Eusko Jaurlaritza – Kultura

 KOMUNIKAZIO INSTITUZIONALA

EUSKO JAURLARITZA – ZAINDU KULTURA

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailerako publizitate eta komunikazio estrategikoko kanpainak sortu, diseinatu eta kudeatu ditugu.

Publizitate-kanpaina bat diseinatu genuen komunikabideetan, Eusko Jaurlaritzak hainbat kultura-diziplinatako artista eta erakundeei eskaintzen dizkien laguntzen berri emateko.

Publizitate sortzailea · Estrategia

Ideia sortzailea: Zaindu kultura

Covid-19 birusak ekarri zuen egoera bereziaren aurrean, Eusko Jaurlaritzak zenbait kultur esparruetan aritzen diren artistei eta erakundeei eskaintzen zizkien laguntzak komunikatzeko kanpaina berria sortu genuen komunikabideetan.


Kanpainaren
insight-a

Kanpainak bultzatzen duen insight nagusia kultura ondasun komuna, plurala eta parte-hartzaile bezala ulertzen oinarritzen da, hau da, kultura guztiona dela; eta, beraz, ezinbestekoa dela kultura eta bertan lan egiten duten pertsonak eta erakundeak zaintzea. Kanpaina komunikabide digitaletan, prentsan eta sare sozialetan zabaldu genuen.

zaindu kultura - burutü
zaindu kultura - burutü
zaindu kultura - burutü
Kultura
bultzatu eta balioetsi

Kultura bere forma guztietan sustatzeak eta baloratzeak duen garrantziaz gizartea sentsibilizatzeko, hainbat kontzeptu sortzaile garatu genituen.

Emaitza: Kanpainaren arrakastaren oinarria hainbat euskarritan izan duen eragina eta ikusgarritasuna izan da, bai online, bai offline. Kanpainak ikusgarritasun handia izan du, landutako estrategiari eta ekimen hori sustatzeko hautatutako publizitate-euskarriei esker.

Berdinsarea eus

MARKAGINTZA ETA WEBGUNEAREN GARAPENA

BERDINSAREA

Erronka Markaren esentzia birdefinitzea, proiektua modernizatzeko eta berrabiarazteko.

EUDEL-ek, euskal udalerrien sarea dinamizatzeaz arduratzen den erakundeak, Berdinsarea proiekturako markagintzaren ariketa egitea eta webgune berriaren garapena eskatu zizkigun. Emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde eta indarkeria matxistaren aurka lan egiteko sortutako proiektua.

Gogoeta estrategikoa · Markagintza · Webgunea

Soluzioa: markaren hausnarketa estrategikoa eta webgune berri baten garapena.

Proiektuaren funtsa berdintasunaren aldeko eta emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako udal-programak eta -zerbitzuak bultzatzea, indartzea, koordinatzea eta ebaluatzea da. Oinarri horretatik abiatuta, asmo handiko hausnarketa bati ekin genion, marka eta haren komunikazio-kanal nagusia berrabiarazteko helburuarekin. Horrela, marka erreferente bihurtzen dugu, inplikatutako pertsona eta erakunde guztien inplikazioa eta aldaketa bultzatuz.

Berdinsarea branding - Burutü
Markagintza eta nortasun bisual
korporatiboaren birdiseinua

Proiektuaren eta aurretiazko identitatearen analisia egin ondoren, markaren esentziaren ardatz nagusiak eta hura babesten duten balioak definitu genituen. Sarearen dinamismoa eta izaera ireki, ausart eta parte-hartzailearen isla izango zen ikusizko identitate korporatibo berri bat lantzeko unea zen.

Horretarako, genero-berdintasunean oinarritutako nortasun grafiko moderno eta malgua garatu genuen. Markari nortasun bereizlea eta unibertso bisuala ematea erabaki genuen, publiko, ezaugarri eta errealitate desberdinetara egokitzeko gai dena, Berdinsareak beste marka instituzional batzuekin duen bizikidetza kontuan hartuta.

Berdinsarea branding - Burutü
Berdinsarea branding - Burutü
Berdinsarea branding - Burutü

Webgune korporatibo
berria

www.berdinsarea.eus webgune korporatibo berria garatu genuen. Herritarrei informazioa eskaintzeko online-komunikazio gune berri bat, genero-berdintasunari buruzko kontzeptu garrantzitsuenak landu eta hainbat dokumentu eskuragarri jartzen dituena. Gaurkotasuneko atal bat du, non proiektuaren mugarriak eta berdintasunari buruzko hainbat ohar islatzen diren.

Gainera, udalerrien arteko lotura eta teknikarien eta politikarien arteko elkarrizketa-gune gisa funtzionatzen du webguneak. Horretarako, Berdinsarearen barruan gertatzen diren proiektuen ezagutza- eta lan-biltegi gisa jarduten duen intranet dinamikoa garatu genuen.
Plataforma berria ikuspegi praktiko batetik pentsatuta dago; argitasunari, irisgarritasunari eta erabiltzailearen esperientziari lehentasuna emanez. SEO estrategia, linkbuilding-a eta euskarri mota guztietara egokitutako web plataforma modu integralean landu genituen.

 

 

 

Emaitza: Nortasun grafiko berria atera ondoren, Berdinsarea markak bultzada handia izan du, proiektuaren izaezaren isla izanik. Gainera, pixkanaka, ikusgarritasuna irabazi du nortasun propioa lortuz.

Webgune berriaren garapenari esker, proiektua eta honen helburuak hobeto transmititu ahal izan dira, eta informazioaren eta parte-hartzaileen arteko elkarreraginerako gune bihurtu da. Horrela, trafikoa bideratu da webgunera, hau Berdinsarearen interakzio eta komunikazio gune nagusi bihurturik.

Ertibil Bizkaia eus

MARKAGINTZA ETA KULTURA

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA – ERTIBIL BIZKAIA

Erronka Markagintza estrategia eta identitate bisuala berriro definitzea kultura arloko marka batentzat

Ertibil kultur lehiaketa bat da, Bizkaiko artista berriei laguntzea eta sustatzea helburu duena. 40 urteko ibilbide honen ondoren, Ertibil Bizkaiak marka-estrategia berria definitzea eta nortasun bisual berri bat sortzea eskatu zigun.

Gogoeta estrategikoa · Markagintza

Soluzioa: markaren hausnarketa estrategikoa eta unibertso grafikoaren birdiseinua

Markagintzaren hausnarketa estrategikoaren ondorioz, Ertibil-en balioak, atributuak eta marka-esentzia definitu ditugu. Prozesu horri esker, kultura-sektorean marka-posizionamendu berri bat planteatu dugu, markaren irudia eta nortasuna modu koherentean indartuz.

Era berean, unibertso grafiko malgu batean oinarritutako tipografia bakarra, modernoa eta egungoa garatu dugu. Euskarri guztietan sistema modularrarekin espazio propioa sortzeko gai den marka.

Markagintza Ertibil - Burutü
Aholkularitza estrategikoa
markagintzan

Proiektua eta aurretiko nortasuna aztertu ondoren, Ertibil-en marka-esentziaren ardatz nagusiak definitu genituen, kultura-ingurunera eta gaur egungo ingurunera hobeto egokitutako nortasun berri bat sortzeko, arte-sektorearen joerei jarraituz.

Markagintza Ertibil - Burutü
Markagintza Ertibil - Burutü
Markagintza Ertibil - Burutü

Tipografia bakarra eta
nortasun bisual malgua

 

Ertibilentzat tipografia pertsonalizatua sortu dugu, bere nortasun sendoa adierazten duena. Marka-identitatearekin batera, ikusizko sistema moldagarri bat hauteman dezakegu forma geometrikoetatik abiatuta, sistema propio eta modulagarri bat sortzeko aukera ematen digutenak.

Markari nortasun berezia ematen diogu Bizkaiko artisten sormen-lanekin bat eginez. Horrela, obrak begiradekiko interesgune izateaz gain, aretoa obrekin bateratu eta erakusketan parte hartzea lortzen da, espazioaren ikuspegi sortzaile berria sortuz.

Emaitza: artea bultzatzeko modu berri bat. Nortasun grafiko eta marka-estrategia berria abian jarri ondoren, Ertibil sektorean finkatu da, eta bere nortasunagatik nabarmentzen da, bere tipografiaren eta unibertso grafikoaren forma eta geometriak nabarmenduz.

Gainera, markaren aplikazioak dituzten kultura-guneek lanekin mimetizatzea lortu dute, bisitaren sormen-esperientziaren beste zati bat bihurtuz.

 

Hizkuntza Eskola Ofizialak

HEZKUNTZA-MARKETINA – PUBLIZITATE-KANPAINA

HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALAK

Ikasleak erakartzeko matrikulazio-kanpainaren garapen integrala

Erronka Hizkuntza Eskola Ofizialen marka indartzea eta 2025-2026 ikasturteko matrikulazioa batera sustatzea.

Euskadiko Hizkuntza Eskola Ofizialek matrikulazioa sustatzeko publizitate-kanpaina bateratua egiteko beharra partekatu zuten Burutü agentziarekin. Kanpaina honetan kontuan hartu behar HEOI-ren sarea 14 ikastetxek osatzen dutela, bakoitzak kokapen, ezaugarri eta errealitate ezberdinak izanik.

Talde-lana eta ikastetxe bakoitzarekiko antolamendua eta koordinazioa funtsezkoak izan dira komunikazio- eta publizitate-kanpainako estrategia integrala garatzeko.

Hezkuntza-marketina – Publizitate-kanpaina

Soluzioa: markaren hausnarketa eta bateratutako komunikazio-estrategiaren definizioa.

Markari buruzko hausnarketa egin ondoren, eta HEOI-ren sarearen zuzendaritza-taldearekin batera, markaren balioak, atributuak eta esentzia definitu genituen.

Bosgarren urtez jarraian, matrikulazioa sustatzeko kanpaina integrala, bateratua eta publikoari zuzendua sortu eta diseinatu genuen.

HEOI kanpaina - Burutü
HEOI kanpaina - Burutü
HEOI kanpaina - Burutü

Spot-a
ikus-entzunezko edukia

Hizkuntza bat ikastean benetan irabazten den guztian zentratzen den intsight batetik abiatzen den publizitate-kontzeptu bat landu eta spot bat garatu genuen, ikaskuntza hizkuntza-ezagutza berriak lortzetik askoz harago doala ulertuz.

Hizkuntza bat ikasteak loturak, konfiantza eta aukera berriak irabaztea esan nahi du: pertsona gehiagorekin komunikatu ahal izatea, segurtasun handiagoz parte hartzea, beste kultura batzuk deskubritzea eta mundua ulertzeko modu propioa zabaltzea. Ideia horretatik abiatuta, copy deigarri eta hurbil bat sortu genuen, target-arekin emozionalki konektatzeko eta hizkuntza berri bat ikastean sortzen diren onura guztiak balioan jartzeko diseinatua.

Komunikazio estrategia
zuzena eta eraginkorra

Publizitate-kanpaina bat diseinatu eta garatu genuen, Hizkuntza Eskola Ofizialen marka modu zuzen, erakargarri eta modernoan ezagutarazteko, non sarea osatzen duten 14 ikastetxeak nabarmentzen diren.

Horretarako, eskola bakoitzeko zuzendaritza-taldearekin batera, kanpaina integral bat sortu eta koordinatu genuen. Grafika berri baten bidez eta marka bateko kide izatearen sentimendua landuz, kanpaina global bat sortu genuen. Euskarriak landu genituen: eskolen egunerokoan erabiltzeko, komunikabideetan txertatzeko, bai fisikoak eta baita digitalak ere, metrorako, trenerako eta markesinetarako kanpoko publizitateraji, merchandising-erako eta edukia Social Mediarako. Kanpaina Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetara zabaldu da.

Marka digitalizatzeko eta komunikazio-kanal berri bat aktibatzeko, sarearen profil ofizialak sortu, aktibatu eta inplementatu ditugu, ekintzen eta edukien kronograma bat sortuz, aurrez zehaztutako kanpaina-helburuak bete ahal izateko.

 

Emaitza: Komunikazio eta publizitate arrakasta

Kanpainak Hizkuntza Eskola Ofizialen marka sendotzea eta balioestea ekarri du. Kanpaina bateratua, komuna eta aldez aurretik zehaztutako estrategia egin izanak eragin positiboa izan du markan, eta horrek isla izan du matrikulazio-bolumenean.

Kanpainak ikusgarritasun nabarmena lortu du hiru lurraldeetan. Iragarkiek 110.000 bistaratze baino gehiago izan dituzte Youtubeko kanalean. Bideo bakoitzak, bataz beste, 50.000 bistaratze baino gehiago lortu ditu.

Laburbilduz, kanpainak aurreikusitako emaitzak eta ikusgarritasuna lortu ditu, eta eragin positiboa izan du Euskadiko Hizkuntza Eskola Ofizialen sarean.

CGB Fertility Unit eus

MARKAGINTZA ETA MARKETINA OSASUN ARLOAN

CGB FERTILITY UNIT – Zugaz hasieratik

Erronka CGB Fertility Unit-en marka eta komunikazio-estrategia berria sortzea eta aktibatzea markagintzako hausnarketa estrategiko baten bidez eta komunikazio integrala garatuz.

CGB Fertility Unit Clínica Ginecológica Bilbao-ren laguntza bidezko ugalketa-klinika berria da, Bizkaiko hiriburuko erreferentziazko zentro ginekologikoetako bat.

Markagintza hausnarketa estrategiko batetik abiatuta, marka berri bat garatu genuen, naming-arekin, nortasun grafikoarekin, seinaletikarekin eta web orriarekin batera.

Markagintza · Webgunea · Naming-a

Soluzioa: nortasun propioa eta gaur egungo komunikazio korporatiboa, tokikoa eta nortasunduna.

Aholkularitza estrategikoa
osasun-sektorean

Laguntza bidezko ugalketarako klinika ginekologikoen sektorean aholkularitza estrategikoa garatu genuen, arlo horretako tokiko merkatua aztertzeko. Horri esker, marka berriaren estrategia eta ardatz komunikatiboak sortu genituen.

Tokiko izaera duen
nazioarteko naming-a

Ondo aukeratutako izen batek markaren balioak, helburua eta nortasuna argi eta modu eraginkorrean transmiti ditzake, xede-publikoarekin konexio emozionala sortuz.

Markagintzako hausnarketa estrategikoan garatutako helburuak lortzeko, potentzia, profesionaltasuna eta esperientzia transmititzen zituen izen baten aldeko apustua egin genuen. “CGB” Ginekologia Klinika Bilbaoren akronimoa da eta “Fertility Unit” (ugalkortasun unitatea ingelesez) hitzak dira.

Izenak, oro har, ugalkortasunaren tratamenduan eta laguntzan espezializatutako unitate eta zentro baten ideia gogorarazten du.

Marka nortasun berria eta unibertso grafikoa

Marka-nortasun bakar eta bereizgarria garatzen dugu. Unibertso grafiko bat sortu genuen CGB Fertility Unit-entzat, gertutasuna eta akonpainamendua transmititzeko, marka berrian erabilitako irudi, kolore eta tipografien erabilerari esker.

Identitate bisual diferentzial bat sortu genuen, merkatu ginekologikoan nabarmenduko litzatekeena eta ikus-inpaktu gogoangarria sortuko lukeena xede-publikoarengan.

 

CGB Fertility Unit markagintza - Burutü
CGB Fertility Unit markagintza - Burutü
CGB Fertility Unit markagintza - Burutü

Errotulazioa eta seinaletika
esperientzia optimizatzeko

Klinikako errotulazioa eta seinaletika garatu genituen. Xehetasun bakoitza ad hoc garatu ditugu, markaren balioei jarraituz, pazienteak klinikaren barruan behar bezala gidatzeko, haien esperientzia optimizatzeko helburuarekin.

 

Publizitate-kanpaina integrala

Laugarren urtez jarraian, CGB Fertility Unit-ek Burutü agentzian konfiantza izan du, aurretik definitutako komunikazio helburuak betetzen dituen publizitate kanpaina integral bat egiteko.

Merkatua eta haren lehiakideak aztertu ondoren, xede-publikoarentzat deigarria eta gogoangarria den kontzeptu bat asmatu genuen. “La curva de la felicidad” kanpainako eslogana sortu genuen. Aurrez definitutako markaren esentziatik abiatuta, unibertso grafiko moderno eta malgua landu genuen. Grafikoa offline zein online euskarri desberdinetara egokitu genuen: autobusa, markesinak, metroa, social media.

Spot sortzailea: La curva de la felicidad

Gure bizitzan zoriontsu egiten gaituzten egoera guztiak kontatzen dituen copy erakargarria diseinatu genuen. Ikus-entzunezko pieza bat sortu genuen, CGB Fertility Unit markaren komunikazio-ardatzei erantzuten diena. Bertan, zoriontasunaren kurba hori gogorarazten duten eszena desberdinak agertzen dira planoetan.
UX UI diseinua duten webguneen garapena

www.cgbfertilityunit.eus webgune korporatibo berria diseinatu genuen, gaur egungo webgunea, kalitatezkoa eta diseinu eta garapen zaindukoa. Webgune gaurkotua, malgua eta gailu guztietarako optimizatua. Nabigazio intuitiboa duena, erabiltzaile interaktibo eta funtzionalaren esperientzia baterako.

 Menu eta esteken elementuak linkbuilding estrategia batean oinarrituta daude, eta horrek aukera ematen du ataletan zehar esfortzurik gabe mugitzeko eta beharrezko informazioa azkar eta erraz aurkitzeko. Edukiaren egitura ongi antolatuak eta informazioaren hierarkia argiak ere laguntzen dute nabigazio arin eta gogobetegarria lortzen.

 

Emaitzak

CGB Fertility Unit marka berriaren merkaturatzeak eragin oso positiboa izan du, naming gogoangarria izatea lortu baitu laguntza bidezko ugalketaren sektorean. 

Marka nortasunak eta haren unibertso grafikoak kontsumitzaileen buruan irudi positiboa eta bereizia ezarri dute, lehiaren aurrean nabarmentzen lagunduz.

Webgune berriari esker, 15.000 bisitaren irismena izan ditu lehen hilabeteetan.