San Nikolas Ikastola eus

HEZKUNTZA-MARKETINA – MARKAGINTZA ETA KOMUNIKAZIO ESTRATEGIA

SAN NIKOLAS IKASTOLA – Erdigunean zu

Erronka Gogoeta estrategiko bat egitea markaren esentzia identifikatzeko eta haren komunikazio-diskurtsoa berritzeko.

San Nikolas Ikastola Getxon (Bizkaia) kokatuta dagoen hezkuntza zentro kooperatiboa da, 1-16 urte bitarteko hezkuntza eskaintzen duena. Marka birposizionatzeko eta modernizatzeko markagintza hausnarketa bat garatu dugu, eta ikastolari bere komunikazio estrategia berriarekin lagundu diogu.

Markagintza · Publizitate kanpaina integrala · Webgunea

Soluzioa: markaren hausnarketa estrategikoa, komunikazio estrategian aholkularitza eta identitate grafiko berriaren garapena.

Markagintza hausnarketa estrategikoa

Markaren azterketa estrategiko bati esker, komunikazio-gune berri bat eraiki dugu ikastolarentzat.

Marka hausnarketa estrategikoa garatu dugu, publiko objektiboa, marka adierazpenerako balioak eta mezuak, eta merkatuan izango duen posizionamendua definitzeko.

Aholkularitza estrategikoa komunikazioan

Komunikazio estrategikoko aholkularitza plan bat landu dugu, San Nikolas Ikastolako taldeari komunikazioaren plangintzan laguntzeko helburuarekin.

Markak bere stakeholder edo publiko objektiboekin dituen harreman kontaktu-puntuak aztertu ditugu. Informazio horretatik abiatuta, hainbat ekintza landu ditugu, bai online bai offline, komunikazio estrategia oso bat garatzeko.

Identitate grafiko berria, unibertso grafiko malgua

Hausnarketa estrategikoa hartu dugu abiapuntutzat, modernoagoa eta gaurkotuagoa den identitate berri bat sortzeko.

San Nikolas Ikastola marka berriz diseinatu dugu, nortasun propioa lortuz. Irudi bereizgarria sortu dugu hezkuntza-merkatuan.

Haur baten begiradaren bitartez borobil bat marraztea nolakoa litzatekeen irudikatu dugu. Elementu geometriko horri esker, identitate grafiko malguagoa lortu dugu, askoz ere hurbilagoa eta dibertigarriagoa.

Publikoarekin konektatzeko
identitate semantikoa

Identitate bisual korporatibo berria izateaz gain, San Nikolas Ikastolarako tonu eta diskurtso berri bat behar genuen.

Ardatz komunikatibo nagusietatik abiatuta, “Erdigunean zu” leloa ere sortu genuen, non ikastetxeko ikasleak epizentroa diren. Marka-balioak hitzez adierazi, komunikazio-estrategia bultzatu eta indartzeko.

Errotulazioa eta seinaletika,
dinamikoa eta egungoa

Identitate bisual korporatiboa definitu ondoren, zentroaren errotulazio eta seinaletika berria garatu eta ekoiztu dugu. Ikastolako unibertso grafikoa gune guztietara egokitu dugu, eraikin eta espazioen arteko kohesioa lortuz.

Publizitate integraleko kanpaina

Bosgarren urtez jarraian, publizitate-kanpaina integral bat diseinatu eta garatu dugu, ikastola bere publiko objektiboarekin hurbiltzeko. Aurrez definitutako marka-esentziatik abiatuta, kanpainako unibertso grafiko espezifiko bat landu dugu.

Kasu honetan, collage erako kontzeptu sortzailea garatu dugu, non familia eta ikasleen irudi ezberdinak eskuz margotutako elementu grafikoekin batu ditugun, markaren esentzia berreskuratuz.

Ardatz nagusitzat spot publizitario bat sortu dugu, off-eko ahots batekin. Iragarkiak ikastolaren eta bereziki San Nikolas Ikastolaren baloreak eta ardatz nagusiak azaltzen ditu. Kanpaina indartzeko, online eta offline ekintzak eta euskarriak erabili ditugu.

San Nikolas Ikastola markagintza - Burutü
San Nikolas Ikastola markagintza - Burutü
San Nikolas Ikastola markagintza - Burutü

Webgune
korporatibo berria

Ikastolaren webgune korporatibo berria, www.sanikolas.eus, zehaztu eta garatu dugu

Online bidezko komunikazio kanal berria garatu dugu, ikastolak eraikitzen duen komunitatea zein familien informazio iturria izateko. Erabiltzailearen irisgarritasunari eta esperientziari lehentasuna ematen dion ikuspuntu praktiko eta arin batetik eraikita dagoen gunea da.

Euskarri guztietara egokitzen den diseinu moldagarriko (responsibe) webgunea da: smartphone, tabletak, SEO, linkbuilding, posizionamendua eta edukien sorkuntza estrategia modu integralean landu dugu.

 

Emaitzak

Nortasun grafiko berriaren diseinuarekin eta markagintza estrategia gauzatzearekin, San Nikolas Ikastola marka bultzatu da izaera bereizgarri eta berrituarekin, hezkuntza zentroa merkatuan funtsezko kokapen estrategikoak kokatu duena.

Izan ere, San Nikolas Ikastola markaren nabaritasuna nabarmenki handitu da ingurune geografikoan, eta matrikulazio kanpainarekin, marka ezagutzera emateaz gain, matrikulatutako kopurua handitzea lortu dugu, aurreko urtearekin alderatuta.

Diskurtso propioarekin komunikatzeko esentzia berria. Ikuspegi estrategiko berriak ikastolaren komunikazioa eraldatu du azken urteotan.

 

YKR Fishing eus

MARKAGINTZA ETA MARKETIN DIGITALA

YKR FISHING PRO REVOLUTION

Kirol-arrantzako produktuak diseinatzen eta saltzen espezializatutako marka

Erronka Kirol-arrantzari lotutako marka batentzako markagintza eta marketin digitaleko estrategia definitzea

YKR Fishing markak lan paregabea egiten du merkatuan kirol-arrantzako amu eta kanaberarik onenak eskaintzeko. Arrantzaleek arrantzaleentzat sortutako produktuak.

Gogoeta estrategikoa · Markagintza

YKR Fishing markagintza - Burutü

Soluzioa: markaren gogoeta estrategikoa eta unibertso grafikoaren birdiseinua

Markagintzaren gogoeta estrategikoaren emaitza bezala, YKR Fishing-en balioak, atributuak eta markaren esentzia definitu ditugu. Prozesu honek marka-posizionamendu berri bat birplanteatzen lagundu digu, hau da, pertsonen buruan marka batekiko eraikitzen den ideia.

Era berean, berezia, modernoa eta gaur egungoa den unibertso grafikoa garatu dugu, nortasuna emanez. Osagarri gisa “glitch” erako animazio tipografikoak barneratu ditugu unibertsoan.

YKR Fishing markagintza - Burutü

Aholkularitza estrategikoa
markagintzan

Markaren azterketa sakon batekin hasita, bai online bai offline erakoa, eta diagnostikoa eta plangintza burututa, YKR Fishing-en marka adierazpena hobetzeko eta zehaztutako komunikazio-helburuak lortzeko estrategia trazatu dugu.

Aztertu diren euskarri nagusiak honako hauek izan dira: webguneko eta sare sozialetako komunikazioa, eremu digitalean, eta markak bidalketetan eta offline komunikazioan erabiltzen dituen euskarri fisikoak (packaging, merchandising, etab.), besteak beste.

YKR Fishing markagintza - Burutü

Tendentziak jarraituz

 

Marka indartzeko eta modernizatzeko helburuarekin, logotipoaren birdiseinu bat egin da, eta horrekin batera, markaren unibertso grafikoa sortu da. Horrela, YKR Fishing markari nortasuna eta indarra ematea lortu dugu.

 

 

 

Emaitza: etorkizun digitaleratz begira. Gogoeta estrategikoa osatu ondoren, profil digitala duten pertsonengana hobeto iristen lagunduko diguten estrategia komertzial digitalak ezartzea planteatu dugu. Webgunearen birplanteamendua izan da esparru digitalean ibilbidea hasi ahal izateko ardatzetako bat.

HETEL eus

MARKAGINTZA ETA KOMUNIKAZIO ESTRATEGIKOA

HETEL

Markagintza eta komunikazio integralerako estrategia Lanbide Heziketako ikastetxeen elkarte batentzat

Hetelek markaren hausnarketa estrategikoa egiteko beharra adierazi zigun. Markaren nortasuna eta posizionamendua ezarri ondoren, hainbat komunikazio-ekimen egin genituen, eta Hetelekin batera egin genituen kanpainetan parte hartu genuen.

Komunikazio estrategikoa · Branded content

Publizitate-kanpaina: Aitzindariak LH

#AitzindariakLH kanpaina integrala abiarazi eta gauzatu genuen, emakumeak Lanbide Heziketa industrialaren eremuan ikusgai jartzeko eta matrikulazioa handitzen saiatzeko.

Kanpainaren
euskarri grafikoak

Spot-a hainbat publizitate-kanaletan emititzeaz gain, kanpainari egokitutako hainbat euskarri garatu genituen, bai prentsaurrekorako, bai zentroetarako.

Hetel aitzindariak kanpaina - Burutü
Hetel aitzindariak kanpaina - Burutü
Hetel aitzindariak kanpaina - Burutü

 

 

 

Emaitza: Kanpaina oso arrakastatsua izan zen, emakume gazte asko eremu tekniko eta industrialetako graduak kontuan hartzeko inspiratuz eta lan-munduan askotariko eta integratzaileagoa den etorkizunerako bidea eginez.

Ormazabal eus

MARKETIN INDUSTRIALA

ORMAZABAL

Marka nazioartean ezartzea eta branded content

Erronka Nazioarteko merkatuetan marka bateratu eta koherentea ezartzeko estrategia berria garatzea.

Ormazabal euskal industria-enpresa bat da, eta Velatia taldearen barruan dago. Mundu osoan du presentzia, eta 50 urte baino gehiago daramatza energia elektrikoaren banaketan irtenbide berritzaileak eskaintzen. Aspalditik, sare adimendunen, energia alternatiboen eta ibilgailu elektrikoen arloan irtenbideak garatu dituzte.

Branded content

Soluzioa: egunez egun egin dugu lan Ormazabal markaren gauzatze estrategiko egokirako beharrezko tresnez hornitzeko, bere ezaugarri, produktu eta zerbitzuak nabarmenduz.

Markaren kontzeptu bisual berri bat definitzen hasi ginen, haren aplikazioa eta euskarriak modernizatuz eta zerbitzu eta negozio-eredu berrietara egokituz. Ondoren, konpainiaren nazioarteko arloekin lan egin genuen aplikazio egokiarekin eta eskualdeko behar puntualei erantzuteko.

Ormazabal ambient marketina - Burutü

Stand koporatiboen
diseinu eta ekoizpena

Markaren ingurune grafiko berria definitu ondoren, sektoreko punta-puntako azoketarako (WindEurope, CIRED, Distributech edo EV32, besteak beste, New Orleans, Paris, Viena, Varsovia, Lyon eta Bilbon) stand korporatiboak diseinatu, ekoiztu eta instalatu genituen.

Ormazabal ambient marketina - Burutü
Ormazabal ambient marketina - Burutü

Branded content eta euskarri bakarrak

Maketa baterako egiten dugu, 3D inprimaketa eta LED argi adimenduna erabiliz, ibilgailu elektrikoaren sektorean eskaintzen dituzten soluzioak islatzen dituena. Gaur egun, maketa hau mundu osoan zehar dabil hainbat erakusketa eta biltzarretan.

Bideo soluzio berritzaileak
Smart Grids-en

Motion graphic bideo baten kontzeptualizazioan, diseinuan eta garapenean lan egin genuen, konpainiak Energia Sare Adimendunetan garatutako irtenbide berriak azaltzeko. Bideo horren helburua da sektorean garapen teknologikoan dagoen errealitate konplexu bat modu sinplean azaltzea. Errealitate hori sare komertzialak erabiltzen du, stand eta barne-hitzarmenetan.

 

 

 

Emaitza: Euskarriak ezarri ondoren, euskarri berritzaileak garatuz marka-estrategia koherente baten aplikazioa erraztuz, Ormazabalek marka-atributuak finkatzea lortu zuen eta bere sektorearen tendentzia berrietan eta behar berrietan erreferente gisa kokatzea lortu zuen.

Ekonomistak eus

MARKETIN DIGITALA ETA BRANDED CONTENT

EKONOMISTAK

Kudeaketa sozial ertaina, online komunikazio estrategiko eta koherentearen oinarri

Erronka Ekonomisten Euskal Elkargoaren proiektu eta dinamiken komunikazioa planifikatzea eta bultzatzea.

Ekonomisten Euskal Elkargoak, Euskadiko ekonomialariak ordezkatzen dituen erakundeak, bere online bidezko komunikazioa indartzeko erronka planteatu zigun. Proiektuari aurre egiteko eta esparru digitalean markaren esentzia eta nabaritasuna bultzatzeko marketin digitaleko plan sendo bat planteatu dugu.

Marketin digitala · Branded content

Soluzioa: marketin digitaleko plan integrala.

Ekonomisten Euskal Elkargoaren markaren esentzia ezagutzeko asmoz, eta bereziki, eremu digitalean bere egoera zein den zehazteko, markaren auditoretza digitala garatu dugu. Horrela, ondorio orokor batzuen bidez eta markagintzako hausnarketa estrategiko baten bitartez, epe ertain eta luzerako helburuak definitu ditugu.

Marketin digitaleko plan bat garatu dugu, markak transmititzen duena identifikatzen eta haren benetako esentzia marrazten laguntzen diguna, baita elkargoaren komunikazioari aldaketa eta dinamismoa ekartzen diona ere.

Ekonomistak marketing digitala - Burutü
Markaren
gogoeta estrategikoa

Ekonomistak – Ekonomisten Euskal Elkargoaren markaren analisi estrategiko sakon baten bidez, markarentzat egungo planteamendu dinamikoago bat garatu dugu.

Markaren balioak eta ezaugarriak definitzeko eta nabarmentzeko aldeko apustua egin dugu, publiko objektibo ezberdinetan eragiteko eta elkartea lanbidearen erreferentea bihurtzeko asmoz. Baita marka digitalki transformatzea ere, Elkargoa eremu digitalean erakunde malgu eta arin bat bihurtuz.

Laburbilduz, Ekonomistak – Ekonomisten Euskal Elkargoa marka topagune profesionala, irekia eta parte-hartzaile bezala aurkezten dugu, lanbidea indartzen eta bermatzen duena.

Ekonomistak marketing digitala - Burutü

Social Media Marketing
plana

Marka digitala aktibatzeko helburuarekin, social media plan estrategiko bat planteatzen dugu, Ekonomisten Euskal Elkargoaren online komunikazioari plangintza eta koherentzia bat ematen diona. Bertan, ekintza plana eta kronograma definitu ditugu, aldez aurretik zehaztutako helburu espezifiko batzuei erantzuna ematen dieten jarraibide zehatz batzuekin.

Inbound marketing eta branded content ekintzen bidez, egungo publikoari eta publiko potentzialari markarekin konektatzera gonbidatzen dituzten eduki lerro interesgarri eta erakargarriak garatu ditugu. Horrela, sarean parte-hartzea sustatzea eta elkarrizketak modu hurbil eta dinamikoan abiaraztea ere lortzen dugu.

Horrekin guztiarekin, gaurkotasuna eta malgutasuna transmititzen duen unibertso grafiko propio eta koherente bat garatu dugu. Honen bidez, erabiltzaile potentzialak markara hurbiltzea, eta egungo elkargokideek haien kidetzaz harro sentitzea lortu dugu.

 

 

 

Emaitza: online bidezko komunikazio estrategiko eraginkor eta diferentziala.

Gaur egun, Ekonomisten Euskal Elkargoaren sare sozialen profilek modu erakargarri eta berritzaile baten transmititzen dute markaren esentzia. Zabaltzen den eduki digitalean kalitatea gailentzen da kantitatearen gainetik, eta beraz, erabiltzailearen parte-hartzea handitzea lortu da.

Gainera, sare sozial ezberdinetan profil berrien sorkuntzarekin, publiko target gazteenarekin konektatu dugu marka. Emaitza gisa, nabaritasunean hazkunde bat izatea eta komunitate digitala nabarmenki handitzea izan dugu, batez ere unibertsitateko eta graduatu berrien kolektiboaren artean, elkargoarentzat kolektibo estrategikoa dena.

Azken finean, elkargoaren online komunikazioari koherentzia eta logika bat ematen diogu, bezeroarekin koordinatutako plangintza baten bidez. Hala, bere eskaintza publiko objektibo ezberdinetara modu erakargarriak hurbiltzen laguntzen diogu.