonalizatu eta egokitu genituen: ikus-entzunezko piezak, kanpoko publizitatea autobus eta tranbietan, markesinak eta hiri-altzariak, hedabide digitaletako txertaketak, Social Mediaren estrategia, merchandisinga, kartelak, diptikoak eta karpetak.

Irailean zehar IKA Euskaltegietarako egindako publizitate kanpainak presentzia nabarmena izan du kaleetan.

Spot sortzaile
hezkuntza-sektorean

Janzkerari eta atrezzoari dagokion estetikarekin, spot sortzaile bat asmatu dugu, non gure pertsonaia nagusiak ariketa fisikoa egiten duen “bere euskara entrenatzen” duen bitartean. Hizkuntza honen ikaskuntza sustatzeko modu original bat.

 

 

 

Emaitzak

Kanpainak IKA Euskaltegien komunikazio- eta publizitate-estiloa aldatu du, eta aurrez zehaztutako matrikulazio-datuak nabarmen hobetu ditu. Halaber, Gasteizko eta Iruñeako kaleaetan notorietate handia lortu du markak.

 

Politeknika Txorierri eus

MARKAGINTZA ETA HEZKUNTZA-MARKETINA – POLITEKNIKA TXORIERRI

HEGAN EGITEKO AUKERAK

Erronka Politeknika Txorierri marka, komunikazio-estrategia eraginkor baten bidez indartu eta finkatzea.

Politeknika Txorierri prestakuntza espezializatuko eta erreferentziako zentroa da Bizkaian, eta 40 urtetik gorako esperientzia du. Markak agertoki dinamikoago batera eboluzionatzeko eta aurrera pausu bat emateko, erronka hau planteatu zigun: Politeknika Txorierri marka indartu eta sendotzea.

Markagintza · Hezkuntza-marketina · Webgunea

Soluzioa: auditoria bisual eta semantikoa, komunikazio-estrategia berria birdefinitzeko.

Gogoeta estrategikoaren ondorioz, markaren balioak eta funtsa definitu ditugu, eta Politeknika Txorierri etengabeko bilakaeran dagoen erreferentziazko zentro gisa kokatu dugu.

Aholkularitza estrategikoa markagintzan

Nortasun grafikoa eta ingurune digitaleko komunikazioa, merkatuaren ebaluazioa eta Politeknika Txorierriko komunikazio-euskarriak barne hartzen dituen marka-analisi sakona egin dugu.

Azterketa horren ondorioz, diagnostiko integrala egin genuen, marka-balioaren proposamena eguneratzeko, eta marka-estrategia eraginkorrak diseinatu genituen Politeknika Txorierriko irudia indartu eta agertoki berrietara igotzeko.

Horrela, zehaztasunez definitu ditugu Politeknika Txorierriren funtsa eta nortasuna; etengabeko bilakaeran dagoen ikastetxe dinamiko gisa, pertsona bakoitzaren behar berezietara egokitzeko gai dena.

Gazte publikoarekin konektatzen duen nortasun semantiko berria

Politeknika Txorierrirentzat tonu eta diskurtso berri bat landu dugu, nortasun bisual korporatibo berriarekin bat egiten duena.

Komunikazio-ardatz nagusietatik abiatuta, “Hegan egiteko aukerak” izeneko marka-taglinea sortu dugu, etorkizun hurbila eraikitzeko ikastetxeak eskaintzen dituen aukerak modu eraginkorrean islatzen dituena hain zuzen ere.

Etorkizunera salto bat

Posizionamendu berria finkatzeko, kode bisual propioa, eskalagarria eta modulagarria sortu dugu; jatorrizko esentzia mantendu dugu, baina ikuspegi modernoagoa eta berrituagoa lortuz.

Politeknika Txorierriren nortasun berritik abiatuta, haren unibertso grafikoa zabaldu dugu. Unibertso grafiko aldakor, dinamiko eta arina sortu dugu, Politeknika Txorierriren etorkizuneko ikuspegia transmititzen duena.

Errotulazioa eta seinaletika

Markaren identitate bisuala zehaztu ondoren, ikastetxearen errotulazioa eta seinaletika garatu eta sortu dugu, unibertso grafikoa erabat integratzeko kanpoko zein barruko instalazioetan, eta, hartara, marka-esperientzia osoa, bakarra eta berdingabea eskaintzeko.

Horretarako, hainbat euskarri diseinatu eta ekoitzi ditugu, kanpoko totema, seinaleak eta ikastetxeko olana barne, Politeknika Txorierrin giro koherente eta gogoangarria sortzeko.

Politeknika Txorierri markagintza - Burutü
Politeknika Txorierri markagintza - Burutü
Politeknika Txorierri markagintza - Burutü

Publizitate-kanpaina integrala

Seigarren urtez, publizitate integraleko kanpaina bat diseinatu eta garatu dugu, Politeknika Txorierri publiko gazteari hurbiltzeko eta 2026-27 kurtsoko matrikulazioak gora egiteko.

Publizitate-spot bat sortu dugu, non pertsonak ardatz nagusia diren, targetarekin konektatzen lagunduz. Kanpaina offline ekintzen bitartez indartu dugu, hala nola markesinak eta autobusak. Horrez gain, online bidezko ekintzak ere egin ditugu, esaterako baliabide digitaletan insertzioak eta ikus-entzunezko edukia Social Mediarentzat.

Markaren funtsa islatzen duen web modernoa eta funtzionala

Webgune berria garatu dugu: www.politeknikatxorierri.eus. Ikasle eta enpresa laguntzaileentzat gune interaktiboa eta irisgarria. Webgune korporatibo berri honen helburua erabiltzaile-esperientzia ezin hobea eskaintzea da, nabigazio intuitiboaren eta informazio-arkitektura argi eta eraginkorraren bidez.

Politeknika Txorierriren web berrirako, diseinu modernoa, malgua eta harkorra sortzea izan da gure estrategia. Erabiltzailearen esperientzian (UX) oinarritutako web-egitura garatu dugu, SEO eta linkbuilding estrategia integralarekin batera, webgunearen nabaritasuna eta trafikoa hazteko.

Emaitza: gogoeta estrategikoaren ondorioz, Politeknika Txorierriren marka indartu eta garatu genuen nortasun grafiko modernoagoa eta deigarriagoa bihurtuz. 

Koherentzia bisuala eta koherentzia semantikoa bermatzea lortu dugu komunikazio-euskarri guztietan, bai on line, bai off line, nortasuna eraginkortasunez indartzeko.

Gure esperientziaren bitartez, Politeknika Txorierrirentzat nortasun sendoa eta bereizgarria sortu dugu, hezkuntza-sektorean berrikuntzan eta kalitatean lider gisa sendotuz eta lehiakortasunean nabarmenduz.

Marka-adierazpen erraz antzematen da ingurune digitalean, eta horren isla da web berrira egindako bisiten hazkunde esponentziala. Politeknika Txorierriko xede-publikoari esperientzia hobea eskaintzen dion Ingurune digital nabigagarriagoa eta eskuragarriagoa lortu da.